Jakob Egiptora
Zeukan guztiarekin abiatu zen Jakob. Beer-Xebara heldurik,
sakrifizioa egin zion bere aita Isaaken Jainkoari. Gau-ikuskari
batean, Jainkoak dei egin zion Jakobi:
Jakob! Jakob!
Jakobek erantzun:
Hemen nauzu.
Jaunak esan zion:
Jainkoa naiz ni, zure aitaren Jainkoa. Ez beldur izan Egiptora
joateko, han herri handi bihurtuko baitzaitut. Egiptora bidean
zurekin izango nauzu eta neuk itzularaziko zaitut berriro. Eta
hiltzean, Josek itxiko dizkizu begiak.
Beer-Xebatik abiatzean, Jakoben semeek faraoiak bidalitako
gurdietara igoarazi zituzten aita, haurrak eta emazteak. Beren
abereak eta Kanaan lurraldean pilatutako ondasunak ere eraman
zituzten. Bere seme-alabak eta bilobak, bere ondare guztia, eraman
zituen Jakobek Egiptora.
Jakoben familia
Hona Egiptora joan ziren Jakoben ondorengoak: Ruben, Jakoben
lehen-semea, eta beronen semeok: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.
Simeon eta beronen semeok: Jemuel, Jamin, Ohad, Jakin,
Tzohar eta Xaul, emakume kanaandarraren semea.
Lebi eta beronen semeok: Gerxon, Kehat eta Merari.
Juda eta beronen semeok: Er, Onan, Xela, Peretz eta Zerah.
Baina Er eta Onan Kanaan lurraldean hil ziren. Peretzen semeak
Hetzron eta Hamul izan ziren.
Isakar eta beronen semeok: Tola, Puba, Job eta Ximron.
Zabulon eta beronen semeok: Sered, Elon eta Jahleel.
Horiek dira Leak Jakobi Mesopotamian sortu zizkion semeak,
Dina bere alabaz gainera; hogeita hamahiru guztira, seme-alaba eta
biloben artean.
Gad eta beronen semeok: Tzifion, Hagi, Xuni, Etzbon, Eri, Arodi
eta Areli.
Axer eta beronen semeok: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen
arreba Serah. Beriaren semeak Heber eta Malkiel izan ziren.
Horiek dira, Labanek bere alaba Leari eman zion Zilpa
neskameak Jakobi sortu zizkion semeak; hamasei guztira, seme eta
biloben artean.
Jakoben emazte Rakelen semeak: Jose eta Benjamin.
Joseri, Egipto lurraldean, On hiriko apaiz Poti-Feraren alaba
Asenatek bi seme sortu zizkion: Manases eta Efraim.
Benjaminen semeak Bela, Beker, Axbel, Gera, Naaman, Ehi,
Rox, Mupim, Hupim eta Ard izan ziren.
Horiek dira Rakelek Jakobi sortu zizkion semeak; hamalau
guztira, seme eta biloben artean.
Dan eta beronen semea: Huxim.
Neftali eta beronen semeok: Jahtzeel, Guni, Jetzer eta Xilem.
Horiek dira, Labanek Rakel bere alabari eman zion Bilha
neskameak Jakobi sortu zizkion semeak; zazpi guztira, seme eta
biloben artean.
Beraz, Jakobekin Egiptora joandako guztiak, beraren
jatorrikoak, errainak kontuan hartu gabe, hirurogeita sei izan ziren.
Joseren bi semeak Egipton jaioak zirenez, Egiptora joandako
Jakoben ondorengoak hirurogeita hamar izan ziren guztira.
Jakoben familia Egipton
Jakobek Juda bere semea bidali zuen aurretik Joserengana,
Goxen eskualdean lekua prestatzeko. Hara iritsi zirenean, Jose,
bere zalgurdia prestarazi eta bere aita Jakobi bidera atera zitzaion.
Honen aurrean aurkitzean, lepotik heldu eta besarkaturik, negarrari
eman zion.
Jakobek esan zion Joseri: Orain bai hil naitekeela zure
aurpegia ikusi ondoren, oraindik bizirik zaude eta.
Josek esan zien bere senide eta etxekoei: Berri ematera noakio
faraoiari. Hau esango diot: Kanaanen bizi ziren nire senide eta
ahaideak etorri zaizkit. Gizon horiek, artzain eta abeltzain direnez,
beren ardi, behi eta zeukaten guztia ekarri dute Beraz, faraoiak
deitu eta zein lanbide duzuen galdetuko dizuenean, erantzun
honela: Abeltzain gaituzu zure zerbitzariok gaztetandik, bai gu eta
bai gure gurasoak. Horrela, Goxen eskualdean bizi izaten utziko
dizue. Izan ere, erlijio-ohiturek galarazi egiten diete egiptoarrei
artzainekin harremanak izatea
Faraoiak Jakobi abegi ona
Josek faraoiari berri ematera joan eta esan zion: Nire aita eta
senideak etorri dira Kanaandik ardi eta behiekin eta daukaten
guztiarekin. Orain Goxen eskualdean aurkitzen dira
Anaietariko bost berekin hartu eta faraoiari aurkeztu zizkion.
Honek esan zien:
Zein da zuen lanbidea?
Haiek erantzun:
Gu eta gure gurasoak artzain izan gara betidanik.
Eta jarraitu zuten:
Oso larria da gosetea Kanaan aldean, eta larrerik ere ez dago gure
artaldeentzat. Horregatik etorri gara lurralde honetara, atzerritar gisa
bizitzera. Utzi, beraz, Goxen eskualdean bizitzen.
Faraoiak Joseri esan zion:
Aita eta senideak etorri zaizkizu. Hor duzu Egipto osoa; jar
itzazu hoberen deritzozun eskualdean; Goxenen, esate baterako. Eta
zure anaia horien artean gizon treberik baduzu, jarri nire abereen
arduradun.
Ondoren, Josek bere aita eraman zuen faraoiari aurkezteko.
Jakobek faraoia bedeinkatu zuen. Honela galdetu zion faraoiak:
Zenbat urte dituzu?
Jakobek erantzun:
Ehun eta hogeita hamar urtez ibili naiz harat-honat. Urte latzak
izan ditut, baina nolanahi ere nire gurasoenak baino laburragoak.
Jakobek faraoia berriro bedeinkatu eta alde egin zuen.
Josek, faraoiak agindu bezala, aita eta senideak Egiptoko
eskualderik hoberenean jarri zituen, Ramses faraoiaren eskualdean,
ematen zien lurraren jabe eginez. Gainera, aitaren, senideen eta
familia guztiaren mantenuaz arduratu zen.
Joseren nekazaritza-politika
Ez zen janaririk lurralde osoan gosete larriarengatik. Goseak jota
utzi zituen Egipto eta Kanaan lurraldeak. Josek Egipto eta
Kanaaneko diru guztia bildu zuen gari truke, eta faraoiaren jauregiko
altxortegian sartu. Diru guztia gastatu zutenean, egiptoarrak
Joseri joan zitzaizkion, esanez:
Emaguzu jatekoa. Dirua amaitu zaigulako, hiltzen utzi behar ote
gaituzu?
Josek erantzun zien:
Diru gehiago ez baduzue, emazkidazue zeuen abereak jatekoaren
truke.
Ekarri zizkioten, bada, Joseri beren abereak: ardi, behi eta
astoak; hauen truke janariz hornitu zituen urte osoan.
Urte hura igarorik, ordea, han joan zitzaizkion berriro ere eta
esan: Ez dizugu ukatuko, jauna, gastatu dugula dirua eta zureak
direla gure abere-taldeak; ez zaizkigu, jauna, gure besoak eta lurra
besterik gelditzen. Zergatik utzi behar gaituzu hiltzen geure lur
eta guzti? Eros gaitzazu gu geu eta gure lurrak janari truke, eta
faraoiaren esklabo bihurtuko gara, geure lurrekin batera. Emaguzu
hazia bizirik iraun dezagun eta gure lurrak eremu bihur ez daitezen.
Honela erosi zituen Josek Egiptoko lur guztiak faraoiarentzat.
Egiptoarrek nork bere lurra saldu zuten, gainean zuten gosete
latzarengatik; hala, lurralde osoaren jabe bilakatu zen
faraoia. Jendea hiri handietara aldarazi zuen lurraldearen ertz
batetik bestera. Apaizen lurrak bakarrik utzi zituen erosi gabe,
haien alde lege bat baitzuen faraoiak emana; honek ematen zien
jateko behar zutena. Honengatik, ez zuten beren lurrak saldu
beharrik izan.
Josek esan zion herriari:
Hara, gaur erosi zaituztet zuek eta zuen lurrak faraoiarentzat.
Hemen duzue hazia; erein zeuen lurretan. Uztaroan, bostetik bat
faraoiari emango diozue eta beste laurak zuentzat izango dituzue,
ereiteko eta zeuek, zeuen haurrak eta etxekoak mantentzeko.
Herriak erantzun:
Bizia zor dizugu! Hau mesedea egin diguzuna! Faraoiak bere
esklabo izango gaitu!
Honela ezarri zuen Josek Egiptoko lurretan bildutako bostetik
bat faraoiari emateko legea. Lege honek gaurdaino dirau. Apaizen
lurrak bakarrik gelditu ziren faraoiarenak bihurtu gabe.
Jakoben azken nahia
Israeldarrak Egiptoko Goxen eskualdean bizi ziren. Han lurrak
erosi zituzten, seme-alabak sortu eta erruz ugaldu ziren. Egiptora
iritsi ondoren, beste hamazazpi urtez bizi izan zen Jakob, ehun eta
berrogeita zazpi urte betetzeraino.
Azken eguna zetorkiolarik, bere seme Joseri deitu eta esan
zion:
Maite banauzu, izan nirekin onbera eta leiala: ezarri eskua nire
izterpean eta hitzemadazu ez nauzula Egipton ehortziko. Hil eta
neure arbasoekin elkar nadinean, Egiptotik atera eta haien hilobian
ehortziko nauzu.
Josek erantzun zion:
Beteko dut zuk esana.
Eta Jakobek:
Egidazu zin!
Josek zin egin zion. Orduan, Jakob oheburura makurtu zen.
Jakobek Joseren semeak bedeinkatu
Handik aldi batera, esan zioten Joseri aita gaixo zuela. Jose bere
bi semeekin, Manases eta Efraimekin, joan zitzaion. Jakob, Jose
zetorkiola esan ziotenean, ahalegin handiz ohe gainean eseri zen.
Jakobek esan zion Joseri: Luz-en, Kanaan lurraldean, agertu
zitzaidan Jainko ahaltsua eta bedeinkatu egin ninduen, esanez:
Ondorengo ugari emango dizut eta herri askoren sortzaile bihurtuko
zaitut. Zure ondorengoei lurralde honen jabetza emango diet betiko
Orain semetzat hartzen ditut, ni Egiptora etorri aurretik, hemen
sortu zaizkizun Manases eta Efraim bi semeak, Ruben eta Simeon
nire seme diren bezala. Hauen ondoren izango dituzunak, berriz,
zureak izango dira, eta Efraimi eta Manasesi utziko diedan ondarean
izango dute parte. Mesopotamiatik nentorrela hil zitzaidan Rakel,
zure ama, Kanaan lurraldean, Efratara iritsi aurretik, eta han, Efratara,
hots, Belenera, bidean ehortzi nuen
Joseren semeak ikustean, Jakobek galdetu zuen:
Zein dira hauek?
Josek erantzun:
Jainkoak Egipton eman dizkidan semeak dituzu.
Jakobek esan zuen:
Ekarzkidazu, arren, bedeinkatzeko.
Jakobek, zahardadez begiak lausoturik, ezin zuen ikusi. Josek
bere semeak aurrera eraman zizkionean, laztandu eta besarkatu egin
zituen. Gero, Joseri esan zion:
Ez nuen espero zure aurpegia berriro ikustea, eta hara, zu ez
ezik, zure ondorengoak ere ikusarazi dizkit Jainkoak.
Orduan, Jose, bere semeak aitaren belaun artetik atera eta
lurreraino makurtu zitzaion. Gero, bere bi semeak harturik,
hurbildu egin zizkion: Efraim bere eskuinean, Jakoben ezkerraldetik,
eta Manases bere ezkerrean, Jakoben eskuinaldetik, jarri zituen.
Jakobek bere eskuak luzatu eta eskuina Efraim seme gazteenaren
buru gainean ezarri zuen eta ezkerra Manases lehen-semearen buru
gainean, eskuak gurutzatuz. Eta honela bedeinkatu zuen Jose:
Nire guraso Abrahamek eta Isaakek
zerbitzatu duten Jainkoak,
jaio nintzenetik gaurdaino
artzain gisa gidatu nauen Jainkoak,
gaitz guztietatik
libratu nauen aingeruak,
bedeinka ditzala mutiko hauek!
Hauen bitartez oroituak bitez
nire izena
eta Abraham eta Isaak
nire gurasoen izenak.
Izan bezate munduan
ondorengo ugari
Ohartu zen Jose aitak bere eskuineko eskua Efraimen buru
gainean ezarria zuela, eta ez zion ongi iritzi. Hartu zion, bada, eskua
Efraimen buru gainetik Manasesen gainera aldatzeko, esanez:
Hau ez, aita; bestea da lehen-semea; ezarri eskuina horren buru
gainean.
Baina aitak, ezezkoa emanez, esan zion:
Badakit, bai, seme. Manasesen ondorengoak ere herri handi
izanen dira; baina anaia gazteena handiagoa izanen da, eta honen
ondorengoek herri asko sortuko dituzte.
Egun hartan, hain zuzen, bedeinkatu zituen Jakobek, esanez:
Zuen izena aipatuko da
Israelen norbait bedeinkatzean.
Honela esango dute:
Egin dezala Jainkoak zurekin
Efraim eta Manasesekin egindakoa
Efraim jarri zuen, beraz, Manasesen aurretik.
Gero, Jakobek Joseri esan zion: Hara, laster hilko naiz ni.
Baina Jainkoa zeuekin izango duzue eta zeuen arbasoen lurraldera
itzularaziko zaituzte. Zure ondarea zure anaiena baino hobea
izango da: Sikem emango dizut, ezpataz eta uztaiaz amortarrei
kendu nien hiria
Jakobek hamabi semeak bedeinkatu
Jakobek bere semeei deitu eta esan zien: Bildu nire inguruan,
gerora gertatuko zaizuena iragar diezazuedan. Zatozte eta entzun,
ene semeok; entzun arretaz zeuen aita Israeli:
Ruben, nire lehen-seme,
nire indar,
nire gizatasunaren lehen emaitza;
zein ausart zaren eta indartsu!
Uholdea bezain oldarkoi,
aitaren ezkontza-gelara sartu zara,
zeure aitaren ohea lohituz.
Simeon eta Lebi anaiak
indarkeria erabiltzeko bat datoz.
Ez dut horien bilkuretan
parte hartuko,
ez naiz halakoekin elkartuko;
haserre egonik gizonak hil dituzte,
gogoak emanik zezenak txikitu.
Madarikatua hauen haserrea,
benetan garratza!
Madarikatua beren sumindura,
benetan ankerra!
Jakoben leinuen artean
ditut banatuko,
Israel osoan barreiatuko.
Juda , zeure senideek
goretsiko zaituzte,
etsaiei eskua erantsiko diezu lepoan,
zeure aitaren semeak
ahuspeztuko zaizkizu.
Lehoi gaztea zu, Juda!
Ehizatik heldu zara, seme!
Makurtu eta luze etzaten da
lehoiaren antzera,
lehoi-emearen antzera.
Nor ausartu aurre egitera?
Ez da Judarengandik aldenduko
errege-makila,
ezta haren belaun artetik
aginte-makila ere,
hauen jabe dena etorri arte:
herri guztiek diote honi obedituko.
Mahastian lotzen du bere astotxoa,
mahatsondoan bere astakumea;
ardotan garbitzen du soinekoa,
mahats-zukuan soingainekoa.
Ardoak iluntzen ditu haren begiak,
esneak zuritzen haren hortzak!
Zabulon itsas hegian biziko da,
itsasontzientzat portu;
Sidoneraino hedatuko da.
Isakar-ek
ukuiluan etzanik dagoen
asto zamaria dirudi.
Atsedena gozoa
eta lurraldea ederra zela ikustean,
bizkarra makurtu du,
zamak eramateko;
esklabo-lanetara jarri da.
Dan- ek bere herria
du gobernatuko,
Israelgo beste leinuek bezala.
Dan, sugea bidean,
sugegorria bidezidorrean;
zaldiari orpotik heldu,
eta zalduna hankaz gora doa.
Jauna, zuk salbatu zain nauzu!
Gad, lapurrek lapurtua,
eta bera haien lapur.
Axer, oparoa haren janaria,
errege-jakien emaile.
Neftali, orein-eme aske eta arina,
ume ederren sortzaile.
Jose, ubide ondoan
landare emankor,
honen adarrak harresian gora.
Arkulariek haserrarazten dute,
aurka jaikitzen, eraso egiten.
Baina uztaia tente,
beso-eskuak lasaituak uzten dizkie
Jakoben Jainko indartsuak,
Israelen artzain eta harkaitz denak.
Lagun izango duzu
zeure aitaren Jainkoa;
Jainko Ahaltsuak
bedeinkatuko zaitu,
zeru goreneko bedeinkapenez,
itsas barreneko bedeinkapenez,
bular-sabelen bedeinkapenez.
Zure aitaren bedeinkazioak
antzinako mendienak baino hobeak,
betidaniko muinoen irrika.
Betoz Joseren buru gainera,
senide artean aukeratuagana.
Benjamin, otso odolzale,
harrapakina du irensten goizean,
hondarrak banatzen arratsean
Jakoben azken nahia
Horiek dira Israelgo hamabi leinuak eta horixe aitak bere semeei
esan ziena, nori bere bedeinkazioa ematean.
Gero, agindu hau eman zien Jakobek: Laster hil eta neure
arbasoekin elkartuko naiz. Ehortz nazazue neure gurasoen ondoan
Kanaan lurraldean, Efron hititaren soroko harpean. Harpe hau
Makpela soroan dago, Mambre parean. Abrahamek hilobitarako
erosia zion, soro eta guzti, Efron hititari. Han ehortzi zituzten
Abraham eta honen emazte Sara; han Isaak eta honen emazte
Rebeka ere. Eta hantxe ehortzi nuen Lea. Soroa eta bertako
harpearen jabetza hititengandik lortu zuten.
Jakob, bere semeei agindu hauek emanik, berriro etzan zen
ohean. Eta, azken arnasa emanez, bere arbasoekin elkartu zen.
Jakobengatik dolua
Josek bere burua aitaren gainera bota zuen eta negarrez
musukatu. Gero, bere zerbitzuko sendagileei aitaren gorpua
baltsamatzeko agindu zien. Hala egin zuten haiek. Berrogei egun
eman zituzten zeregin horretan, horrenbeste egun behar baitira
gantzuketarako.
Egiptoarrek dolu egin zuten hirurogeita hamar egunez.
Dolu-egunak amaitu zirenean, honela mintzatu zitzaien Jose
faraoiaren jauregikoei: Gogoko banauzue, esaiozue, arren, faraoiari:
Aitak zin eragin dit, bera hiltzean, Kanaan lurraldean duen hilobian
ehortziko dudala. Emadazu orain aita ehorztera joateko baimena;
itzuliko naiz gero.
Faraoiak erantzun zion: Zoaz eta ehortzi aita, zin egin diozun
bezala.
Jakoben hiletak
Jose bere aita ehorztera joan zen. Harekin batera joan ziren
faraoiaren funtzionario guztiak, jauregiko eta Egipto osoko handiki
guztiak; baita Joseren etxeko guztiak ere, senideak eta aitaren
familiakoak. Haurrak eta abereak besterik ez zuten utzi Goxen
eskualdean. Gurdi eta zaldunak ere bazihoazen. Berealdiko multzoa
osatzen zuten!
Jordanez beste aldera dagoen Goren-Atadera iristean, hileta
handi eta ospetsuak egin zituzten. Josek zazpi eguneko dolua egin
zion aitari.
Goren-Atadeko dolua ikustean, bertakoek, kanaandarrek, esaten
zuten: Egiptoarren dolu hau bai dela ospetsua! Horregatik,
Jordanez beste aldeko leku hari Abel-Mitzraim hau da,
Egiptoarren dolu eman zioten izena.
Jakoben semeek aitak agindu bezala egin zuten. Kanaanera
eraman eta Makpela soroko harpean ehortzi zuten, Abrahamek Efron
hititari, soroarekin batera, hilobitarako erosi zion harpean, Mambre
parean.
Aita ehortzi ondoren, Egiptora itzuli zen Jose, bere anaiekin eta
aita ehorztera joan ziren guztiekin.
Josek bere anaiak lasaitu
Aita hil ondoren, honela ziotsoten elkarri Joseren anaiek:
Beharbada, Josek begitan hartuko gaitu eta egin genion kaltearen
ordaina itzuliko digu.
Beraz, mandatu hau helarazi zioten: Gure aitak hil aurretik
agindu digu, zuri hau esateko: Barkatu, mesedez, zure senideen
hobena eta bekatua; kalte egin dizute, bai, baina orain barkatu
beraien hobena zure aitaren Jainkoaren zerbitzari hauei
Hau entzutean, negar egin zuen Josek.
Gero, anaiek, berarengana joan eta lurreraino ahuspezturik,
esan zioten:
Zure esklabo gaituzu.
Josek erantzun zien:
Ez izan beldur! Jainkoa ote naiz, bada, ni? Egin nahi izan
zenidaten kaltea Jainkoak on bihurtu du, jende asko salbatuz, gaur
egun gertatzen den bezala. Beraz, ez izan beldur! Neuk emango
dizuet jaten zeuei eta zeuen seme-alabei.
Honela lasaitu zituen Josek, hunkigarriro mintzatuz.
Joseren zahartzaroa eta heriotza
Josek eta bere aitaren familiakoek Egipton bizitzen jarraitu
zuten. Ehun eta hamar urte bizi izan zen Jose, eta Efraimen
semeen semeak ezagutzera iritsi zen. Manasesen seme Makirren
semeak ere bere semetzat hartu ahal izan zituen.
Azkenik, honela mintzatu zitzaien Jose bere senideei: Laster
hilko naiz ni; baina Jainkoak zuen alde esku hartuko du eta lurralde
honetatik eramango zaituzte, Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez
hitzemandako lurraldera.
Era berean, zin eragin zien, esanez: Jainkoak zuen alde esku
hartuko duenean, eraman hemendik nire hezurrak.
Ehun eta hamar urte zituela hil zen Jose. Baltsamatu eta
hilkutxan ezarri zuten Egipton.
.
Faraoiaren ametsa argitu Josek
Handik bi urtera, amets bat izan zuen faraoiak. Nilo ibai
ondoan zegoela, Nilotik atera eta ibaiertzean larrean hasi ziren zazpi
behi ikusi zituen, itxura ederrekoak eta guriak. Ondoren, beste
zazpi behi irten ziren Nilotik, itxura txarrekoak eta argalak, eta beste
behien ondoan jarri ziren, ibaiertzean. Itxura txarreko eta argal
hauek irentsi egin zituzten beste eder eta guri haiek. Une horretan,
esnatu egin zen faraoia.
Berriro lokartu eta amets egin zuen. Gerri beretik, zazpi galburu
aletsu eta mardul sortu ziren; ondoren, beste zazpi galburu mehar
sortu ziren, haize erreak ihartuak. Zazpi galburu meharrok irentsi
egin zituzten beste aletsu eta bete haiek. Une horretan esnatu eta
ametsa izan zela ohartu zen faraoia.
Eguna zabaldu zuenean, oso urduri zegoen faraoia eta, Egiptoko
azti eta jakintsu guztiei deiturik, ametsa kontatu zien. Baina inor ez
zen gauza izan faraoiaren ametsak argitzeko. Orduan, edarizainen
arduraduna mintzatu zitzaion, esanez: Gaur datorkit burura neure
errua. Faraoi jauna, okin-arduraduna eta bion aurka haserretu
zinen hartan, guardiaburuaren kartzelara eraman gintuzun. Gau
batean, amets egin genuen biok, bakoitzaren ametsa bere esanahi
bereziarekin. Bazen han gurekin hebrear gazte bat,
guardiaburuaren esklaboa. Kontatu genizkion geure ametsak, eta
hark bakoitzaren esanahia argitu zigun. Eta gertatu ere, berak
eman zigun argibidearen arabera gertatu zitzaigun: ni neure karguan
ezarri ninduzun berriro; bestea, aldiz, urkatu.
Faraoiak Joseren bila joateko agindu zuen eta berehala
kartzelatik atera zuten. Bizarra moztu, arropak aldatu eta faraoiagana
eraman zuten. Honek esan zion:
Amets bat izan dut, eta ez dut inor aurkitu esanahia argitzeko
gauza denik. Ametsa entzun orduko, ba omen dakizu zuk haren
esanahia.
Josek ihardetsi zion:
Nik ez, faraoi jauna; Jainkoak berak emango dizu erantzuna
zeure onerako.
Faraoiak kontatu zion: Nire ametsean, Nilo bazterrean
nengoela, zazpi behi guri eta eder ibaitik atera eta larrean hasi
ziren. Ondoren, beste zazpi behi itxura txarreko eta argal atera
ziren. Haiek bezain eskasik ez zen inoiz ordu arte ikusi Egipto
lurraldean. Behi argal eta eskas hauek, ordea, lehengo zazpi behi
guriak irentsi zituzten. Eta, sabelean eduki arren, ez zitzaien
igartzen, lehen bezain itxura txarra baitzuten. Une horretan esnatu
nintzen.
Amets egin nuen berriro: gariaren gerri beretik zazpi galburu
aletsu eta eder erne ziren. Ondoren, beste zazpi galburu erne
ziren: zimel, mehar eta haize erreak ihartuak. Zazpi galburu mehar
hauek irentsi egin zituzten beste zazpi eder haiek. Azaldu dizkiet
aztiei ametsok, baina ezin izan dit inork berorien esanahia adierazi
Josek esan zion faraoiari: Bat bera dira, faraoi jauna, zure
ametsak: Jainkoak zer egingo duen jakinarazten dizu. Zazpi behi
ederrak zazpi urte dira, zazpi galburu ederrak bezalaxe, bat bera
baita bi ametsen esanahia. Hauen ondoren etorritako zazpi behi
eskas eta argalak ere zazpi urte dira, eta zazpi galburu mehar eta
haize erreak ihartuak beste zazpi urte: zazpi gose-urte. Esaten
dizudan honetan, faraoi jauna, Jainkoak zer egingo duen jakinarazi
dizu. Begira, zazpi urtetan asetasun handia izango da Egipto
lurralde osoan. Ondoren, beste zazpi urte etorriko dira: aurreko
asetasunaren aztarnarik ere ez da geldituko, goseak jota utziko baitu
lurraldea. Aurrerantzean, asetasuna zer denik ere ez da jakingo
ondoren etorriko den goseteagatik, hain larria izango baita. Eta
amets bat bera behin eta birritan egiteak, Jaunak erabakia duela eta
betetzeko prest dagoela adierazten du. Orain, beraz, faraoi jauna,
hauta ezazu gizon argi eta jakintsua, eta emaiozu aginpidea Egipto
guztiaren gain. Ezar itzazu gainbegiraleak, zazpi urteko asealdian
lurreko emaitzetatik bosteko baten zerga bil dezaten. Etortzeko
diren urte on horietan, janari ugari jaso eta bil dezatela zure
ardurapean, eta hirietan gorde. Horrela, janari hori gorderik
geldituko da Egipto lurraldean izango diren zazpi gose-urteetarako,
eta goseteak ez du lurralde hau hondatuko.
Jose Egiptoko erregeorde
Ongi iruditu zitzaion proposamena faraoiari, baita honen
funtzionarioei ere. Beraz, faraoiak esan zien: Aurki ote genezake
Jainkoaren espiritua honek bezala izango duen gizonik?
Eta Joseri esan zion: Ez daiteke inor zu baino gizon argi eta
zuhurragorik izan, Jainkoak gauza guztietan aditua izatea eman
dizunez gero. Zeu izango zara, bada, nire jauregiko buru, eta zuk
esana egingo du herri osoak. Neu bakarrik izango nauzu gainetik,
errege naizenez. Hara, Egipto osoaren gain ematen dizut
agintea
Hau esanik, faraoiak bere behatzetik eraztuna atera eta
Joserenean ezarri zuen; liho finezko arropak jantzarazi zizkion eta
urrezko lepoko katea ipini. Gero, bere bigarren zalgurdira igoarazi
zuen, aurretik oihuka zihoazkiolarik: Kontuz!
Honela eman zion faraoiak Joseri agintea Egipto osoaren gain.
Esan zion era berean: Neu nauzu faraoia, baina zure baimenik
gabe ezin izango du inork behatz txikia ere altxatu Egipto lurralde
guztian
Faraoiak Tzafnat-Panea izena ezarri zion Joseri, eta Asenat, On
hiriko apaiz Poti-Feraren alaba, eman zion emaztetzat. Beraz,
Egiptoko agintari gertatu zen Jose. Hogeita hamar urte zituen
faraoiaren, Egiptoko erregearen, aurrera eraman zutenean.
Faraoiagandik alde egin eta berehala, Egipto lurralde guztiaren
itzulia egin zuen. Zazpi urte oparo haietan uzta ugaria eman zuen
lurrak. Eta zazpi urte oparo haietan jangai ugari bildu zuen Josek,
eta hirietan gorde, hiri bakoitzean inguruko soroetan bildutakoa.
Erruz pilatu zuen garia, itsas hondarra bezain ugari. Hain ugaria
zenez, kontatzeari ere utzi egin behar izan zion.
Joseren semeak
Gosete-urteak iritsi aurretik, bi seme sortu zizkion Joseri
Asenatek, On hiriko apaiz Poti-Feraren alabak. Lehen-semeari
Manases eman zion izen, esanez: Jainkoak ahantzarazi dizkit neure
atsekabe eta ahaide guztiak Bigarrenari Efraim eman zion izen,
esanez: Jainkoak fruitua emanarazi dit neure atsekabeen lurralde
honetan
Jakobek bere semeak Egiptora bidali
Amaitu ziren Egipton ugaritasunezko zazpi urteak, eta
urritasunezko zazpi urteak hasi ziren, Josek esan bezala. Gosetea
nagusitu zen lurralde guztietan; Egipto osoan, ordea, ez zen ogirik
falta.
Gerora, Egipto lurralde guztira ere hedatu zen gosetea, eta
herria faraoiari joan zitzaion oihuka ogi eske. Faraoiak esan zien:
Zoazte Joserengana eta egizue berak esandakoa.
Gosetea lurralde osora zabaltzean, Josek aletegi guztiak ireki
eta alea egiptoarrei saldu zien. Gosetea gero eta latzagoa zen Egipto
aldean.
Beste lurraldeetatik ere jende asko zetorren Egiptora Joseri alea
erostera, latza baitzen gosetea alde guztietan.
Jakin zuen Jakobek bazela Egipton garia, eta honela mintzatu
zitzaien semeei: Zertan zaudete elkarri begira? Egipton garia
badela jakin dut. Jaitsi, bada, garia erostera, bizi ahal gaitezen eta ez
goseak hil.
Jaitsi ziren, bada, Joseren hamar senideak Egiptora garia
erostera. Jakobek ez zuen Benjamin, Joseren anaia, beste
senideekin bidali nahi izan, zorigaitzen bat gertatuko ote zitzaion
beldurrez.
Besteak bezala, beraz, Israelen semeak ere Egiptora joan ziren
garia erostera, Kanaan lurraldean gosete handia zenez gero.
Senideek Jose ezagutu ez
Jose zen lurralde hartako nagusia; berak saltzen zion garia jende
guztiari. Heldu ziren, bada, Joseren senideak eta ahuspeztu egin
zitzaizkion. Ikusi orduko ezagutu zituen Josek bere senideak.
Baina ez zien bere burua ezagutarazi; gainera, zakar mintzatu
zitzaien:
Nondik zatozte?
Haiek erantzun:
Kanaan lurraldetik, garia erostera.
Ezagutu zituen, bai, Josek bere senideak, baina hauek ez bera.
Jose haietaz izandako ametsez oroitu zen, eta honela hitz egin
zien:
Zelatariak zarete zuek, lurralde honetako alderdi zaindu gabeak
miatzera etorriak.
Haiek erantzun:
Ez, jauna; zure zerbitzariok garia erostera etorri gara. Aita bat
beraren semeak gaituzu; gizon zintzoak gara eta ez zelatariak.
Josek esan zien:
Ez horixe! Zuek lurralde honetako alderdi zaindu gabeak miatzera
etorri zarete.
Haiek, ordea:
Zure zerbitzariok hamabi ginen, aita bat beraren semeak, Kanaan
lurraldekoak; gazteena aitarekin da orain eta bestea ez da gure
artean.
Josek, berriro:
Horixe zelatariak zaretela! Eta besterik frogatu nahi baduzue,
ekatzue hona zeuen anaia gazteena. Bien bitartean, ala faraoia!, ez
zarete hemendik aterako. Bidali zeuetariko bat anaiaren bila;
gainerakoak preso geldituko zarete; honela frogatuko duzue egia
diozuela. Bestela, ala faraoia!, zelatariak zarete.
Eta kartzelara sartu zituen hiru egunerako.
Josek beste proba bat ezarri anaiei
Hirugarren egunean Josek esan zien: Egizue nire esana eta
bizirik aterako zarete, nik neuk ere begirune baitiot Jainkoari. Egia
baldin badiozue, geldi bedi zuetariko bat preso, guztiok egon zareten
kartzela horretan. Gainerakook joan zintezkete garia eramatera
etxekoen gosea asetzeko. Gero, ekarri zeuen anaia gazteena.
Orduan frogatuko duzue egia diozuela eta ez zarete hilko.
Onartu zuten proposamena. Bien bitartean honela ziotsoten
elkarri: Ai ene! Geure anaiari eginikoa ari gara ordaintzen.
Estuasunean ikusi eta erreguka ari zitzaigunean, ez genion jaramonik
egin. Hara nondik datorkigun oraingo larrialdi hau!
Rubenek esan zien: Esan nizuen nik mutikoari kalterik ez
egiteko, baina ez zenidaten jaramonik egin. Orain, haren heriotzaren
kontua eskatzen zaigu.
Ez zekiten Josek ulertzen ziela, itzultzaile baten bitartez
mintzatzen baitzitzaien.
Josek, haiengandik urrunduz, negarrari eman zion. Gero, berriro
etorri eta beraiekin mintzatzen jarraitu zuen. Azkenik, Simeon hartu
eta beraien aurrean atxilotu zuen. Gero, haien zakuak gariz bete,
bakoitzari bere dirua itzuli eta biderako jan-edariak emateko agindu
zuen. Eta hala egin zieten.
Zakuak asto gainean kargatu eta alde egin zuten.
Gaua igarotzeko gelditu zirenean, batek, astoari pentsua
emateko zakua ireki zuelarik, dirua zaku-muturrean aurkitu zuen.
Anaiei esan zien:
Dirua itzuli egin didate. Begira nire gari-zakua.
Asaldaturik eta zur eta lur eginik, honela ziotsoten elkarri:
Zergatik egin ote digu hau Jainkoak?
Anaiak etxera itzuli
Kanaan lurraldera iristean, beren aita Jakobi kontatu zioten
gertatutako guztia, esanez: Lurralde hartako jaun den gizonak
zakar hitz egin digu, eta zelataritzat hartu gaitu. Guk, gizon
zintzoak garela eta ez zelatariak esan diogu. Hamabi anaia ginela,
aita bat beraren seme; anaia bat ez zegoela jadanik gurekin eta
gazteena aitarekin zela Kanaanen. Orduan, lurralde hartako jaun
den gizonak esan digu: Honela jakingo dut gizon zintzoak zaretela:
zuetako bat nirekin geldituko da; besteok hartu etxekoen gosea
asetzeko garia eta joan. Ekardazue gero zeuen anaia gazteena,
eta orduan jakingo dut zelatariak ez, baizik gizon zintzoak zaretela.
Ondoren itzuliko dizuet anaia, eta lurralde honetan ibili ahal izango
zarete.
Zakuak husterakoan, nork bere diru-zorroa zaku-muturrean
zeukan. Diru-zorroak ikustean, beldurtu egin ziren aita-semeak.
Orduan, Jakobek esan zien:
Semerik gabe utzi behar nauzue: Jose falta dut, Simeon ere bai
eta, orain, Benjamin kendu nahi didazue. Zoritxarra zoritxarraren gain
niretzat!
Rubenek esan zion aitari:
Utzi Benjamin nire kontu, eta neuk itzuliko dizut. Itzuliko ez
banizu, hil nire bi semeak!
Jakobek, orduan:
Ez da jaitsiko nire semea zuekin, hila baitu bere anaia eta bera
bakarrik gelditzen zait Rakelengandik. Bidean zoritxarren bat
gertatuko balitzaio, agure hau Hildakoen Egoitzara jaitsaraziko
zenukete atsekabez.
Jakobek joaten utzi Benjamini
Gosetea latza zen Kanaan lurraldean. Egiptotik ekarritako garia
ahitu zenean, Jakobek bere semeei esan zien:
Zoazte berriro garia erostera.
Judak erantzun zion:
Gizon hark argi eta garbi esan zigun bere aurrera ez agertzeko,
anaia gurekin eraman gabe. Beraz, anaia bidali nahi baduzu,
jaitsiko gara garia erostera. Baina nahi ez baduzu, ez gara jaitsiko,
gizon hark bere aurrera ez agertzeko esan baitzigun, anaia gurekin
eraman ezean.
Israelek esan zuen:
Eta zergatik esan behar zenioten gizon hari beste anaia bat
zenutela? Jota utzi nauzue.
Haiek erantzun:
Gizon hura galde eta galde ari izan zitzaigun gutaz eta gure
etxekoez: Bizi al duzue oraindik aita? Beste anaiarik ba al duzue?
Eta galderei erantzun besterik ez genuen egin. Burutik pasako al
zitzaigun, bada, anaia eramateko esango zigunik?
Judak bere aita Israeli esan zion:
Bidali mutikoa nirekin. Abia gaitezen. Bestela denok hilko gara:
zu, gu eta gure umeak. Neure gain hartzen dut zure semearen
erantzukizuna; neuri eskatu kontuak. Itzultzen ez badizut eta aurrera
ekartzen ez, errudun izango nauzu betiko! Hainbeste luzatu ez
bagina, honezkero egina genukeen birritan ere joan-etorria.
Aita Israelek esan zien:
Beharrezkoa baldin bada, joan, hartu zorroetan lurreko fruiturik
hoberenak eta eskaini oparia gizon hari: ukendu, ezti, usaingarri,
mirra, intxaur eta almendrak, denetik pixka bat. Hartu dirua ere
eta itzuli zeuen zaku-muturrean ekarritakoa, okerren bat izan da eta.
Eraman zeuen anaia eta itzuli gizon harengana. Jainko
ahaltsua lagun, aurki dezazuela gupida gizon haren aurrean, eta
Benjaminekin eta beste anaiarekin, Simeonekin, itzuli etxera. Niri
dagokidanez, semerik gabe gelditu behar badut, geldi nadila.
Josek bere senideak onartu
Oparia, dirua eta Benjamin berekin harturik, Egiptora jaitsi ziren
Jakoben semeak eta Joseren aurrera aurkeztu.
Ikusi zuen Josek Benjamin ere haiekin zela, eta jauregiko
arduradunari esan zion: Eramatzazu gizon hauek etxera; hil abere
bat eta atondu, nirekin bazkalduko baitute gaur.
Bete zuen etxeko arduradunak Josek agindua, eta etxera
eraman zituen. Beldurtu ziren Joseren senideak haren etxera
eraman zituztenean. Pentsatu zuten: Gari-zakuetan aurreko txandan
itzulitako diruarengatik eramaten gaituzte. Orain, gainera oldartuko
zaizkigu, esklabotzat hartzeko, geure asto eta guzti
Beraz, etxean sartzean, Joseren etxeko arduradunari hurbildu
eta esan zioten: Entzun, jauna. Aurreko txandan jaitsi ginen
hona garia erostera. Gaua igarotzeko geldialdia egitean, gari-
zakuak ireki genituen eta nork bere dirua aurkitu zuen zaku-
muturrean. Hemen itzultzen dizugu orain, eta beste horrenbeste
dakargu janaria erosteko. Ez dakigu nork ezarri zuen dirua gari-
zakuetan
Etxeko arduradunak honela esan zien: Zaudete lasai! Ez
kezkatu! Zeuen Jainkoak, zeuen aitaren Jainkoak, ezarriko zizuen
altxor hori gari-zakuetan, nik jasoa baitut zuen dirua.
Simeon aske utzi eta denak Joseren etxean sarrarazi zituen.
Gero, ura ekarri zien oinak garbitzeko eta belarra astoei jaten
emateko.
Jose bere senideekin bazkaltzen
Otordua han egingo zutela jakitean, senideek opariak prestatu
zituzten, Jose eguerdirako etorri zain zeuden bitartean.
Jose etxera iristean, opariak eskaini zizkioten eta lurreraino
ahuspeztu zitzaizkion. Agurtu ondoren, Josek galdetu zien:
Eta ongi al da aipatu zenidaten aita zaharra? Bizi al da oraindik?
Zure zerbitzari den gure aita bizi da, bai, oraindik, eta ongi
dago erantzun zioten, berriro makurtuz eta ahuspeztuz.
Gero, Josek, ama berarengandiko senide zuen Benjaminengan
begiak jarririk, esan zuen:
Hori al da zuek aipatu zenidaten anaia gazteena? Bejondaiala,
seme!
Anaiaz bihotz-hunkiturik, negargurak eman zion eta, presaka
bere gelara joanez, negar egin zuen. Gero, aurpegia garbituz,
gelatik atera eta, adore harturik, bazkaria zerbitzatzeko agindu zuen.
Aparte eman zioten jaten Joseri, aparte bere anaiei eta aparte
Joseren gonbidatu egiptoarrei. Izan ere, egiptoarrei ez zaie zilegi
hebrearrekin batera jatea; beren erlijio-ohiturek galarazten diete.
Anaiak Joseren aurrez aurre zeuden eseriak, zaharrenetik
gazteenera, eta harriturik elkarri begira. Bere aurrean zituen
janarietatik zerbitzarazi zien Josek; Benjamini eman zion zatia
besteena baino bost aldiz handiagoa zen. Alai-alai jartzeraino edan
zuten elkarrekin.
Edalontziaren proba
Josek agindu hau eman zion etxeko arduradunari: Bete
leporaino janariz gizon hauen zakuak, ezarri bakoitzari bere dirua
zaku-muturrean, eta diruarekin batera nire edalontzia, zilarrezkoa,
gazteenaren zaku-muturrean.
Hark Joseren esana bete zuen.
Biharamun goizean bidali zituzten Joseren senideak beren
astoekin.
Oraindik hiritik urrutira gabe zeudela, Josek etxeko arduradunari
esan zion: Zoaz gizon horien atzetik eta, atzemandakoan, esaiezu:
Zergatik itzuli duzue gaizkia ongiaren truke? Zergatik ostu diozue
nire nagusiari, edateko eta etorkizuna iragartzeko erabiltzen duen
edalontzia? Benetan oso gaizki jokatu duzue!
Harrapatu zituen etxeko arduradunak, eta agindu bezala mintzatu
zitzaien. Haiek erantzun:
Ez zaitez horrela mintza, jauna! Zure zerbitzariok ez gara
horrelakorik egiteko gauza! Aurrekoan gure zaku-muturrean
aurkitutako dirua ere Kanaandik ekarri dizugu. Nola ostuko genuen,
bada, zilar edo urrerik zure nagusiaren etxean? Beraz, gutariko bati
edalontzia aurkitzen bazaio, hila bedi; eta gu geu, jauna, zure
esklabo bihurtuko gara.
Etxeko arduradunak, orduan:
Ongi da! Baina edalontzia aurkitzen zaion hura bakarrik bihurtuko
da nire esklabo; besteok errugabe izango zarete.
Berehala, nork bere zakua lurrera eraitsi eta ireki egin zuen.
Gizonak anaia guztien zakuak ikertu zituen. Benjaminen zakuan
aurkitu zuten edalontzia.
Orduan, anaiek beren jantziak urratu zituzten eta, nork bere
astoa kargaturik, hirira itzuli ziren. Juda eta beste anaiak Joseren
etxean sartu hantxe baitzegoen oraindik Jose eta lurreraino
ahuspeztu zitzaizkion.
Josek esan zien:
Baina, zer egin duzue? Ez al zenekiten ni bezalako batek den-
dena igar dezakeela?
Judak erantzun zion:
Zer esan diezazukegu, jauna? Zein aitzakia jarri? Nola zuritu
geure burua? Jainkoak berak nabarmen jarri du gure bekatua. Zeure
esklabo gaituzu, jauna, gu denok eta bai edalontzia aurkitu zaiona
ere.
Josek erantzun zuen:
Ez dut inola ere horrelakorik egingo! Edalontzia aurkitu zaion hura
bakarrik izango da nire esklabo; gainerako guztiok zoazte bakean
zeuen aitarengana.
Juda Benjaminen alde atera
Judak, Joserengana hurbilduz, esan zion:
Arren, jauna, utziozu zeure zerbitzari honi bi hitz esaten;
faraoiaren pareko zara zu eta ez zakizkit haserre! Aurreko txandan
zuk, jauna, aitarik nahiz beste anaiarik ba ote genuen galdetu
zenigun. Baietz erantzun genizun: bagenuela oraindik aita
zaharra, eta zahartzaroan jaio zitzaion seme bat ere bai. Gure aitak
oso maite zuela, berau zelako bere emazte kutunarengandik
gelditzen zitzaion bakarra, bestea hila zuenez. Anaia hura hona
ekartzeko esan zenigun zure zerbitzarioi, ikusi nahi zenuela eta.
Guk, aldiz, adierazi genizun, jauna, mutikoak ezin zuela aita utzi,
aita hilko ez bazen. Zuk, hala ere, gure anaia gurekin ez
bazetorren, ez azaltzeko berriro zure aurrera esan zenigun. Gure
aitarengana itzulirik, zuk esandakoa adierazi genion. Handik aldi
batera, garia erostera berriro itzultzeko agindu zigun, eta guk
erantzun genion ez gintezkeela etor geure anaia gazteena geurekin
ez bagenekarren, hura gabe ezin ginela zure aurrera agertu.
Orduan, zure zerbitzari den gure aita honela mintzatu zitzaigun:
Dakizuenez, neure emazte Rakelek bi seme sortu zizkidan. Batak
alde egin zidan eta ez dut berriro ikusi: piztiaren batek irentsi
duelakoan nago. Beste hau eraman eta zoritxarren bat gertatuko
balitzaio, ni, agure hau, atsekabez hilko nintzateke. Orain, bada,
ez naiteke joan zure zerbitzari den gure aitarengana hain berea duen
mutikoa gabe. Gurekin ez doala ohartu orduko, hilko litzateke;
geure aita zaharra atsekabez hilobiratuko genuke. Gainera, nik,
zure zerbitzari honek, neure gain hartua dut mutikoaren
erantzukizuna; hitza eman nion aitari; berekiko errudun izango
nintzateke betiko, itzuliko ez banio. Horregatik, bada, har nazazu
esklabotzat mutikoaren ordez, eta doala hau anaiekin. Ez naiteke
aitarengana itzul neure anaia Benjamin gabe. Ez nuke ikusi ere nahi
gure aitak hartuko lukeen atsekabea.
Josek bere burua ezagutzera eman anaiei
Josek, bere sentipenei gehiago eutsi ezinik, inguruan zituen
egiptoarrei agindu zien: Atera denok hemendik!
Hala, ez zen Joserekin inor gelditu, anaiei bere burua ezagutzera
eman zienean. Orduan, negarrari eman zion ozenki. Entzun zioten
egiptoarrek, eta faraoiaren jauregian ere honen berri izan zuten.
Josek bere senideei esan zien: Jose nauzue! Bizi al da oraindik
aita?
Anaiek, izuaren izuz, ez zuten erantzuten asmatzen.
Orduan, Josek: Tira, hurbildu niregana!
Hurbildu zitzaizkionean, honela jarraitu zuen: Bai, Jose nauzue,
zeuen anaia, Egiptora ekartzeko saldu zenutena. Baina ez izan
orain atsekaberik, ez damurik, hona saldu ninduzuelako. Jainkoak
zuen aurretik etorrarazi nau, bizia izan dezazuen. Bi urte dirau
goseteak lurralde osoan eta datozen bost urteetan ere ez da hazirik
ereingo, ez uztarik bilduko. Jainkoak zuen aurretik bidali nau,
zuentzat behar adina janari gordetzeko eta zuek harrigarriro
salbatzeko. Beraz, ez nauzue zuek bidali, Jainkoak baizik. Berak
jarri nau faraoiaren ordezko, bere etxeko buru eta Egipto osoko
agintari.
Ea, bada, itzuli arin aitarengana eta esaiozue: Hau dio zure
seme Josek: Jainkoak Egipto osoko buru jarri nau. Zatoz niregana!
Ez luzatu! Goxen lurraldean biziko zarete, niregandik hurbil, zeu,
zure seme-alabak eta bilobak, zure artalde eta behi-taldeak eta
daukazuen guztia. Han hornituko zaituztet janariz zeu, zure
etxekoak eta zure abere-taldeak. Ez zaizu ezer faltako, beste bost
gose-urte gelditzen diren arren
Beste hau ere esan zien Josek: Bai zuek, bai Benjaminek,
zeuen begiz egiazta dezakezue ni neu naizela hitz egiten ari
natzaizuena. Kontaiozue aitari ikusitako guztia eta azaldu berari
zein aginpide handia dudan Egipton. Zoazte arin eta ekarri
lehenbailehen hona aita.
Josek Benjamini lepotik heldu, eta negar batean aritu ziren biak
besarkaturik. Eta, negarrez jarraiki, beste anaiak ere besarkatu
zituen.
Orduan, anaiak hitz egiten hasi zitzaizkion.
Faraoiak Jakob gonbidatu Egiptora
Honen guztiaren berri izan zuten faraoiaren jauregian; Joseren
anaiak etorri dira Egiptora, zioten.
Atseginez jaso zuten albistea faraoiak eta honen funtzionarioek.
Faraoiak esan zion Joseri: Esaiezu anaiei astoak prestatu eta
Kanaanera itzultzeko, aita eta etxekoak hartu eta nire ondora etor
daitezen. Egiptoko eskualderik joriena emango diet, eta lurraldeko
emaitzarik hoberenak izango dituzte janari. Agindu, orobat,
hartzeko zenbait gurdi Egipton beren emazte eta seme-alabentzat,
eta, aita harturik, etortzeko. Ez daitezela ardura han uzten
dutenaz, Egiptoko eskualderik emankorrena izango baitute.
Hala egin zuten Israelen semeek. Faraoiak agindu bezala,
gurdiak eman zizkien Josek bere anaiei, baita biderako jan-edariak
ere. Bakoitzari aldatzeko jantziak eman zizkion. Benjamini,
gainera, bost jantzi eta zilarrezko hirurehun txanpon. Aitari hamar
asto bidali zizkion, Egiptoko emaitzarik hoberenez kargaturik, eta
hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik. Anaiei, bidean
beren arteko liskarrik ez izateko erregutu ondoren, agur egin zien.
Irten ziren, bada, Egiptotik eta, Kanaanera, beren aita
Jakobengana, heldu zirenean, berria eman zioten: Bizi da Jose
oraindik eta bera da agintari Egipto lurralde osoan
Jakobek, halaz guztiz, ez zuen zirkinik ere egin, ezin sinetsirik.
Baina Josek esandako guztia kontatu ziotenean eta bera
eramateko bidali zizkion gurdiak ikusi, piztu zitzaion bihotza eta
esan zuen: Bizi da nire seme Jose! Ez dut besteren beharrik! Noan
ikustera, hil baino lehen!
.
Esauren ondorengoak
Kro
Hauek dira Esauren, hots, Edomen ondorengoak. Esauk
emakume kanaandarrak hartu zituen emaztetzat: Ada, Elon hititaren
alaba, Oholibama, Tzibon amortarraren seme zen Anaren alaba, eta
Basmat, Ismaelen alaba, Nebaioten arreba. Adak Elifaz sortu zion
Esauri, Basmatek Reuel, eta Oholibamak, Jeux, Jalam eta Korah.
Horiek dira Kanaanen Esauri sortu zitzaizkion semeak.
Bere emazte, seme-alaba eta etxeko denak, eta Kanaanen
eskuratu zituen ondasun eta abere guztiak harturik, beste lurralde
batera joan zen Esau, Jakob bere anaiarengandik aldenduz. Izan
ere, ondasun gehiegi zuten elkarrekin bizi ahal izateko, eta atzerritar
gisa bizi ziren lurralde hartan ez zuten larrerik aski beren
abereentzat. Esau, bada, Edom ere zeritzana, Seir mendialdean jarri
zen bizitzen.
Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondorengoak Seir
mendialdean. Hona Esauren semeak: Elifaz, Esauren emazte
Adaren semea, eta Reuel, Esauren emazte Basmaten semea.
Elifazen semeak Teman, Omar, Tzefo, Gatam eta Kenaz izan
ziren. Bazuen Elifazek ohaide bat ere, Timna izenekoa. Honek
Amalek sortu zion. Hauek izan ziren Esauren emazte Adaren
ondorengoak.
Esauren seme Reuelen semeak, berriz, hauek izan ziren: Nahat,
Zerah, Xama eta Miza. Hauek izan ziren Esauren emazte Basmaten
ondorengoak.
Eta beste hauek izan ziren Tzibonen seme zen Anaren alaba
Oholibamak Esau bere senarrari sortu zizkion semeak: Jeux, Jalam
eta Korah.
Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak: Esauren lehen-
seme Elifazen jatorritik Teman, Omar, Tzefo, Kenaz, Gatam eta
Amalek. Horiek dira Elifazengandik sorturiko Edomgo leinuburuak,
Adaren ondorengoak.
Esauren seme Reuelen jatorritik Nahat, Zerah, Xama eta Miza
leinuburuak, Esauren emazte Basmaten ondorengoak.
Eta Anaren alaba Oholibama Esauren emaztearen jatorritik Jeux,
Jalam eta Korah leinuburuak.
Horiek dira Esauren ondorengoak, Edomgo leinuburuak.
Hona lurralde hartan bizi ziren Seir hortarraren semeak: Lotan,
Xobal, Tzibon, Ana, Dixon, Etzer eta Dixan. Horiek ziren Seirren
ondorengoak, hortarren leinuburuak Edomen. Lotanen semeak
Hori eta Hemam izan ziren; Lotanen arreba Timna izan zen.
Xobalen semeak Alban, Manahat, Eval, Xefo eta Onam izan ziren.
Tzibonen semeak Aia eta Ana. Ana hau izan zen basamortuan ur
beroa aurkitu zuena, bere aita Tzibonen astoak larratzen ari zela.
Anak seme-alabak izan zituen: Dixon eta Oholibama. Dixonen
semeak Hemdan, Exban, Jitran eta Keran izan ziren. Etzerren
semeak Bilhan, Zaaban eta Akan izan ziren. Dixanenak, Utz eta
Aran.
Hauek dira banan-banan Seir lurraldeko hortarren leinuburuak:
Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, Dixon, Etzer eta Dixan.
Hona Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik
izan aurretik: Bela Beorren semea, Dinhaba hirikoa; Belaren
ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa; Jobaben ondoren
Huxan, temandarren lurraldekoa; Huxanen ondoren Hadad,
Bedaden semea, Abitekoa (honek menderatu zituen madiandarrak
Moaben). Hadaden ondoren Samla, Masrekakoa; Samlaren
ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa; Saulen ondoren Baal-Hanan,
Akborren semea; Baal-Hananen ondoren Hadar, Pau hirikoa
Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau
Mezahabena
Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak, beren leinu eta
lurraldeei emandako izenen arabera: Timna, Alba,
Jetet, Oholibama, Ela, Pinon, Kenaz, Teman, Mibtzar,
Magdiel eta Iram. Horiek dira Edomgo leinuburuak, eta horiek
eman zieten izena bizi izan ziren lurraldeei. Esau edomdarren
arbasoa da.
Joseren historia
Joseren ametsak
Jakob Kanaanen bizi zen, beraren gurasoak atzerritar gisa ibili
ziren lurraldean. Hona Jakoben senitartearen historia.
Jose, hamazazpi urteko gaztea zelarik, artzaintzan zebilen bere
anaiekin, bere aitaren emazte Bilha eta Zilparen semeekin. Josek
bere anaien gaiztakeriaren berri ematen zion aitari. Israelek
maiteago zuen Jose beste seme guztiak baino, zahartzaroko semea
baitzuen, eta jantzi apain bat egina zion.
Aitak maiteago zuela ikusirik, anaiak gorrotatzen hasi zitzaizkion
eta hitza bera ere ukatu egiten zioten.
Behin batean, Josek amets bat izan zuen eta, kontatu zienean,
are gehiago gorrotatu zuten anaiek.
Entzun nire ametsa esan zien. Gari-balak lotzen ari ginen
soro erdian. Hartan, nirea jaiki eta zutik jarri zen, eta zuenak nirearen
inguruan ahuspeztu ziren.
Anaiek esan zioten:
Geure errege edo menderatzaile izan behar ote zaitugu?
Eta are gehiago gorrotatu zuten bere amets eta esanengatik.
Beste amets bat ere izan zuen eta anaiei kontatu zien, esanez:
Beste amets bat ere izan dut: Eguzkia, ilargia eta hamaika izar
ahuspezten zitzaizkidan aurrean.
Aitari eta anaiei kontatu zienean, aitak esan zion haserre:
Zer amets da hori? Zure aurrean jarri behar ote dugu zu gurtzeko
zeure amak, senideek eta nik neuk?
Anaiek bekaitzez begiratzen zioten; aitak, ordea, gauza hauek
sarritan hausnartzen zituen.
Joseren anaien mendekua
Joseren anaiak Sikemera joanak ziren, aitaren artaldea
larratzera. Israelek Joseri esan zion:
Zure anaiak Sikemen dira ardiak larratzen. Haiengana joan behar
duzu.
Josek erantzun zion:
Prest nauzu.
Aitak esan zion:
Zoaz zure anaiak eta artaldea nola dabiltzan ikustera, eta ekarri
haien berri.
Israelek, bada, Hebron haranetik Sikemera bidali zuen. Hara
iristean, gizon batek landan zehar noraezean ikusi eta galdegin
zion:
Zeren bila zabiltza?
Josek erantzun:
Neure anaien bila. Esadazu non ari diren larratzen!
Gizonak esan zion:
Alde egin dute hemendik. Dotanera zihoazela entzun diet.
Joan zen, bada, Jose anaien ondoren eta Dotanen aurkitu zituen.
Anaiek urrutitik ikusi zuten eta, beraiengana hurbildu aurretik,
hura hiltzeko akordioa hartu zuten.
Badator ameslaria ziotsaten elkarri. Ea, hil eta jaurti
dezagun putzu batera, eta basapiztiaren batek irentsi duela esango
dugu. Orduan ikusiko dugu zertan gelditzen diren horren ametsak.
Hori entzutean, Jose haien eskuetatik libratu nahian hasi zen
Ruben.
Ez dezagun hil! esan zien Ez isuri odolik! Jaurti ezazue
eremuko putzu batera, baina ez kalterik egin.
Jose haien eskuetatik libratu egin nahi zuen, aitari itzultzeko.
Honela bada, Jose hurbildu zenean, anaiek soinean zeraman
jantzi apain hura kendu zioten, heldu eta putzu batera jaurti
zuten. Hutsik zegoen putzua, urik gabe. Ondoren, jateko eseri
ziren.
Jose ismaeldarrei saldua
Horretan, Joseren anaiek Galaadetik zetorren ismaeldar bidaiari-
talde bat ikusi zuten. Egiptora zihoazen, gameluetan usaingarriak,
ukendua eta mirra eramanez. Judak esan zien anaiei: Zer
irabazten dugu geure anaia hil eta beraren heriotza ezkutatuz?
Ea, sal diezaiegun ismaeldarrei, kalterik egin gabe, anaia hau
geure odolekoa dugu eta.
Amore eman zuten anaiek. Honela, madiandar merkatariak
handik igaro zirenean, Jose putzu lehorretik atera eta zilarrezko
hogei txanponetan saldu zieten ismaeldarrei. Hauek Egiptora eraman
zuten.
Rubenek, putzura itzuli zenean, ez zuen Jose barruan aurkitu.
Orduan, soinekoak urratu eta, anaiengana itzulirik, esan zien: Ez
dago mutikoaren arrastorik! Zer egin behar dut nik orain?
Jose hildakotzat emana
Orduan, aker bat hil eta Joseren jantzia harturik, akerraren
odoletan busti zuten. Gero, aitari bidali zioten mezu honekin:
Jantzi hau aurkitu dugu; ikus zure semearena den ala ez
Jakobek ikusi eta esan zuen: Nire semearena da. Basapiztiaren
batek txikitu eta irentsi dit
Jakobek bere jantziak urratu zituen. Gero, doluz jantzirik,
egunetan egin zuen negar bere semearengatik. Seme-alaba
guztiek kontsolatu nahian jardun arren, berak ez zuen nahi izan.
Honela zioen: Ez! Doluminez jaitsiko naiz Hildakoen Egoitzara, nire
semearengana. Eta negarrari ematen zion.
Bien bitartean, Egiptora iritsi ondoren, madiandarrek faraoiaren
funtzionario eta guardiaburu zen Potifarri saldu zioten Jose.
Juda eta Tamar
Garai hartan, Juda bere anaiengandik aldendu eta Hira izeneko
Adulamgo gizon baten etxera joan zen bizitzera. Han, Xua
deituriko kanaandar baten alaba ezagutu zuen. Judak emaztetzat
hartu eta elkarrekin bizi izan ziren. Haurdun gelditu zen emakumea
eta semea izan zuen. Judak Er eman zion izen. Berriro ere haurdun
gelditu eta emazteak beste seme bat izan zuen, eta Onan eman zion
izen. Izan zuen beste seme bat ere eta Xela eman zion izen. Hau
sortu zuenean, Keziben zegoen Juda.
Bere lehen-seme Er, Tamar izeneko emakume batekin ezkondu
zuen Judak. Baina Errek, Judaren lehen-semeak, oker jokatu zuen
Jainkoaren begi aurrean, eta hilarazi egin zuen Jaunak. Orduan,
Judak esan zion Onani: Ezkon zaitez zeure anaiaren emaztearekin,
eta bete koinatuari dagokion eginbidea, anaiari ondorengoa
emateko.
Baina bazekien Onanek semea ez zuela berea izango. Horregatik,
koinatarekin etzaten zen bakoitzean, lurrera isurtzen zuen hazia,
bere anaiari ondorengorik ez emateko. Jaunak ez zuen atsegin
izan hark egiten zuena, eta hilarazi egin zuen hura ere.
Ondoren, Judak Tamar bere errainari esan zion: Itzuli aitaren
etxera eta bizi han alargun gisa nire seme Xela handi egin arte
Beste anaiak bezala hilko zen beldurrez esan zion hau. Tamar,
beraz, bere aitaren etxera itzuli zen.
Denboraldi luze baten ondoren, hil zen Judaren emaztea,
Xuaren alaba. Dolualdia bukatu zuenean, Timnara igo zen Juda ardi-
moztera Adulamgo bere adiskide Hirarekin. Tamarri esan zioten
aitaginarreba ardi-moztera zihoala Timnara.
Orduan, Tamar, alargun-soinekoak erantzi eta, inork ez
antzemateko bere burua zapiz estalirik, Timna bidean dagoen Enaim
hiriko sarreran jarri zen. Izan ere, Xela handi egin zela ikusten zuen,
baina ez ziotela senartzat ematen.
Judak ikusi eta emagaldutzat hartu zuen, estalia baitzuen
aurpegia. Ez zen ohartu bere erraina zela. Hala, hurbildu eta esan
zion:
Uztazu zurekin oheratzen.
Hark galdetu zion:
Zer emango didazu ordainetan?
Judak erantzun:
Artaldeko antxume bat bidaliko dizut.
Tamarrek, orduan:
Baina beste zerbait utzi beharko didazu bahituran, antxumea
bidali bitartean.
Judak erantzun:
Zer uztea nahi duzu?
Eta Tamarrek:
Zeure zigilua bere lokarriarekin, eta eskuan daramazun makila.
Eman zizkion Judak, elkartu eta haurdun utzi zuen.
Orduan, alde egin zuen Tamarrek. Estaltzen zuen zapia kendu
eta alargun-soinekoak jantzi zituen berriro.
Gerora, antxumea igorri zuen Judak Adulamgo adiskidearen
bidez, emakumeagandik bahitura jasotzeko, baina ez zuen aurkitu.
Adiskideak bertako jendeari galdegin zion:
Non da Enaimen, bide-bazterrean, egon ohi zen emagaldua?
Haiek erantzun zioten:
Hemen ez da inoiz emagaldurik egon.
Judarengana itzuli eta esan zion:
Ez dut aurkitu; gainera, bertako jendeak dioenez, han ez da inoiz
emagaldurik izan.
Orduan, Judak esan zuen:
Ba, jaso ditzala beretzat; ez gaitu barregarri utziko. Dena den,
bidali diot antxumea eta ez duzu aurkitu.
Handik hiru hilabetera, berri hau eman zioten Judari:
Tamar, zure erraina, emagaldu bihurtu da eta, horren ondorioz,
haurdun dago.
Judak esan zuen:
Kanpora atera eta erre dezatela.
Kanpora zeramatela, Tamarrek bere aitaginarrebari mandatu
hau bidali zion: Gauza hauen jabe denarengandik nago haurdun.
Ikus norenak diren zigilua, honen lokarria eta makila.
Ikusi zituenean, Judak esan zuen:
Berak du arrazoia; okerra nirea da, ez baitiot neure seme Xelari
emaztetzat eman.
Orduz gero, ez zuen harremanik izan bere errainarekin.
Erditze-garaia iritsi zitzaionean, Tamarrek bikiak zituen bere
erraietan. Erditzerakoan, bikietariko batek eskua atera zuen;
emaginak heldu eta hari gorri bat lotu zion, esanez: Hau da
lehenbizi atera dena
Baina hark eskua atzeratu eta anaia irten zen lehenago.
Emaginak esan zuen: Hik bai duala urratu irtenbidea!
Horregatik, Peretz, Urradura, eman zioten izena.
Ondoren, anaia irten zen, hari gorria eskuan zuela. Eta Zerah
eman zioten izena.
Jose, Potifarren etxean
Jose Egiptora eraman zuten ismaeldarrek. Egiptoar batek,
Potifarrek hain zuzen, faraoiaren funtzionario eta guardiaburuak,
erosi zien.
Bere nagusi egiptoarraren etxean bizi zen Jose. Dena ongi
ateratzen zitzaion, Jauna berekin baitzuen. Ohartu zen nagusia
Josek berekin zuela Jauna eta denetan ongi ateratzen laguntzen
ziola. Josek, bada, Potifarren estimua irabazi zuen, eta honek bere
zerbitzurako hartu eta etxezain egin zuen eta ondasun guztien
arduradun.
Orduz gero, Jose zela eta, Jaunak egiptoarraren etxea
bedeinkatu egin zuen, etxean nahiz landan zituen gauza guztiak
bedeinkatu zituen. Dena Joseren gain utzi zuen, bada, Potifarrek
eta aurrerantzean ez zen ezertaz arduratu, berak jaten zuenaz izan
ezik.
Jose eta Potifarren emaztea
Itxura ederrekoa zen Jose. Denboralditxo bat iragan ondoren,
nagusiaren emazteak, Joserengan begiak jarri eta esan zion:
Zatoz nirekin ohera.
Josek ezezkoa eman zion, esanez:
Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu
den-dena. Etxe honetan ez da ni baino goragokorik, eta ez dit ezer
galarazi zeu izan ezik, bere emazte zaituelako. Nolatan egin, bada,
halako gaiztakeriarik? Nolatan egin bekatu Jainkoaren aurka?
Egunero esan eta esan ari zitzaion arren, Josek ez zion onartu
berarekin oheratzea.
Behin batean, etxean sartu beharra izan zuen Josek,
lanarengatik. Ez zegoen une hartan beste zerbitzaririk barruan.
Orduan, nagusiaren emazteak soinekotik heldu eta esan zion:
Zatoz nirekin! Baina Josek soinekoa haren eskuetan utzi eta ihes
egin zuen etxetik.
Andreak, bere eskuetan soinekoa utzita kanpora ihes egin ziola
ikusirik, etxeko zerbitzariei oihu egin zien, deiadarka esanez:
Begira hebrear hau! Gure lepotik barre egiteko ekarri digute! Nirekin
oheratu nahi zuen, baina oihuka hasi natzaio eta, nire oihu eta
deiadarrak entzutean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora.
Bere aldamenean ezarri zuen Joseren soinekoa, senarra
etxeratu arte. Honi gauza bera kontatu zion: Zuk ekarri diguzun
esklabo hebrear hori nirekin gozatzeko asmoz etorri zait, baina
oihuka eta deiadarka hasi naizenean, bere soinekoa utzi eta ihes egin
du kanpora.
Hara zer egin didan zure esklaboak ziotson emazteak. Hitz
hauek aditzean, haserre bizitan jarri zen nagusia. Jose atxilotu
eta erregearen presoak zeuden kartzelan sartu zuen.
Jose espetxean
Jose kartzelan preso zegoen. Alabaina, Jauna berekin zuen eta
bere onginahia agertu zion. Hala, kartzelako arduradunaren estimua
irabazi ahal izan zuen, eta honek bere gain utzi zion preso
guztien ardura. Han barruan egiten zen guztia, Joseren aginduz
egiten zen. Kartzelako arduradunak ez zion Joseri bere gain
utzitako ezeren konturik eskatzen. Berekin zuen, bai, Jauna, eta
egiten zuen guztietan ongi ateratzen laguntzen zion.
Josek bi presoen ametsak argitu
Gertakari hauen ondoren, Egiptoko erregearen edarizain eta
okinen arduradunek iraindu egin zuten beren nagusi erregea.
Haserretu zen faraoia bi zerbitzarion aurka eta atxilotu egin
zituen guardiaburuaren etxeko kartzelan ezarriz, Jose preso zegoen
tokian hain zuzen. Guardiaburuak Joseren ardurapean utzi zituen.
Denboraldi bat preso egon ondoren, bi zerbitzariek amets egin
zuten gau berean; bakoitzaren ametsak bere esanahi berezia zuen.
Goizean etortzean, kezkati aurkitu zituen Josek bere nagusiaren
etxean kartzelatuak zeuden faraoiaren funtzionarioak eta galdegin
zien:
Zergatik zaudete hain aurpegi-ilun?
Haiek erantzun zioten:
Amets egin dugu, eta ezin digu inork esanahia argitu.
Josek esan zien:
Jainkoari dagokio ametsen esanahia argitzea. Ea, konta
iezazkidazue.
Edarizainen arduradunak bere ametsa kontatu zion:
Niri, neure ametsean, mahatsondo bat agertu zitzaidan; hiru
aihen zituen mahatsondoak. Kimuberritu zen, loratu eta ondu egin
ziren mahats-mordoak. Nik faraoiaren edalontzia nuen eskuan;
mahats-mordoak hartu nituen eta, edalontzi gainean zukuturik,
edalontzia faraoiaren eskuetan ezarri nuen.
Josek esan zion:
Hona argibidea. Hiru aihenek hiru egun adierazten dute. Hiru
egun barru, faraoiak goraltxatu egingo zaitu eta lehengo karguan
jarriko: faraoiaren eskuetan edalontzia ipiniko duzu, edarizainen
arduradun zinenean bezala. Oroit zaitez nitaz orduan, ongi
doakizunean; egidazu, arren, mesede hau: mintza zakizkio faraoiari
nire alde, hemendik atera nazan. Indarrez bahitu ninduten
israeldarren lurraldean, eta hemen ere ez dut kartzelan sartzea merezi
duenik deus egin.
Joseren argibidea egokia zela ikusirik, okin-arduradunak esan
zion:
Ba, nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.
Goreneko saskian, faraoiarentzat okinak egin ohi dituen jaki
guztietatik zegoen, eta txoriek nire buru gaineko saskitik jaten zuten.
Josek esan zion:
Hona argibidea. Hiru saskiok hiru egun adierazten dute. Hiru
egun barru, faraoiak goraltxatu egingo zaitu: zuhaitz batetik urkatuko
zaitu eta txoriek haragia jango dizute.
Hiru egunen buruan, faraoiak urtebetetze-eguna ospatu zuen
eta bazkari eder bat antolatu bere funtzionario guztientzat. Hauen
aurrean edarizainen eta okinen arduradunak goraltxatu
zituen: edarizainen arduraduna bere karguan ezarri zuen berriro,
faraoiari edaria zerbitzatzeko; okin-arduraduna, aldiz, urkarazi
egin zuen, Josek adierazi bezala. Edarizainen arduraduna, ordea,
ez zen Josez batere oroitu.
.
Jakob Labanengandik ihesi
Aditu zuen Jakobek Labanen semeek ziotena: Jakobek beretzat
hartu du gure aitarena zen guztia eta horrela lortu ditu aberastasun
hauek guztiak Ikusten zuen Jakobek Labanen begitartea ere, eta
ohartu zen haren jarrera ez zela ordu artekoa bezalakoa.
Orduan, Jaunak esan zion Jakobi: Itzul zaitez zeure arbasoen
lurraldera, zeure ahaideengana: ni zeurekin izango nauzu.
Jakobek deitu zituen Rakel eta Lea bere artaldea zeukan lekura,
eta esan zien:
Zuen aitaren begitartea ikusirik, ohartu naiz ez dela niretzat
lehengoa bera; baina neurekin dut neure aitaren Jainkoa.
Badakizue ongi ahalegin guztiaz zerbitzatu dudala zuen aita.
Baina berak engainatu egin nau eta hamar bider, gutxienez, aldatu
du nire lansaria; Jainkoak, ordea, ez dio utzi niri kalterik egiten.
Pintoak izango dituzu lansari zioenean, ardiek arkume pintoak
egiten zituzten. Marradunak izango dituzu lansari zioenean, aldiz,
ardiek arkume marradunak egiten zituzten. Honela, Jainkoak
artaldea zuen aitari kendu egin dio, eta niri eman. Izan ere, ardiak
ernaltzeko garaian hauxe ikusten nuen ametsetan: ardiak ernaltzen
zituzten ahariak marradunak, pintoak eta nabarrak zirela.
Jainkoaren aingeruak deitu zidan ametsetan: Jakob! Hemen
nauzu!, erantzun nion nik. Hark esan zidan: Begira, ardiak
ernaltzen dituzten ahari guztiak marradun, pinto eta nabarrak dira;
izan ere, ikusi dut Labanek egin dizun guztia. Betelgo Jainkoa
naiz ni. Han, olioa isuriz, oroitarria sagaratu zenidan eta promes
egin. Orain jaiki, irten lurralde honetatik eta zoaz zeure ahaideen
herrialdera
Rakelek eta Leak erantzun zioten:
Ez dugu jadanik hartzekorik ezer geure aitarenean. Izan ere,
arrotz gisa hartzen gaitu. Ez al gaitu, bada, saldu eta zuk
guregatik eman zenuen diru guztia jan? Horregatik, Jainkoak gure
aitari kendu dizkion aberastasunak gureak eta gure seme-alabenak
dira. Egizu, beraz, oraintxe bertan, Jainkoak esan dizun guztia.
Jaiki zen, bada, Jakob eta bere seme-alabak eta emazteak
gamelu gainera igoarazi zituen. Eta Mesopotamian eskuratutako
abere-talde eta ondasun guztiak hartu zituen, Isaak bere aitarengana,
Kanaan lurraldera, itzultzeko. Bien bitartean, Laban artaldeari ilea
moztera joana zelarik, Rakelek bere aitaren etxe-jainkoen irudiak ostu
zituen.
Honela engainatu zuen Jakobek Laban aramearra, ez baitzion
adierazi alde egiteko asmorik. Bere gauza guztiekin alde egin
zuen. Jaiki, Eufrates ibaia igaro eta Galaadeko mendirantz jo zuen.
Laban Jakoben ondoren
Hirugarren egunean eman zioten Labani Jakoben ihesaren berri.
Hartu zituen Labanek berekin bere ahaideak eta, zazpi egunez
Jakoben atzetik ibili ondoren, Galaadeko mendian harrapatu zuen.
Jainkoa ametsetan azaldu zitzaion Laban aramearrari, esanez:
Ez, gero, esan ezertxo ere Jakobi.
Labanek atzeman zuenean, Jakob mendian zegoen kanpaturik.
Laban ere bere ahaideekin Galaadeko mendi berean kanpatu zen.
Labanek esan zion Jakobi:
Zer egin duzu? Engainatu egin nauzu eta nire alabak guda-gatibu
bailiran ekarri. Zergatik alde egin duzu isilka eta engainuz, niri
ohartarazi beharrean? Pozez eta kantuz agurtuko zintudan danbolina
eta zitara joz! Ez didazu neure alaba-bilobak besarkatzen utzi;
oso ergel jokatu duzu. Badut zuri kalte egiteko ahalbiderik, baina
zuen arbasoen Jainkoak esan dit bart: Ez, gero, esan ezertxo ere
Jakobi. Aitaren etxera joateko irrikaz zeundela eta, zuk alde
egitea, tira; baina zergatik lapurtu dizkidazu etxe-jainkoen irudiak?
Jakobek erantzun zion Labani:
Beldur nintzelako egin dut ihes, zeure alabak kendu egingo
zenizkidala uste nuen eta. Zure etxe-jainkoen irudiei dagokienez,
gutariko norbaiti aurkituko bazenizkio, hil egingo nuke halakoa.
Begira gure ahaideen aurrean, gure ondasunen artean zurerik ba ote
dagoen; hala balitz, hartu.
Jakobek ez zekien Rakelek jainko-irudiak lapurtu zituenik.
Sartu zen Laban Jakoben oihal-etxolan, ondoren Learenean,
gero beste bi mirabeenean, eta ez zuen ezer aurkitu. Atera zen
Learen oihal-etxolatik eta Rakelenean sartu. Baina Rakelek hartuak
zituen ordurako etxe-jainkoen irudiak eta gameluaren txalman
ezarriak. Bera gainean zegoen eseria. Labanek oihal-etxola guztia
arakatu zuen, baina ez zuen ezer aurkitu. Rakelek esan zion
aitari: Ez zaitez haserretu, ene jauna, zure aurrean jaikitzen ez
banaiz, hilerokoarekin bainago
Dena zehatz-mehatz arakatu arren, ez zituen etxe-jainkoen irudiak
aurkitu.
Haserre jarri zen Jakob, eta Labani errieta egin zion, ozenki
esanez:
Zertan huts egin dut? Zein hoben egin dut zure aurka, niri halako
amorruz erasotzeko? Nire ondasunak arakatzean, aurkitu al duzu
ezer zeure etxeko gauzetarik? Hala bada, ekarri hona, nire eta zure
ahaideen aurrera, eta erabaki dezatela hauek nork duen arrazoi!
Hogei urte hauetan zeurekin izan nauzu; inoiz ere ez dute umerik
galdu, ez ardiek, ez ahuntzek. Ez dut jan zure aharirik bat ere.
Piztiek sarraskituriko abererik ez dizut ekarri: neuk ordaintzen
nuen galera; zuk, ordea, beti eskatu izan dizkidazu egunez nahiz
gauez ebatsitako abereen kontuak. Beroak jaten ninduen egunez
eta hotzak gauez. Loa ihesi zihoakidan begietatik! Halakoak izan
ditut zurean iragan ditudan hogei urteak: hamalau urtez zerbitzatu
zaitut zeure bi alabengatik, eta beste sei urtez abere-taldea izateko!
Hamar aldiz aldatu didazu lansaria! Ene aitaren Jainkoa,
Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainko izugarria, neure alde izan ez
banu, esku-hutsik bidaliko nindukezun. Jainkoak, ordea, ikusi ditu
nire atsekabea eta nire esku nekatuak, eta bart eman du erabakia.
Labanen eta Jakoben arteko hitzarmena
Labanek erantzun zion Jakobi:
Alaba horiek neureak ditut, haur horiek neureak, abere-talde hori
neurea; ikusten dituzun guztiok neureak ditut. Zer egin diezaieket
gaur neure alaba hauei eta berauen haurrei? Ea, egin dezagun
hitzarmena biok; bera izango da lekuko bion artean.
Orduan, hartu zuen Jakobek harri bat eta oroitarritzat eraiki.
Gero, bere ahaideei esan zien: Bildu harri batzuk.
Bildu zituzten harriak eta pilan ezarri. Eta han jan zuten, harri-
pilaren gainean. Labanek Jegar Sahaduta deitu zuen harri-pila
hura; Jakobek, berriz, Galed. Labanek esan zuen: Harri-pila hau
dugu gaur bion artean lekuko. Horregatik, Galed, hau da, Harri-
pila Lekuko eman zion izen; Mitzpa hau da, Begiraleku
ere eman zion izen Labanek, berak esandako honengatik: Jaunak
begira diezagula niri eta zuri, elkarrengandik urruntzean. Nire
alabak gaizki erabiltzen badituzu eta nire alabez gain beste emazterik
hartzen baduzu, inongo gizonik ez, baizik Jainkoa bera izango da
lekuko nire eta zure artean.
Beste hau ere esan zion Labanek Jakobi: Hona harri-pila hau
eta bion arte an eraiki dudan oroitarria. Harri-pila eta oroitarri
hauek lekuko izanen dira hau adierazteko: ez zuk eta ez nik ez
dugula asmo txarrik izan behar muga honetatik igarotzean.
Abrahamen Jainkoa eta Nahorren Jainkoa, gure gurasoen
Jainkoa, izan bedi epaile gure artean
Orduan, Jakobek zin egin zuen bere aita Isaaken Jainko
izugarriagatik. Sakrifizioa eskaini zuen Jakobek mendian, eta bere
ahaideak otordura gonbidatu. Otordua egin ondoren, mendian igaro
zuten gaua.
Goizean goiz jaikirik, Labanek bere alaba-bilobak besarkatu
zituen eta bedeinkatu. Gero, alde egin zuen, etxera itzuliz.
Jakob Esauri bidera irten
Bere bidean zihoala, Jainkoaren aingeru batzuekin egin zuen
topo Jakobek. Haiek ikusi orduko, Jakobek esan zuen: Jainkoaren
kanpalekua da hau! Eta leku hari Mahanaim hau da, Kanpaleku-
bieta eman zion izen.
Jakobek mezulariak bidali zizkion, bere aurretik, Esau bere
anaiari, Seir lurraldera, Edomgo landetara. Agindu hau eman zien:
Hona nola hitz egingo diozuen Esau ene anaiari: Honela mintzo da
Jakob zure zerbitzaria: Labanekin egona nauzu eta orain arte luzatu
naiz. Baditut behi eta astoak, artaldeak, morroi eta mirabeak.
Mezulariak bidaltzen dizkizut ene jaun horri, honen guztiaren berri
ematera, onez hartuko nauzulakoan.
Itzuli zitzaizkion mezulariak Jakobi, esanez: Esau zure
anaiarekin egon gara. Bera ere bidera datorkizu laurehun gizonekin.
Jakob biziki beldurtu zen eta larritu. Berekin zuen jendea, abere
txiki eta handiak eta gameluak bi kanpamendutan banatu zituen,
bere baitarako baitzioen: Esau kanpamendu batera etorri eta
erasotzen badit, beste kanpalekukoek ihes egin ahal izango dute.
Gero, Jakobek otoitz hau egin zuen: Jauna, gure guraso
Abrahamen eta Isaaken Jainkoa, zuk esan didazu: Itzul zaitez zeure
lurraldera eta zeure ahaideengana, eta bedeinkatuko zaitut Ez
dut merezi zeure zerbitzari honi egin diozun hainbat mesede, leial
agertu zatzaizkio eta. Neure makila besterik ez nuen Jordan hau
igarotzean, eta orain bi kanpamendu oso ditut. Libra nazazu,
arren, neure anaia Esauren eskutik, ni eta ama-semeak hiltzeko
etorriko den beldur bainaiz. Zuk esana da: Bedeinkazio ugari
emango dizut, eta zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas
hondarra bezainbat ugalduko ditut.
Han igaro zuen gaua. Gero, eskuratuak zituen ondasunetatik
Esau bere anaiarentzat oparia aukeratu zuen: berrehun ahuntz eta
hogei aker, berrehun ardi eta hogei ahari, hogeita hamar gamelu
esnedun eta hamar asteme. Abereak taldetan banatu eta bere
morroien esku utzi zituen, esanez: Zoazte nire aurretik, abere-talde
batetik bestera tarte bat utzirik.
Lehenengoari agindu hau eman zion: Esau nire anaiak zurekin
topo egin eta galdegingo dizunean: Norena zara? Nora zoaz?
Norena da aurrean daramazun abere-taldea?, hau esango diozu:
Jakob zure zerbitzariarena; Esauri bidaltzen dion oparia da; eta bera
dator atzetik
Agindu bera eman zion bigarrenari, gero hirugarrenari, eta
abere-taldeen atzetik zihoazen guztiei: Honela hitz egingo diozue
Esauri, berarekin topo egitean. Ez ahaztu hau esatea: Jakob zure
zerbitzaria bera dator gure atzetik.
Bere baitarako honela pentsatzen zuen: Aurretik bidaltzen diodan
opari honekin bigunduko dut. Gero ni neu agertuko natzaio.
Beharbada, ongietorria egingo dit. Horregatik, oparia aurretik
bidali zuen, eta bera kanpalekuan gelditu zen gau hartan.
Gauean, Jakobek, jaiki, bere bi emazteak, hauen bi neskameak
eta hamaika semeak hartu eta Jabok errekako pasabidea igaroarazi
zien. Zeukan guztia ere errekaz beste aldera igaroarazi zuen.
Jakob gizonarekin borrokan
Jakob bakarrik gelditu zen, eta gizon batek Jakobekin borrokan
jardun zuen egunsentiraino. Gizonak, garaitu ezin zuela ikusirik,
borrokaldian izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka jarri. Gizonak
esan zion:
Uztazu joaten, eguna zabaltzear baitago.
Jakobek erantzun zion:
Ez dizut utziko, bedeinka nazazun arte.
Hark galdetu zion:
Zein da zure izena?
Jakob erantzun zion.
Besteak, orduan:
Ez dizute aurrerantzean Jakob deituko, Israel baizik, borrokan
egin baituzu Jainkoarekin eta gizakiekin, eta nagusi atera zara.
Jakobek galdegin zion:
Esadazu, arren, zeure izena.
Hark erantzun:
Zergatik galdegiten didazu izena?
Eta han bertan bedeinkatu zuen.
Jakobek leku hari Penuel hau da, Jainkoaren Aurpegi
eman zion izen; honela baitzioen: Jainkoa aurrez aurre ikusi eta
oraindik bizirik nago.
Eguzkia ateratzen ari zen Jakobek Penueldik alde egitean, eta
izterretik herrenka zebilen. Horra zergatik ez duten jaten Israelen
ondorengoek gaurdaino izter-giltza gaineko nerbiorik: gizon hark
Jakob hortxe ukitu zuelako.
Jakobek Esaurekin topo egin
Jakobek, begiak jasorik, Esau ikusi zuen laurehun gizonekin
etortzen. Orduan, Lea, Rakel eta hauen bi neskameen artean banatu
zituen seme-alabak. Aurrean neskameak jarri zituen beren
semeekin, gero Lea bere seme-alabekin; azkenik, Rakel eta Jose.
Aurretik joan zen bera, eta zazpi aldiz ahuspeztu zen lurrean bere
anaiarengana hurbildu ahala. Lasterka bideratuz, Esauk, besarkatu
eta lepotik heldurik, laztandu egin zuen Jakob, eta negarrari eman
zioten biek. Esauk, Jakoben emazte eta seme-alabak ikusi
zituelarik, galdegin zion:
Zein dituzu horiek?
Jakobek erantzun:
Jainkoak zure zerbitzari honi eman dizkion seme-alabak.
Orduan, beren semeekin hurbildurik, neskameak ahuspeztu egin
zitzaizkion. Lea ere hurbildu zen bere seme-alabekin, eta
ahuspeztu. Azkenik, Jose eta Rakel, hurbilduz, ahuspeztu egin ziren.
Esauk galdegin zion:
Zertarako dira ikusi ditudan abere-talde horiek guztiak?
Jakobek erantzun:
Zure abegi ona nahi nuen irabazi.
Esauk, orduan:
Neurearekin nahikoa dut, anaia; zurea zeuretzat.
Eta Jakobek:
Ez, otoi; begiko banauzu, hartzazu nire esku-erakutsia, zu
ikustea Jainkoa bera ikustea bezain pozgarri gertatu baitzait eta hain
ongi hartu bainauzu. Onartu, bada, ekarri dizudan oparia, Jainkoa
aldeko izan baitut, eta ez zait ezer falta.
Hainbeste erregutu zionez, onartu egin zion Esauk.
Honek esan zion:
Goazen; zure ondoan joango naiz.
Baina Jakobek erantzun zion:
Badakizu ondo, jauna, haurrak ahulak direla, eta errapeko bildots
eta axuriak ere baditut. Egun bakar batez behartzea aski litzateke,
abere txiki guztiak hiltzeko. Bihoa ene jauna bere zerbitzari honen
aurretik, eta nik poliki-poliki egingo dut bidea, aurrean doazen
abereen eta haurren martxan, Seirrera, ene jaunarengana, iritsi arte.
Esauk esan zion:
Neure gizon batzuk behintzat utziko dizkizut.
Jakobek erantzun:
Zertarako? Aski dut, jauna, egin didazun abegi ona.
Hala, egun hartan, Esau Seirrera itzuli zen. Jakob, berriz,
Sukot aldera joan zen. Han etxea eraiki zuen beretzat, eta oihal-
etxolak abere-taldeentzat. Horra zergatik eman zitzaion leku hari
Sukot hau da, Etxoleta izena.
Jakob Kanaanen
Mesopotamiatik heldu zelarik, Jakob Kanaan lurraldean dagoen
Sikem hirira onik iritsi zen, eta hiri ondoan ezarri zuen kanpalekua.
Hau ezarri zueneko lursaila Sikemgo buruzagi zen Hamorren
semeei erosi zien, zilarrezko ehun txanpon ordainduz. Han
aldarea eraiki zuen eta El-i, Israelen Jainkoari, sagaratu zion.
Dina, Jakoben alaba, bortxatua
Dina, Leak Jakobi sortu zion alaba, lurralde hartako neskatxak
ikustera atera zen. Sikemek, lurralde hartako buruzagi zen Hamor
hibiarraren semeak, Dina ikusi, heldu, berarekin etzan eta bortxatu
egin zuen. Baina gero, haren bihotza Jakoben alaba Dinari atxiki
zitzaion. Neskatxaz maitemindu zen eta hunkigarriro mintzatu
zitzaion. Sikemek Hamor bere aitari esan zion: Har iezadazu
neskatxa hori emaztetzat
Jakobek jakin zuen Sikemek Dina desohoratu zuela; baina,
semeak abereekin landan zituenez, isilik egon zen haiek itzuli arte.
Sikemdarrekin ezkontzeko akordioa
Hamor, Sikemen aita, Jakobekin hizketatzera atera zen.
Landatik itzultzean, Jakoben semeek gertatuaren berri jakin zuten.
Samindurik eta haserre bizitan jarri ziren. Jakoben alabarekin etzanez
Sikemek egin zuen itsuskeria, Israelen ez zela inola ere egin behar
esaten zuten.
Honela mintzatu zitzaien Hamor: Sikem nire semea zuen
arrebaz maitemindua dago; emaiozue, arren, emaztetzat. Elkarren
arteko ezkontzak direla bide, egin gaitezen elkarren ahaide. Geldi
zaitezte gurekin bizitzen, zeuen aukeran duzue lurralde hau: bizi
bertan, egizue zeuen bizimodua, erosi etxaldeak
Sikemek Dinaren aitari eta nebei esan zien: Har nazazue onez;
eskatu adina emango dizuet. Nahi besteko dotea eta emaitza,
eskatzen didazuena, emango dizuet; baina emadazue neskatxa
emaztetzat!
Jakoben semeek azpikeriaz erantzun zieten Sikemi eta honen
aita Hamorri, Dina desohoratu zuelako. Esan zieten: Ez
dezakegu horrelakorik egin. Geure arreba erdaingabe bati eman
emaztetzat! Laidoa litzateke guretzat. Gu bezalako bihurtzen
bazarete bakarrik onartuko dizuegu eskaria, zuen gizonezko guztiak
erdaintzen badira, alegia. Orduan, geure alabak emango
dizkizuegu emaztetzat eta zuen alabak hartuko geuretzat; zuekin
biziko gara eta herri bakar bat izango. Baina erdaindu nahi ez
baduzue, geure arreba hartu eta alde egingo dugu.
Hitz hauek atsegin izan zituzten Hamorrek eta honen seme
Sikemek. Mutila berandu gabe erdaindu zen, hain gogoko
baitzuen Jakoben alaba. Eta bera zen bere aitaren etxean
ohoragarriena.
Sikemdarrak erdainarazi
Hamor eta honen seme Sikem joan ziren hiri-sarrerako plazara
eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei: Gizon horiek bakezale
dira. Daudela gurekin lurralde honetan, eta egin dezatela beren
bizimodua bertan, nahiko zabala baita gu eta horiek bizitzeko. Horien
alabak hartuko ditugu emaztetzat, eta guk geure alabak emango
dizkiegu. Baina gizon horiek ez dute onartuko gurekin egotea,
herri bakar bat izateko, geure gizonezko guztiak erdaintzen ez
baditugu, berak erdaintzen diren bezala. Horien ondasun eta
abere guztiak ere geure izango ditugu. Eman diezaiegun baiezkoa eta
bizi bitez gure lurraldean.
Hiri-sarrerako plazan bildu ziren guztiak aditu zieten Hamorri
eta honen seme Sikemi, eta gizonezko guztiak erdaindu egin ziren.
Simeonek eta Lebik sikemdarrak xehatu
Hirugarren egunean, erdainkuntzagatik minez zeudela, Jakoben
bi semek, Simeon eta Lebik, Dinaren nebek, nork bere ezpata hartu
eta, eragozpenik gabe hirian sarturik, gizonezko guztiak hil
zituzten. Hamor eta honen seme Sikem ere ezpataz hil zituzten;
Sikemen etxetik Dina hartu eta atera egin ziren. Jakoben semeek,
hildakoen gainetik ibiliz, hiria hustu egin zuten, arreba bortxatu
zietelako. Harrapatu egin zituzten hango abere txiki eta handiak,
astoak, hirian nahiz landan zeudenak, haien aberastasun guztiak;
haien haur eta emazteak bahitu zituzten, eta etxeetako gauza
guztiak ostu.
Jakobek esan zien Simeoni eta Lebiri:
Zorigaitza ekarri didazue, gorrotagarri egin bainauzue lurralde
honetako jendearentzat, kanaandar eta periztarrentzat. Gizon gutxi
dut neurekin; bilduko dira nire aurka, eraso eta galduko naute neure
familia osoarekin.
Haiek esan zioten:
Emagaldu bezala erabili behar ote zuten gure arreba?
Jakobek etxe-jainkoen irudiak ezabatu
Jainkoak esan zion Jakobi: Jaiki! Igo Betelera, eta zaude han.
Egidazu bertan aldarea, Esau zeure anaiarengandik ihesi
zindoazelarik agertu zitzaizun Jainko honi
Orduan, Jakobek esan zien bere etxekoei eta berekin zeuden
guztiei: Kendu zeuen artetik jainko arrotzak; egin garbikuntza eta
aldatu soinekoak. Gero, Betelera igoko gara. Han aldarea egingo
diot larrialdi-egunean erantzun zidan Jainkoari, nire ibilbidean
neurekin izan baitut
Haiek esku artean zituzten jainko arrotzen irudi guztiak eman
zizkioten Jakobi, baita belarritakoak ere. Eta Jakobek Sikem inguruko
artearen azpian lurperatu zituen.
Jakobek aldarea eraiki Betelen
Abiatu ziren, bada, eta Jainkoarekiko izuak hartu zuen hirietako
jendea: inork ez zien eraso Jakoben semeei. Kanaan lurraldean
dagoen Luz-era, hau da, Betelera, heldu zen Jakob, berarekin zihoan
jende guztiarekin. Aldarea eraiki zuen han, eta toki hari El-Betel
hau da, Betelgo Jainko eman zion izen, han agertu baitzitzaion
Jainkoa, anaiarengandik ihesi zihoan hartan.
Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea. Eta Betel inguruan
ehortzi zuten arte baten pean. Jakobek Negar-Arte eman zion izen
arteari.
Beste behin ere agertu zitzaion Jainkoa Jakobi, Mesopotamiatik
etorri zenean, eta bedeinkatu egin zuen. Jainkoak esan zion:
Jakob duzu izena.
Baina ez zara aurrerantzean
Jakob deituko:
Israel izango duzu izen.
Eta Israel izena eman ondoren, Jainkoak esan zion:
Ni Jainko Ahaltsua naiz.
Ondorengo ugari izango duzu.
Are gehiago,
nazio asko sortuko dituzu,
eta erregeak aterako dira
zuregandik.
Zeuri eta zeure ondorengoei
emango dizuet Abrahami eta Isaaki
agindu diedan lurraldea.
Eta gorantz joan zen Jainkoa, hitz egin zion tokitik. Jakobek
oroitarri bat eraiki zuen Jainkoa mintzatu zitzaion tokian. Haren
gainean olioa isuri eta isur-oparia eskaini zion Jainkoari. Jainkoa
mintzatu zitzaioneko tokiari Betel hau da, Jainkoaren Etxe
eman zion izen.
Benjamin jaio eta Rakel hil
Joan ziren Beteletik eta, oraindik Efratara bidean zirelarik,
Rakelek semea izan zuen. Oso erditze mingarria izan zuen.
Erdiminetan zegoela, emaginak esan zion: Ez izan beldur;
mutikoa duzu berriro!
Hiltzear zegoen Rakel. Azken arnasa emateko zegoela, Ben-Oni
hau da, Ene oinazetako seme eman zion izen; baina aitak
Benjamin hau da, Eskuineko seme eman zion izen. Hil zen
Rakel, eta Efratara, hots, Belenera, bidean ehortzi zuten. Jakobek
oroitarri bat eraiki zion hilobi gainean, Rakelen hilobian gaurdaino
dirauen oroitarria.
Joan zen Israel, eta Migdal-Ederrez beste aldean ezarri zuen
kanpalekua. Israel lurralde hartan zegoela, Ruben bere aitaren
ohaide Bilharekin oheratu zen, eta Israelek jakin egin zuen.
Jakoben hamabi semeak
Hamabi izan ziren Jakoben semeak. Learen semeak Ruben,
Jakoben lehen-semea, Simeon, Lebi, Juda, Isakar eta Zabulon izan
ziren. Rakelen semeak, Jose eta Benjamin. Rakelen neskame
Bilharen semeak, Dan eta Neftali. Learen neskame Zilparen
semeak, Gad eta Axer. Hauek dira Jakobi Mesopotamian sortu
zitzaizkion semeak.
Isaaken heriotza
Jakob bere aita Isaakengana heldu zen Mambrera, Kiriat-Arba
edo Hebronera, Abraham eta Isaak atzerritar gisa bizi izan ziren
lekura. Isaak ehun eta laurogei urtez bizi izan zen. Hil zen
Isaak, eta bere arbasoekin elkartu, zahartzaro luze eta betearen
ondoren. Bere seme Esauk eta Jakobek ehortzi zuten.
.
Isaak Gerar lurraldean
Beste gosete bat ere izan zen lurralde hartan, Abrahamen
garaikoaz gain, eta Isaak Gerar-era joan zen, filistearren errege
Abimelekengana.
Jauna agertu zitzaion Isaaki eta esan zion: Ez jaitsi Egiptora.
Zaude nik adieraziko dizudan lurraldean. Bizi lurralde horretan
atzerritar gisa; ni zeurekin izango nauzu eta bedeinkatu egingo
zaitut: herrialde hauek guztiak emango dizkizuet zuri eta zeure
ondorengoei. Honela beteko dut zure aitari egin nion zin-hitza.
Zure ondorengoak zeruko izarrak bezain ugari egingo ditut, eta
lurralde hau guztia emango diet. Zure ondorengoen bidez lurreko
herri guztiak bedeinkatuko ditut, Abrahamek nire esana, nire
agindu, arau eta legeak aditu eta bete dituelako.
Hala, Isaak Gerar-en gelditu zen bizitzen. Hango bizilagunek
bere emazteaz galdegin zioten. Isaakek arreba zuela esaten zien,
emaztea zuela esan beharrean, honen edertasunagatik bera hilko
zuten beldurrez.
Denboraldia zeraman Isaakek Gerar-en. Behin batez, filistearren
errege Abimelek leihora atera zen. Eta hona non ikusten dituen Isaak
eta Rebeka emaztea harreman goxoan. Deitu zion Abimelekek
Isaaki eta esan:
Emaztea duzu, ezta? Zergatik esan zenigun, bada, arreba
zenuela?
Isaakek erantzun:
Bera zela-eta hilko ninduzuen beldur nintzelako esan nuen hori.
Abimelekek jarraitu zuen:
Zer egin diguzu, gero? Nola bururatu zaizu horrelakorik? Edozein
herritar ohera zitekeen zure emaztearekin. Orduan, denok bihurtuko
gintuzun errudun.
Eta herri osoari agindu zion:
Gizon hau eta beronen emaztea ukitzen dituenari heriotza-zigorra
ezarriko zaio.
Erein zuen Isaakek lurralde hartan eta bateko ehun jaso zuen
urte hartan, Jaunak bedeinkatu egin baitzuen. Aberastu egin zen,
gero eta aberatsago eta ahaltsuago egin ere. Artalde eta behi-talde
handiak eta morroi asko lortu zituen.
Horregatik, filistearrek bekaitzez begiratzen zioten. Filistearrek
lurrez beteak zituzten Isaaken aita Abrahamen garaian honen
morroiek zulatutako putzu guztiak. Orduan, Abimelekek esan zion
Isaaki: Alde egizu gure artetik, gu baino ahaltsuago egin baitzara Hala, Isaak urrutiratu egin zen leku hartatik eta, Gerarko
ibarrean oihal-etxola kokatuz, bertan jarri zen bizitzen. Eta berriro
zulatu zituen putzuak, bere aitaren garaian morroiek zulatu eta
Abraham hil ondoren filistearrek lurrez beteriko putzu berberak. Bere
aita Abrahamek emandako izen berak eman zizkien.
Isaaken morroiek ibarrean zulatu eta iturburu bat aurkitu zuten.
Baina Gerarko artzainek sesioa izan zuten Isaaken artzainekin.
Esaten zuten: Geurea diagu ura!
Esek hau da, Liskar izena ezarri zion Isaakek putzu hari,
beronengatik liskartu zirelako. Zulatu zuten beste bat, eta
honengatik ere errietan ari izan ziren. Hau dela eta, Isaakek Sitna hau da, Salakuntza eman zion izen. Handik urrunago beste
bat zulatu zuten, baina ez zen oraingoan errietarik sortu. Honi
Rehobot hau da, Zabaleta ezarri zion izena, esanez: Orain bai
lurralde zabala eta emankorra eman digula Jaunak
Handik Beer-Xebara igo zen. Gau hartan Jauna agertu
zitzaion, esanez:
Ni naiz
zure aita Abrahamen Jainkoa.
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu.
Bedeinkatuko zaitut,
ondorengo ugari emango dizut
neure zerbitzari Abrahamengatik Isaakek aldarea eraiki zuen leku hartan eta Jauna gurtu zuen.
Han kokatu zuen oihal-etxola, eta morroiek beste putzu bat zulatu
zuten.
Abimelekekin hitzarmena
Abimelek Gerartik etorri zitzaion Isaaki, Ahuzat bere
adiskidearekin eta Pikol gudalburuarekin. Isaakek galdetu zien:
Zertara zatozkidate, zeuen artetik bekaizkeriaz uxatu nauzuenok?
Haiek erantzun:
Orain ohartu gara argi eta garbi, zeurekin duzula Jauna eta hau
pentsatu dugu: Zin egin diezaiogun elkarri; egin dezagun hitzarmena:
zuk ez diguzu kalterik egingo, guk ere egin ez dizugun bezala.
Izan ere, on besterik ez dizugu egin eta bakean joaten utzi. Orain
argi dugu Jaunak bedeinkatu zaituela.
Isaakek otordua atondu zien, eta haiek jan eta edan egin zuten.
Biharamunean, goizean goiz jaiki eta zin egin zioten elkarri.
Gero, Isaakek agurtu egin zituen, eta adiskide gisa alde egin zuten
haiek.
Egun hartan, bere morroiak etorri zitzaizkion Isaaki zulatu berria
zuten putzuan ura aurkitu zutela esatera. Isaakek Xibea eman
zion izen; horregatik, gaurdaino Beer-Xeba hau da, Zin-Putzu deitzen zaio hiri hari.
Esauren ezkontza
Esauk, berrogei urte zituela, bi emakume hitita hartu zituen
emaztetzat: Judit, Beeriren alaba, eta Basemat, Elonena. Bi
emakumeok oso samingarri gertatu zitzaizkien Isaaki eta Rebekari.
Esauren ordez Jakob bedeinkatu
Zahartu zen Isaak, eta ezer ez ikusteraino ahuldu zitzaion
ikusmena.
Egun batean, Esau bere seme nagusiari deitu zion:
Seme!
Esauk erantzun:
Hemen nauzu!
Isaakek jarraitu zuen:
Zahartu naiz eta une batetik bestera hil naiteke. Har itzazu
ehizarako iskiluak, uztaia eta geziak, zoaz oihanera eta harrapa
ezazu piztiaren bat. Ondoren, atondu iezadazu atsegin dudan
erako jaki goxoa eta ekarri, jan dezadan. Gero, neure bedeinkazioa
emango dizut, hil baino lehen.
Rebekak aditu zuen Isaakek bere seme Esauri esandakoa. Esau
aitari eskaintzeko ehizaki bila oihanera joan orduko, Rebekak bere
seme Jakobi esan zion:
Begira, zure aitari entzun diot Esauri esaten: Ekarri ehizakia
eta atondu jaki goxo bat, jan dezadan. Gero, Jaunaren aurrean
bedeinkatuko zaitut, hil baino lehen. Orain, seme, entzun eta
egizu nire agindua: Zoaz abere-taldera eta ekarri bi ahuntz guri, eta
jaki goxoa prestatuko diot aitari, atsegin duen bezalakoa. Zeuk
eramango diozu jateko; horrela, zu bedeinkatuko zaitu hil aurretik.
Jakobek erantzun zion bere ama Rebekari:
Baina Esau iletsua da, eta ni azal leunekoa. Baliteke, ni ukitu
eta iruzur egiten diodala aita ohartzea. Orduan, bedeinkazioaren
ordez madarikazioa erakarriko nuke neure gain.
Amak esan zion:
Betor niregana delako madarikazio hori. Egizu nire esana eta
zoaz agindutakoa ekartzera.
Joan zen, bada, agindutakoa hartzera, eta amarengana itzuli
zen. Honek jaki goxoa prestatu zuen, aitak atsegin zuen bezalakoa.
Rebekak, berehala, bere seme nagusi Esauren arropak, etxean
zeuzkan arroparik dotoreenak, hartu eta Jakob bere seme gazteenari
jantzarazi zizkion. Ahuntz-ileaz estali zizkion eskuak eta lepo
leuna. Eta prestaturiko okela eta ogia bere seme Jakoben
eskuetan jarri zituen.
Sartu zen Jakob aitarengana eta esan zion:
Aita!
Bai,seme erantzun zion hark. Baina nor zara zu?
Jakobek aitari:
Esau zure seme nagusia. Bete dut eskatu didazuna. Jaiki,
mesedez, eseri eta jan nik ehizatua, bedeinka nazazun.
Isaakek erantzun zion:
Bai azkar aurkitu duzula, seme!
Jakobek esan zuen:
Jaunak, zure Jainkoak, eman dit hartarako egokiera.
Orduan, esan zion Isaakek:
Zatoz hurbilago, seme, uki zaitzadan, egiaz nire seme Esau ote
zaren ala ez jakiteko.
Hurbildu zitzaion Jakob bere aita Isaaki, eta honek ukitu eta
esan zuen:
Jakobena da mintzoa; eskuak, ordea, Esaurenak.
Ez zuen ezagutu, eskuak anaia Esaurenak bezain iletsuak
baitziren, eta bedeinkazioa eman zion. Isaakek galdegin zion:
Egiaz nire seme Esau al zara?
Bai, Esau naiz erantzun zion Jakobek.
Gero, Isaakek:
Emadazu jaten ehizakia, seme, eta bedeinkatu egingo zaitut.
Jakobek eman eta hark jan egin zuen. Ekarri zion ardoa eta hark
edan. Orduan, esan zion aitak:
Zatoz hurbilago eta besarka nazazu, seme.
Hurbildu eta besarkatu egin zuen. Isaakek, haren arropak
usaindu zituenean, bedeinkatu egin zuen, esanez:
Nire semearen usaina,
Jaunak bedeinkaturiko
zelaiaren usaina.
Jainkoak eman diezazkizula
zeruko ihintza
eta lurreko guritasuna,
ogi-ardotan oparotasuna.
Izan ditzazula herriak zerbitzari,
makur daitezela nazioak
zure aitzinean.
Izan zaitez zeure senideen nagusi,
makur daitezela zure aitzinean
zure amaren semeak!
Madarikatua,
zu madarikatzen zaituena!
Bedeinkatua,
zu bedeinkatzen zaituena!
Isaak eta Esau iruzurraz ohartu
Isaakek bedeinkatu eta Jakobek bere aita utzi bezain laster,
Esau iritsi zen ehizatik. Honek ere aitak atsegin zuen jaki goxoa
prestatu, aitari eraman eta esan zion:
Jaiki zaitez, aita, eta jan zeure seme honen ehizakitik, bedeinka
nazazun.
Aita Isaakek galdegin zion:
Nor zara zu?
Esau nauzu erantzun zion hark zure seme zaharrena.
Zirrara ikaragarriak hartu zuen Isaak, eta esan zuen:
Nor zen, bada, ehizatik etorri eta jatekoa ekarri didana? Harenetik
jan dut zu sartu baino lehen. Bedeinkatu egin dut eta betiko dago
bedeinkatua.
Aitaren hitzak entzutean, Esauk garrasi handi mingotsa egin eta
esan zion:
Bedeinka nazazu neu ere, aita.
Isaakek erantzun:
Azpikeriaz etorri da zure anaia eta berak hartu du zure
bedeinkazioa.
Esauk ihardetsi zion:
Ongi jarria du, bai, Jakob izena, oraingoarekin bi bider kendu
baitit txanda. Lehen-semetzaren eskubidea kendu zidan lehenengo
eta, orain, bedeinkazioa.
Esan zion, gainera:
Ez al duzu niretzat beste bedeinkaziorik?
Isaakek erantzun:
Hara, zure nagusi egin dut eta senide guztiak haren zerbitzari
bihurtu. Ogiz eta ardoz hornitu dut. Zer egin dezaket zure alde,
seme?
Esauk esan zion:
Ez al duzu bedeinkazio bakar bat besterik, aita? Bedeinka nazazu
neu ere!
Esau negarrez hasi zen ozenki. Eta Isaak honela mintzatu
zitzaion:
Begira,
lur gurietatik kanpo biziko zara,
zeruko ihintzetik urrun.
Ezpataz zainduko duzu bizia,
eta zeure anaia zerbitzatuko;
baina bere garaian
botako duzu lepotik
haren uztarria.
Jakob ihesi, Rebekak gomendatuta
Esauk begitan hartu zuen Jakob, honek aitarengandik lortutako
bedeinkazioagatik. Honela zioen berekiko: Hurbil duk gure aitaren
hileta-eguna; orduan, Jakob nire anaia hilko diat
Rebekak, lehen-seme Esauren asmoei antzemanik, Jakob seme
gazteenari dei egin eta esan zion: Adizu, Esau zure anaiak
mendekua hartu nahi du zure bizkarretik, zu hilez. Entzun, seme.
Ihes egizu Haranera, Laban nire anaiarenera. Gelditu harekin
denboraldi bat, zure anaiari haserrea baretu arte. Anaiak zuk
egina ahaztu eta haren amorruak atzera egin dezanean, bidaliko dut
norbait hara, zure bila. Zer dela-eta galdu behar ditut neure seme
biak egun berean?
Isaakek Jakob Mesopotamiara bidali
Rebekak esan zion Isaaki: Bizitzaz nazkaturik nago Esauren
emakume hitita horiengatik. Zertarako bizi, Jakob ere lurralde
honetako emakumeren batekin ezkontzen bada?
Deitu zuen, bada, Isaakek Jakob bere semea eta bedeinkatu egin
zuen. Eta agindu hau eman zion: Ez zara emakume kanaandarrokin
ezkonduko. Ea, zoaz Mesopotamiara, Betuel zeure aitonarenera.
Hartzazu han emaztetzat Laban zeure osabaren alabetariko bat.
Jainko ahaltsuak
bedeinka zaitzala,
emankor egin eta ugaldu zaitzala,
herri askoren sortzaile
bihur zaitezen!
Eman diezazuela
Abrahamen bedeinkazioa,
zuri eta zure ondorengoei,
orain atzerri duzun lurralde hau,
Jainkoak Abrahami emandakoa,
eskura dezazun
Horrela bada, Isaakek Mesopotamiara bidali zuen Jakob,
Labanen etxera. Hau Betuel aramearraren semea zen, Jakob eta
Esauren ama Rebekaren anaia.
Esau berriro ezkondu
Esauk jakin zuen Isaakek Jakob bedeinkatu eta Mesopotamiara
bidali zuela emazte bila, bedeinkatzean agindu hau emanez: Ez zara
Kanaango emakumeekin ezkonduko.
Aita-amen esanera, abiatu zen Jakob. Ohartu zen, beraz, Esau,
aitak ez zituela begiko Kanaango emakumeak, eta Abrahamen seme
Ismaelengana joan zen. Eta zituen emazteez gain, Ismaelen alaba
eta Nebaioten arreba Mahalat hartu zuen emaztetzat.
Jakoben ametsa
Atera zen Jakob Beer-Xebatik Haranerantz. Eguzkia
sartzean, zegoen lekuan igaro zuen gaua. Harri bat burukotzat
harturik, bertan etzan zen. Amets hau egin zuen: eskailera bat
ikusi zuen, beheko ertza lurrean eta goikoa zeruan zituena, eta
Jainkoaren aingeruak zurubian gora eta behera. Hortan, Jauna
agertu zitzaion bere ondoan zutik, honela zioela:
Jauna naiz ni,
zure arbaso Abrahamen
eta Isaaken Jainkoa.
Etzanik zaudeneko lurra
zuri eta zure ondorengoei
emango dizuet.
Zure ondorengoak
lurreko hautsa bezain ugari
izango dira.
Mendebalde eta ekialdera,
iparralde eta hegoaldera
hedatuko zara.
Zure eta zure ondorengoen bitartez
lurreko senitarte guztiak
bedeinkatuko ditut.
Begira, zeurekin nauzu!
Noranahi zoazela, zainduko zaitut
eta lurralde honetara itzularaziko.
Ez, ez zaitut eskutik utziko,
esan dizudana bete arte
Esnatu zen Jakob eta esan zuen: Egiaz Jauna hemen dago eta
ni ohartu ez. Eta, beldurturik, esan zuen: Bai ikaragarria leku
hau! Jainkoaren etxea da, zeruko atea.
Goizean goiz jaiki eta, burukotzat zeukan harria harturik, zutik
ezarri zuen Jakobek, eta olioa isuri zuen gainera, Jaunari
sagaratzeko.
Leku hari Betel hau da, Jainkoaren etxe eman zion izen;
lehenago Luz zeritzon leku hari. Gero, promes hau egin zuen
Jakobek:
Jainkoa neurekin badut,
eta bidaia honetan babesten banau,
jateko ogia
eta janzteko arropak
ematen badizkit,
aitarenera bizirik eta osasuntsu
itzultzen banaiz,
Jauna izango dut neure Jainko.
Oroitarri gisa eraiki dudan harri hau
Jainkoaren etxe izango da.
Jaunari, ematen didan guztitik
hamarrena bihurtuko diot
Jakob Labanen etxean. Lea eta Rakel
Abiatu zen Jakob eta ekialderantz jo zuen. Bidean zihoala,
putzu bat begiztatu zuen landan eta hiru artalde putzu ondoan
etzanak, handik edaten baitzuten artaldeek. Harri handi batek
estaltzen zuen putzuko ahoa. Abere-talde guztiak biltzen zirenean,
artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik eta, ardiei
edanarazi ondoren, harria bere lekura, putzu-ahora, itzuli.
Jakob honela mintzatu zitzaien artzainei:
Anaiok, nongoak zarete?
Haran herrialdekoak erantzun zioten.
Hark galdetu:
Ezagutzen al duzue Laban, Nahorren semea?
Haiek erantzun:
Bai, ezagutzen dugu.
Eta Jakobek:
Ongi al da?
Bai, ongi da erantzun zioten. Hor dator, hain zuzen, haren
alaba Rakel, ardiekin.
Jakobek esan zien:
Begira, oraindik egun-argi da. Ez da abereak biltzeko garaia.
Eman ardiei edaten eta eraman larrera.
Baina haiek erantzun zuten:
Ez dugu hori egiterik, abere-talde guztiak bildu arte; orduan
mugituko dugu harria putzuko aho gainetik eta edaten emango.
Oraindik Jakob haiekin hizketan ari zela, Rakel iritsi zen aitaren
ardiekin, artzain ibiltzen baitzen. Jakobek, Rakel bere lehengusina
eta Laban bere osabaren ardiak ikusi orduko, hurbildu eta putzu-
ahoko harria mugiarazi zuen, eta bere osabaren ardiei edaten eman
zien. Gero, Jakobek besarkatu egin zuen Rakel eta negarrez hasi
zen ozenki. Rakeli adierazi zion beraren aitaren ahaidea zela,
Rebekaren semea. Orduan, Rakel lasterka joan zen, aitari berri
ematera.
Iloba Jakoben berri entzun zuenean, berehala joan zitzaion
Laban. Hertsiki besarkatu zuen eta laztandu, eta etxera eraman.
Jakobek gertatu zitzaion guztia kontatu zion. Labanek esan zion:
Zinez neure odol berekoa zara.
Eta harekin gelditu zen Jakob hilabete osoan.
Jakob Lea eta Rakelekin ezkondu
Labanek esan zion Jakobi: Nire ahaidea zarela eta, hutsaren
truke egin behar al duzu lan niretzat? Esadazu zer ordaindu behar
dizudan
Labanek bi alaba zituen: nagusienari Lea zeritzon eta gazteenari
Rakel. Lea begirada samurrekoa zen; Rakel atsegina eta ederra.
Jakob Rakelez maitemindu zen, eta esan zion Labani:
Zazpi urtez egingo dut lan zuretzat Rakel zure alaba
gazteenarekin ezkontzearren.
Labanek erantzun:
Nahiago dut zuri eman beste inori baino; zaude nirekin.
Jakobek zazpi urtez lan egin zuen Rakelengatik, eta, hain maite
baitzuen, egun batzuk besterik ez zitzaizkion iruditu. Epea bete
zenean, esan zion Jakobek Labani: Emadazu andregaia. Bete da
epea eta berarekin ezkondu nahi nuke.
Orduan, Labanek auzoko guztiak ezteietara gonbidatu zituen.
Arratsean, ordea, bere alaba Lea hartu eta Jakobengana eraman
zuen. Hala, Jakob Learekin elkartu zen. Labanek Zilpa bere
neskamea eman zion bere alaba Leari neskametzat. Biharamun
goizean, Lea zela ohartu zen Jakob. Orduan, esan zion Labani:
Zer egin didazu? Ez al dut lan egin zuretzat Rakelengatik?
Zergatik engainatu nauzu?
Labanek erantzun zion:
Gure artean ez dugu alaba gazteena nagusiena baino lehen
emateko ohiturarik. Buka ezazu Learen eztei-astea eta, gero,
Rakel ere emango dizut beste zazpi urteko lanaren truke.
Halaxe egin zuen Jakobek. Learekiko eztei-astea bukatu
zuenean, Labanek bere alaba Rakel eman zion emaztetzat.
Labanek bere neskame Bilha eman zion Rakeli neskametzat.
Elkartu zen Jakob Rakelekin ere, eta Lea baino maiteago izan
zuen. Beste zazpi urtez lan egin behar izan zuen Labanentzat.
Ruben, Simeon, Lebi eta Juda, Learen semeak
Jaunak ernalkor bihurtu zuen Lea, ikusi baitzuen ez zuela
Jakobek hain maite; Rakel, berriz, agorra zen. Beraz, Leak,
haurdun gelditurik, semea izan zuen; Ruben eman zion izen, hau
esaten baitzuen: Ikusi du Jaunak nire atsekabea; orain bai maiteko
nauela nire senarrak.
Haurdun gelditu zen berriro Lea eta beste seme bat izan zuen.
Hau zioen: Egiaz Jauna ohartu da nire senarrak ez nauela maite eta
beste hau ere eman dit. Eta Simeon eman zion izen.
Beste behin ere haurdun gertatu eta semea izan zuen. Esan
zuen: Oraingoan bai, neureganatuko dut senarra, hiru seme eman
baitizkiot. Horregatik, Lebi eman zion izen.
Berriro ere haurdun jarri eta semea izan zuen. Esan zuen:
Oraingo honetan Jauna dut goretsiko Horregatik, Juda eman zion
izen.
Eta ez zuen beste semerik izan.
Neskameengandiko semeak: Dan, Neftali, Gad eta Axer
Rakel, Jakobi semerik ezin ziola eman eta, ahizpaganako jeloskor
jarri zen. Esan zion Jakobi:
Emazkidazu semeak edo hil egingo naiz.
Jakob haserretu egin zen Rakelekin eta esan zion:
Jainkoa ote naiz, bada, ni? Berak galarazi dizu sabeleko fruitua!
Rakelek, orduan:
Hor duzu nire neskame Bilha. Elkar zaitez berarekin eta emango
dizu semerik nire ordez; honela, nik ere izango dut semerik, hura
bitarteko.
Eta bere neskame Bilha eman zion Jakobi emazte gisa. Elkartu
zitzaion Jakob, eta Bilhak haurdun gelditu eta semea eman zion
Jakobi. Rakelek zioen: Nire alde atera da Jainkoa, nire deia entzun
eta semea eman baitit. Horregatik, Dan eman zion izen.
Haurdun gelditu zen berriro Bilha, Rakelen neskamea, eta beste
seme bat eman zion Jakobi. Rakelek esan zuen: Nire ahizparekin
gatazka gogorrean borrokatu naiz eta garaile atera. Eta Neftali eman
zion izen.
Leak, gehiago haurrik ez zuela ikustean, bere neskame Zilpa
hartu eta Jakobi eman zion emazte bezala. Zilpak, Learen
neskameak, semea eman zion Jakobi. Leak esan zuen: Hau
zoria! Eta Gad eman zion izen.
Gero, Zilpak, Learen neskameak, bigarren seme bat eman zion
Jakobi. Leak, orduan, esan zuen: Hau zoriona! Neskatxek
zorionak emango baitizkidate. Eta Axer eman zion izen.
Isakar, Zabulon eta Dina, Learen seme-alabak
Gari-uztaroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar bila, eta
bere ama Leari eraman zizkion. Rakelek esan zion Leari:
Emadazu zure semearen amodio-sagar horietarik.
Leak erantzun zion:
Ez al da aski senarra kentzea, neure semearen amodio-sagarrak
ere kendu nahi izateko?
Rakelek erantzun zion:
Ongi! Gaur gauean ohera dadila Jakob zurekin, zure semearen
amodio-sagarren truke.
Arratsean, Jakob sorotik itzultzean, bidera irten zitzaion Lea,
esanez: Nirekin etorri behar duzu, neure semearen amodio-sagarrez
eskuratu baitut horretarako eskubidea
Gau hartan Learekin oheratu zen Jakob.
Jainkoak Learen eskaria aditu zuen: haurdun gertatu eta
bosgarren semea eman zion Jakobi. Leak zioen: Jainkoak saritu
egin nau senarrari neskamea eman diodalako. Eta Isakar eman zion
izen.
Haurdun gelditu zen berriro Lea eta seigarren semea eman zion
Jakobi. Leak esan zuen: Opari ederra egin dit Jainkoak! Orain bai
aintzakotzat hartuko nauela senarrak, sei seme eman baitizkiot! Eta
Zabulon eman zion izen. Gero, alaba izan zuen, eta Dina eman
zion izen.
Rakel, Joseren ama
Jainkoa Rakelez oroitu eta, honen eskaria adituz, erraiak
ernearazi zizkion. Haurdun gelditu eta semea izan zuen. Orduan,
esan zuen: Kendu dit Jainkoak neure lotsaizuna. Eta Jose
eman zion izen, esanez: Eman biezat Jaunak beste seme bat.
Jakoben eta Labanen arteko azpijokoak
Rakelek Jose izan ondoren, Jakobek esan zion Labani:
Uztazu etxera, neure lurraldera, joaten. Emazkidazu neure
seme-alabak eta emazteak, hauengatik lan egin baitut zuretzat. Eta
ongi dakizu zenbat lan egin dudan zure zerbitzuan. Horrela, joan
ahal izango naiz.
Labanek esan zion:
Entzun, mesedez. Goi-argiz jakin dut zuri esker bedeinkatu
nauela Jaunak.
Eta, ondoren, esan zion Labanek:
Zeuk erabaki lansaria, eta emango dizut.
Jakobek erantzun zion:
Ongi dakizu zenbat lan egin dudan zuretzat eta zenbateraino hazi
zaizun abere-taldea niri esker. Nahiko urriak ziren zure
ondasunak ni etorri aurretik; orain, ordea, erruz handitu dira nire
gidaritzapean. Jaunak bedeinkatu egin zaitu. Noiz egin behar dut nik
neure etxerako?
Labanek esan zion:
Zer eman behar dizut?
Jakobek erantzun:
Ez eman ezer ere. Esango dizudana onartzen baduzu, zure
abereak zaintzen jarraituko dut. Gaur zure artaldeen artetik
igaroko naiz, eta antxume beltzak eta axuri nabar nahiz pintoak oro
bereiz jarriko ditut: horiek izango ditut lansari. Horrela, biharko
egunean nire irabazien kontu hartzera etortzen zarenean, jakin ahal
izango duzu zintzo jokatu dudan ala ez.
Labanek esan zuen:
Ongi, zuk esan bezala egingo dugu.
Egun berean bereizi zituen Labanek aker marradun edo pintoak,
ahuntz nabar edo pintoak eta ardi beltzak hauek guztiak bere
semeen esku utzi zituen Labanek. Gero, urrundu egin ziren
Jakobengandik, hiru eguneko bidea tartean jarriz. Jakobek, berriz,
Labanen gainerako abereak bazkatzen zituen.
Jakobek, zumitz-, hurritz- eta platano-ziri heze batzuk harturik,
zuritu egin zituen. Abereak edatera zihoazen asketan ezarri zituen
ziri zurituak ardien aurrean; hala, edatera joatean, ardiek arkara
izaten zuten. Eta, zirien aurrean ernalduak izatean, bildots
marradun, pinto eta nabarrak jaiotzen ziren. Gero, Jakobek
bildotsak bereizten zituen, Labanen artaldeko abere marradun eta
beltzekin elkartu gabe. Honela zihoan bere artaldea osatuz Labanen
ardietatik aparte. Ardi azkarrenak ernalduak izatean, Jakobek
ziriak ezartzen zizkien begi aurrean asketan, zirien aurrean ahariek
ernal zitzaten. Ardiak ahulak zirenean, ordea, ez zituen ziriak
ezartzen. Honela, ahulak Labanentzat eta azkarrak Jakobentzat
suertatzen ziren. Oso aberats egin zen Jakob: artalde handiak,
morroi-mirabeak, gamelu eta astoak eskuratu zituen.
.
Isaaken jaiotza
Agindu bezala, Jauna aldeko agertu zitzaion Sarari eta esana
bete zion. Abraham zaharra izan arren, Sara haurdun gertatu zen,
eta semea eman zion, Jainkoak iragarritako garaian. Abrahamek,
Isaak ezarri zion izena Sararengandik izandako semeari. Zortzi
egun iragan ondoren, erdaindu egin zuen, Jainkoak agindu bezala.
Abrahamek ehun urte zituen Isaak jaio zitzaionean. Sarak esan
zuen: Irri egiteko bide eman dit Jainkoak, eta honen berri jakingo
duten guztiek irri egingo dute nirekin batera. Eta esan zuen
gainera: Nork esango ziokeen Abrahami, Sarak haurrak izango
zituela? Hala ere, bere zahartzaroan, semea eman diot
Agar eta Ismael
Isaak handitzen ari zen. Bularra kendu zioten egunean,
Abrahamek otordu bikaina antolatu zuen.
Ohartu zen Sara, Agar egiptoarragandik Abrahamek izandako
semea bere seme Isaakekin ari zela jostatzen. Eta honela esan
zion Abrahami: Bidal itzazu etxetik mirabea eta beronen semea.
Honek ez baitu oinordeko izan behar nire seme Isaakekin batera!
Biziki atsekabetu zen Abraham, Ismael ere bere seme baitzuen.
Baina Jainkoak esan zion: Ez zaitez atsekabe zeure mirabe eta
mutikoagatik. Egiozu jaramon Sarak esaten dizun guztiari, Isaaken
bidez izango baitituzu ondorengoak. Baina zeure mirabearen
seme horren bidez ere herri handi bat sorraraziko dut, hori ere zeure
seme duzulako
Abrahamek, goizean goiz jaiki, ogia eta zahato bat ur hartu eta
Agarri ezarri zizkion bizkarrean. Hala, haurrarekin batera igorri egin
zuen etxetik. Abiatu zen, bada, Agar, eta Beer-Xeba eremuan
noragabe ibili zen. Zahatoko ura ahitu zitzaionean, zuhaitz baten
azpian utzi zuen haurra eta, urrutiraturik, aurrez aurre eseri
zitzaion ehunen bat metrora. Honela zioen berekiko: Ez dinat neure
semea hiltzen ikusi nahi. Ama eseria zegoelarik, negarrez hasi zen
haurra ozenki.
Aditu zuen Jainkoak mutikoaren ahotsa, eta Jainkoaren
aingeruak dei egin zion zerutik Agarri, esanez: Zer duzu, Agar? Ez
izan beldur, aditu baitu Jainkoak hor duzun mutikoaren ahotsa.
Ea, hartzazu berriro mutikoa eta ez utzi eskutik, herri handi baten
aita bihurtuko baitut
Orduan, Jainkoak ur-putzu bat ikusarazi zion Agarri. Honek
zahatoa urez bete eta edaten eman zion mutikoari.
Jainkoa lagun izan zuen mutikoak; hau handituz joan zen
eta Parango eremuan bizi izan zen. Arkulari trebe bihurtu zen. Amak
emakume egiptoar bat eman zion emaztetzat.
Abrahamen eta Abimeleken arteko hitzarmena
Aldi hartan, Abimelek erregeak, Pikol gudalburua berekin zuela,
Abrahamengana joan eta esan zion:
Jainkoa duzu lagun egiten duzun orotan. Jainkoarengatik,
beraz, egizu zin, ez duzula maltzurki jokatuko nirekin, ez neure
seme-alabekin, ez hauen ondorengoekin. Ni leial izan nauzunez,
emadazu hitza zeu ere hala izango zarela nirekin eta orain atzerritar
gisa bizi zareneko herri honekin.
Abrahamek erantzun:
Zin dagit!
Baina Abrahamek errieta egin zion Abimeleki, honen morroiek
bortxaz hartu zuten ur-putzua zela eta. Abimelekek erantzun
zuen:
Ez dakit nork egin duen horrelakorik. Zuk ez didazu ezer aipatu,
eta nik ez dut gaurdaino deus ere entzun.
Orduan, Abrahamek ardiak eta behiak eman zizkion Abimeleki.
Honela burutu zuten bien arteko hitzarmena. Bestalde, Abrahamek
artaldeko zazpi arkume bereiz jarri zituen. Abimelekek galdetu
zion:
Zer esan nahi du zazpi arkume horiek bereiz jartzeak?
Abrahamek erantzun:
Nire eskutik hartu behar dituzu zazpi arkume hauek. Ezaugarri
hau dela bide, denek jakingo dute ur-putzu hau nik zulatu dudala.
Horregatik, toki hari Beer-Xeba deritzo hau da, Zin-Putzu bertan biek zin egin zutelako.
Beer-Xeban hitzarmena burutu ondoren, Abimelek eta Pikol
gudalburua filistearren lurraldera itzuli ziren. Abrahamek, bere
aldetik, tamarindo bat aldatu zuen Beer-Xeban, eta Jauna, betiereko
Jainkoa, gurtu zuen.
Luzaro bizi izan zen Abraham, atzerritar gisa, filistearren
lurraldean.
Isaak opari eskainia
Handik aldi batera, Jainkoak probatu egin nahi izan zuen
Abraham eta dei egin zion:
Abraham!
Honek erantzun:
Hemen nauzu!
Eta Jainkoak:
Hartzazu Isaak zeure semea, hain maite duzun seme bakarra, eta
zoaz Moria lurraldera. Igo zaitez nik erakutsiko dizudan mendira eta
eskain iezadazu semea han erre-oparitzat.
Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Abraham, txalmatu zuen
astoa eta, oparitarako egurra txikiturik, Jainkoak esandako lekura
joan zen, bere seme Isaak eta bi morroirekin. Hirugarren egunean,
urrutira, aipatutako lekua ikusi ahal izan zuen Abrahamek. Orduan,
esan zien morroiei: Gelditu hemen astoarekin. Mutikoa eta biok hara
goaz, Jainkoa gurtzeko. Gero, itzuliko gara
Hartu zuen Abrahamek oparitarako egurra, eta bizkarrean jarri
zion bere seme Isaaki; berak aiztoa eta sua zeramatzan. Biak batera
zihoazela, Isaakek bere aita Abrahami esan zion:
Aita!
Zer duzu, seme? erantzun zion Abrahamek.
Eta Isaakek:
Sua eta egurra badaramatzagu; baina non dugu oparitarako
arkumea?
Abrahamek erantzun:
Utzi hori Jainkoaren esku, seme!
Eta elkarrekin zihoazen bidean.
Jainkoak aipatutako lekura iritsi zirenean, aldarea eraiki zuen
Abrahamek eta egurra prestatu. Ondoren, lotu zuen Isaak eta
aldareko egur gainean ezarri. Eskua luzatuz, hartu zuen aiztoa
bere semea hiltzeko. Baina Jaunaren aingeruak dei egin zion
zerutik:
Abraham! Abraham!
Hemen nauzu! erantzun zuen Abrahamek.
Aingeruak, orduan:
Geldi esku hori! Ez egin kalterik mutikoari! Orain badakit Jainkoari
begirune diozula, ez baitiozu zeure seme bakarra ere ukatu.
Jaso zituen begiak Abrahamek, ingurura begiratu eta ahari bat
ikusi zuen sasi artean adarretatik kateatua. Hartu eta erre-oparitzat
eskaini zuen bere semearen ordez.
Abrahamek leku hari Jaunak du hornitzen ezarri zion izena,
eta gaur egun ere hala dio jendeak: Mendian Jaunak du hornitzen.
Bigarren aldiz deitu zion Jaunaren aingeruak zerutik, esanez:
Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra ere
ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit: Oparo bedeinkatuko
zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra
bezain ugari egingo ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira. Zure
ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut, nire
esana bete duzulako.
Orduan, Abraham bere morroiengana itzuli eta elkarrekin Beer-
Xebara joan ziren. Hantxe jarri zen Abraham bizitzen.
Abrahamen ahaideak. Rebeka
Aldi baten ondoren, jakinarazi zioten Abrahami bere anaia
Nahorri zortzi seme sortu zizkiola Milkak: Utz izeneko lehen-
semea, Buz, Aramen aita Kemuel, Kesed, Hazo, Pildax, Idlaf eta
Betuel; hau Rebekaren aita izan zen. Zortzi seme hauek eman
zizkion Milkak Abrahamen anaia Nahorri. Reuma izeneko ohaideak,
aldiz, lau seme hauek eman zizkion: Tebah, Gaham, Tahax eta
Maaka.
Sararen heriotza eta ehorzketa
Sara ehun eta hogeita zazpi urtez bizi izan zen. Kiriat-Arban hil
zen, Hebronen alegia, Kanaan lurraldean. Abrahamek dolu egin zuen
haren heriotzagatik.
Gero, Sararen gorpua zetzan lekua utzirik, hititengana joan eta
esan zien:
Atzerritarra nauzue ni zeuen artean. Sal iezadazue lursail bat
nire emaztea ehorzteko.
Hititek erantzun zioten:
Entzun, jauna. Jainkoak buruzagi egin zaitu gure artean.
Ehortzi, beraz, zeure emaztea gure hilobirik bikainenean. Gutariko
inork ez dizu galaraziko bere hilobian ehorztea.
Jaiki zen Abraham eta, lurraldeko jendearen aurrean
ahuspezturik, esan zuen:
Baldin eta nire emaztea hemen ehorzteko baimena ematen
badidazue, egidazue mesede hau: eskaiozue nire izenean Efroni,
Tzoharren semeari, saltzeko niri bere soroaren ondoan dagoen
Makpelako harpea. Eman diezadala balio duen diruaren truke, zuen
lurraldean hilobiaren jabetza ukan dezadan.
Efron bera eseria zegoen beste hitita guztien artean, hiri-
sarrerako plazan. Denen aurrean erantzun zion:
Ez, arren, ene jauna. Hara, doan ematen dizut harpea eta soro
guztia ene hirikideen aurrean. Ehortzi bertan zeure emaztea.
Abrahamek, ordea, hititen aurrean ahuspeztu eta hauek
lekuko harturik, esan zion Efroni:
Entzun iezadazu, arren. Ordaindu egin nahi dizut soroa. Hartzazu
dirua eta orduan ehortziko dut neure emaztea.
Efronek erantzun:
Hara, jauna: lursailak zilarrezko laurehun txanpon balio ditu.
Diru horregatik ez gara eztabaidan hasiko. Ehortzi bertan zeure
emaztea.
Bat etorri zen Abraham Efronekin, eta zilarrezko laurehun
txanpon ordaindu zizkion, merkatariek erabili ohi duten dirutan.
Honela, Makpelan dagoen Efronen lursaila, Mambretik ekialdera,
bere harpe, zuhaitz eta guzti, Abrahamenak izan ziren
aurrerantzean. Honen lekuko gertatu ziren hititak eta hiri-sarrerako
plazatik igarotzen ari ziren guztiak.
Kanaan lurraldean, Mambre eta Hebronen aurrez aurre dagoen
Makpelako soro ondoko harpean ehortzi zuen Abrahamek bere
emazte Sara. Honela, soroaren eta harpearen jabetza hititen
eskuetatik Abrahamengana aldatu zen, hilobi izateko.
Isaak
Isaakentzat emaztea hautatu
Abraham zaharra zen, adinean aurreratua. Jaunak gauza
guztietan bedeinkatua zuen. Etxeko bere morroi zaharrenari, zuen
guztiaren arduradunari, esan zion Abrahamek:
Ezarri eskua nire izterpean. Zin egidazu Jaunarengatik, zeru-
lurren Jainkoarengatik, ez duzula nire semearentzat emazterik
hartuko bizi naizen lurralde honetako kanaandarren alabetatik,
baizik eta nire sorterrira eta ahaideengana joango zarela, nire seme
Isaakentzat emaztea hautatzera.
Morroiak galdegin zion:
Beharbada, neskak ez du lurralde honetara nirekin etorri nahi
izango. Orduan, zure semea zure sorterrira eraman beharko ote dut?
Abrahamek erantzun:
Ez eraman hara nire semea. Zeruko Jainko Jaunak nire aitaren
etxetik eta nire ahaideetatik hartu ninduen eta zin eginez agindu
zidan: Lurralde hau zure ondorengoei emango diet. Hain zuzen,
berak bidaliko dizu aingerua aurretik, handik nire semearentzat
emaztea hartu ahal izan dezazun. Eta emakumeak zurekin etorri
nahi ez badu, egin didazun zin-hitzetik aske geldituko zara. Dena
den, ez eraman hara nire semea.
Morroiak, orduan, bere nagusi Abrahamen izterpean eskua ezarri
eta zin egin zion.
Rebeka, Betuelen alaba
Bere nagusiaren hamar gamelu eta gauzarik hoberenak harturik,
Mesopotamia aldera abiatu zen morroia, Nahor bizi zen hirira.
Bertara iristeko zegoela, gameluak ur-putzu baten ondoan
etzanarazi zituen. Arratsaldea zen, emakumeak ur bila joan ohi ziren
sasoia. Bere baitan otoitzari eman zion, honela: Jauna, nire
nagusi Abrahamen Jainkoa, arren, aurki dezadala gaur bila nabilena;
ager ezazu nire nagusi Abrahami diozun onginahia. Ni ur-putzu
honen ondoan geldituko naiz. Hiriko neskatxak ura ateratzera
datozenean, esango diot haietariko bati: Eraitsi zeure pegarra
edan dezadan Berak erantzungo balu: Edazu, eta zure gameluei
ere emango diet edaten, izan bedi huraxe zeure zerbitzari
Isaakentzat hautatu duzuna. Honela jakingo dut zeure onginahia
agertu diozula nire nagusiari
Bere arteko otoitza amaitu baino lehen, horra non hurbiltzen
den Rebeka, pegarra sorbaldan. Betuelen alaba zen; Betuel, berriz,
Abrahamen anaia Nahorren eta Milkaren semea. Neskatxa oso
ederra zen, birjina eta ezkongabea. Ur-putzura jaitsi, pegarra bete
eta igo egin zen. Abrahamen morroia lasterka bidera atera
zitzaion eta honela mintzatu:
Emadazu, arren, ur pixka bat zeure pegarretik.
Hark erantzun:
Edazu, jauna.
Eta, berehala pegarra besoetara eraitsirik, edaten eman zion.
Edan zuenean, esan zion neskatxak:
Zure gameluentzat ere ura ateratzera noa, ase arte edan dezaten.
Hustu zuen pegarra askan, eta lasterka joan zen putzura ur
gehiago hartzera, gamelu guztiei eman zien arte. Bien bitartean,
morroia hari begira zegoen, isilean bere buruari galdezka bere
bidaiaren helburua lorrarazi ote zion Jaunak.
Gamelu guztiak ase zirenean, hartu zituen morroiak sei
gramoko urrezko eraztuna eta ehun gramo baino gehiago zuten
urrezko bi eskumuturreko, eta galdegin zion:
Adizu! Noren alaba zara? Ba ote da zure aitaren etxean tokirik
guretzat, gaua igarotzeko?
Rebekak erantzun zion:
Betuelen alaba naiz, Milkak Nahorri eman zion semearena.
Gainera, esan zion:
Bada gure etxean lasto eta belar ugari, eta baita gaua igarotzeko
tokia ere.
Orduan, morroiak, ahuspezturik, Jauna gurtu zuen, esanez:
Bedeinkatua Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, onbera eta
leiala izan baita ene nagusiarekin. Jaunak neure nagusiaren ahaideen
etxerako bidean jarri nau.
Ezkontza-tratua
Neskatxa lasterka joan zen etxera gertatu zitzaionaren berri
amari ematera.
Rebekak neba bat zuen, Laban izenekoa. Bere arrebak
zeramatzan eraztuna eta eskumuturrekoak ikusi eta gizon bat
mintzatu zitzaiola entzunik, Laban etxetik atera eta ur-putzu aldera
joan zen korrika morroiarengana. Hau oraindik ur-putzutik hurbil
zegoen, gameluen ondoan. Labanek esan zion: Zertan zaude hor
kanpoan? Zatoz etxera, Jaunak bedeinkatu hori! Atondua dut etxea,
baita gameluentzako tokia ere
Labanek, etxean sartu, gameluei zamak kendu eta lastoa eta
belarra eman zizkien. Ondoren, ura ekarri zien morroiari eta honen
bidelagunei, oinak garbitzeko. Janaria aurrean jarri zien, baina
morroiak esan zuen:
Ez dut jango, esateko dudana esan aurretik.
Labanek erantzun zion:
Esan, bada.
Morroiak jarraitu zuen:
Abrahamen morroia nauzu. Jaunak oparo bedeinkatu du nire
nagusia eta aberats egin: ardi eta behiak, zilar eta urrea, morroi eta
mirabeak, gamelu eta astoak eman dizkio. Sarak, nire nagusiaren
emazteak, nire nagusiari seme bat sortu dio bere zahartzaroan, eta
honek semeari utzi dizkio bere ondasun guztiak. Neure nagusiak
zin eragin zidan, esanez: Ez duzu nire semearentzat emazterik
hartuko bizi naizen lurralde honetako kanaandarren alabetatik.
Aitzitik, nire aitaren etxera, nire ahaideengana joango zara nire
semearentzat emaztea hartzera. Orduan, nagusiari esan nion:
Beharbada, neskak ez du nirekin etorri nahi izango. Hark
erantzun zidan: Ni Jaunaren zerbitzuan bizi izan naiz beti eta hark
bere aingerua bidaliko du zurekin; zure bidaiaren helburua lorraraziko
dizu, eta nire semearentzat emaztea hartuko duzu nire ahaideen
artetik, nire aitaren etxetik. Nire ahaideengana joan ondoren, zin-
hitzetik aske geldituko zara. Emaztea eman nahi ez badizute ere, zin-
hitzetik aske geldituko zara Beraz, gaur ur-putzura iristean,
neurekiko esan dut: Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, egiten
ari naizen bidaiaren helburua lorrarazi nahi badidazu, ur-putzu
honen ondoan geldituko naiz; eta neskatxaren bat ura ateratzera
datorrenean, hau esango diot: Emadazu, arren, ur pixka bat zeure
pegarretik. Hark erantzungo balit: Edazu zeuk, eta zure
gameluentzat ere aterako dut ura izan bedi hori, Jauna, nire
nagusiaren semearentzat hautatu duzun emaztea.
Nirekiko otoitza amaitu baino lehen, hona non azaldu den
Rebeka, pegarra sorbaldan, eta ur-putzura jaitsi ura ateratzera.
Emadazu, arren, edaten, esan diot. Eraitsi du berehala pegarra
sorbaldatik eta esan dit: Edazu, eta emango diet edaten zure
gameluei ere. Edan dut nik eta eman die edaten nire gameluei ere.
Ondoren, galdegin diot: Noren alaba zara?. Betuelena, Milka eta
Nahorren semearena, erantzun dit. Orduan, eraztuna ezarri diot
sudurrean eta eskumuturrekoak. Ahuspeztu eta Jauna gurtu dut.
Bedeinkatu dut Jauna, neure nagusi Abrahamen Jainkoa, zuzeneko
bidetik ekarri nauelako, haren semearentzat neure nagusiaren iloba
emaztetzat hartzeko. Orain, bada, esadazue nire nagusiarekiko
onbera eta leial agertu nahi duzuen ala ez, nora jo jakin dezadan
Labanek eta Betuelek erantzun zioten:
Jaunaren gauza da hau; ezin dizugu esan ez baietz, ez ezetz.
Horra, hor duzu aurrean Rebeka. Hartzazu eta zoaz. Izan bedi
zure nagusiaren semearen emazte, Jaunak esan bezala.
Abrahamen morroia, hitzok entzun orduko, lurrean ahuspeztu
zen, Jaunari eskerrak emanez. Atera zituen zilarrezko eta urrezko
bitxiak eta soinekoak, eta Rebekari eman zizkion. Honen nebari eta
amari ere egin zizkien opariak. Gero, morroia eta bidelagunak
afaldu eta lotara joan ziren.
Biharamun goizean, jaikitzean, morroiak esan zuen:
Uztazue neure nagusiagana itzultzen.
Rebekaren nebak eta amak esan zioten:
Bego oraindik neskatxa gurekin hamarren bat egun; gero joango
zara.
Morroiak esan zien:
Ez nazazue atzerarazi, Jaunak nire bidaiari bukaera ona eman
dionez gero. Uztazue neure nagusiagana itzultzen.
Orduan, esan zioten:
Deitu eta galde diezaiogun neskatxari berari.
Deitu eta galdegin zioten Rebekari:
Joan nahi al duzu berehala gizon honekin?
Bai! erantzun zuen.
Orduan, amore eman zuten, beren arreba Rebeka eta honen
inudea Abrahamen morroiarekin eta bidelagunekin joan zitezen,
eta Rebekari, bedeinkatuz, esan zioten:
Izan dezazula
ondorengo ugari, arreba!
Menpera ditzatela
zure ondorengoek
etsaien hiriak!
Jaiki ziren Rebeka eta honen mirabeak, gameluetara igo eta
Abrahamen morroiarekin abiatu ziren denak.
Rebeka Isaaken emazte
Isaak Lahai-Roiko ur-putzutik etorria zen, eta Negev lurraldean
bizi zen. Arrats batean, landara ibilaldi bat egitera joan eta, begiak
jasorik, gameluak zetozela ikusi zuen. Rebekak ere jaso zituen
begiak eta, Isaak ikusirik, gamelutik jaitsi zen, eta morroiari
galdegin:
Nor da landan zehar bidera datorkigun gizon hori?
Morroiak erantzun:
Ene nagusia.
Orduan, Rebekak bere aurpegia estali zuen zapi batez.
Eginiko guztia kontatu zion morroiak Isaaki. Honek bere
ama Sararena izandako oihal-etxolara eraman zuen Rebeka.
Emaztetzat hartu eta maite izan zuen. Honela poztu zuen Isaakek
bere burua, ama hil ondoren.
Abrahamen beste ondorengo batzuk
Kro
Abraham berriro ezkondu zen Ketura izeneko emakume batekin.
Honek seme hauek eman zizkion: Zimran, Jokxan, Medan, Madian,
Ixbak eta Xuah. Jokxanek, bere aldetik, Xeba eta Dedan sortu
zituen. Dedanen ondorengoak hauek izan ziren: axurtarrak,
letuxtarrak eta leumdarrak. Eta Madianen semeak Efa, Efer, Henok,
Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren ondorengoak dira.
Zeukan guztia Isaaki utzi zion Abrahamek. Beste ohaideen
semeei opariak eman zizkien, eta Isaakengandik urruti bidali zituen
ekialderantz, bera oraindik bizi zela.
Abrahamen heriotza
Ehun eta hirurogeita hamabost urtez bizi izan zen Abraham.
Zahartzaro luze eta betearen ondoren hil zen eta bere arbasoekin
elkartu. Bere seme Isaak eta Ismaelek ehortzi zuten Makpelako
harpean, Tzohar hititaren seme Efronen soroan, Mambreren aurrez
aurre. Abrahamek hititei erositako soroan ehortzi zituzten
Abraham eta honen emazte Sara.
Abraham hil ondoren, Jainkoak bedeinkatu egin zuen haren
seme Isaak; hau Lahai-Roiko ur-putzuaren ondoan bizi zen.
Ismaelen ondorengoak
Kro
Hona hemen Abrahamen seme Ismaelen ondorengoak Ismael
Sararen mirabe egiptoarrak sortu zion Abrahami. Hauek dira
Ismaelen semeen izenak: Nebaiot lehen-semea; ondoren, Kedar,
Adbeel, Mibsam, Mixma, Duma, Masa, Hadad, Tema, Jetur,
Nafix eta Kedma. Horiek dira Ismaelen semeen izenak; hamabi
buruzagi beste hainbeste leinurentzat; izen horiek eman zitzaizkien
haien bizileku eta kanpalekuei ere.
Ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen Ismael. Gero,
azken arnasa emanez, hil egin zen eta bere arbasoekin elkartu.
Haren ondorengoak Habila eta Xur-en artean dagoen eskualdean,
Egiptoren mugan, Axur bidean, jarri ziren bizitzen, beren anaien
aurrez aurre.
Jakob
Esau eta Jakob
Hona hemen Abrahamen seme Isaaken historia.
Abrahamek Isaak sortu zuen. Isaakek berrogei urte zituen,
Betuelen alaba eta Labanen arreba zen Rebekarekin ezkondu zenean.
Betuel eta Laban Mesopotamiako aramearrak ziren.
Rebeka emaztea agorra zela eta, haren alde erregutu zion
Isaakek Jainkoari. Jaunak erregua aditu eta haurdun gelditu zen
Rebeka.
Bi ume ari zitzaizkion sabelean elkarren lehian. Rebekak zioen
berekiko: Zergatik gertatu zait gero niri horrelakorik? Jaunarengana
jo zuen argitasun eske, eta Jaunak erantzun:
Bi nazio dituzu sabelean,
bi herri aterako zaizkizu erraietatik:
bata besteari nagusituko zaio,
zaharrena gazteenaren morroi
izango da.
Erditzerakoan bikiak izan zituen. Lehenengo atera zena
ilegorria zen, abere-larrua bezain iletsua: Esau eman zioten izena.
Berehala anaia irten zen, bere eskuaz anaiaren orpoari helduta.
Honengatik, Jakob eman zioten izena. Hirurogei urte zituen Isaakek
Rebekak bikiak izan zituenean.
Haurrak handi egin ziren. Esau ehiztari trebe bihurtu zen eta
oihan-gizon. Jakob, ostera, gizon patxadatsua zen eta etxekoia.
Isaakek maiteago zuen Esau, gogoko baitzuen ehiza-jana;
Rebekak, aldiz, Jakob zuen maiteago.
Esauk bere lehen-semetzaren eskubidea saldu
Behin batean, Jakob lapikokoa egosten ari zela, iritsi zen Esau
oihanetik, oso nekatua, eta esan zion anaiari:
Emadak lapikoko gorri horretatik, leher egina nator eta.
Honegatik, Edom hau da, Gorri izena ezarri zitzaion
Jakobek esan zion:
Heure lehen-semetzaren eskubidearen truke emango diat.
Esauk erantzun:
Goseak hiltzear egonik, zertarako diat lehen-semetzaren
eskubidea?
Eta Jakobek:
Zin egidak.
Zin egin zion Esauk, lehen-semetzaren eskubidea salduz.
Orduan, eman zizkion Jakobek anaiari ogia eta platerkada dilista.
Hark jan, edan, mahaitik altxa eta alde egin zuen. Honela gutxietsi
zuen Esauk bere lehen-semetzaren eskubidea.
Sarai eta Agar. Ismaelen jaiotza
Saraik, Abramen emazteak, ez zion semerik ematen. Bazuen,
ordea, Agar izeneko mirabe egiptoarra, eta Saraik esan zion Abrami:
Begira, Jaunak agor egin nau. Elkar zaitez, bada, nire mirabearekin.
Beharbada, izango dut semerik haren bitartez
Abramek onartu egin zuen Sarairen proposamena, eta Saraik
Agar mirabe egiptoarra eman zion bere senarrari emaztetzat. Hamar
urte zeramatzaten bizitzen Kanaanen.
Abram Agarrekin batu eta hau haurdun gertatu zen. Horretaz
ohartzean, etxekoandreari mespretxuz begiratzen hasi zen Agar.
Orduan, Saraik esan zion Abrami:
Zeu zara mespretxu horren erantzule. Neuk eman nizun
besoetara mirabea. Baina haurdun dagoela ohartu deneko, gutxietsi
egiten nau. Jaunak erabaki beza nork duen arrazoi gu bion artean.
Abramek esan zion:
Zeure esku duzu mirabea. Egiozu hobekien deritzozuna.
Saraik gaizki hartu zuen Agar, eta honek ihes egin zuen.
Jaunaren aingeruak basamortuan, Xur bidean dagoen iturri
ondoan, aurkitu zuen eta honela mintzatu zitzaion:
Agar, Sarairen mirabe hori, nondik zatoz eta nora zoaz?
Sarai neure etxekoandreagandik nator ihesi erantzun zion
Agarrek.
Jaunaren aingeruak esan zion:
Itzuli zeure etxekoandreagana, eta izan zakizkio menpeko.
Eta berriro Jaunaren aingeruak:
Kontaezin hainbat
ugalduko ditut zure ondorengoak.
Haurdun zaude
eta semea izango duzu,
eta Ismael ezarriko diozu izen,
entzun baitizu Jaunak
zeure atsekabean.
Basastoa bezalakoa izango da,
denen aurka borrokatuko da,
eta denak izango ditu aurka.
Anaia guztiengandik aparte
biziko da.
Agarrek Zeu zara ikusi nauzun Jainkoa eman zion izen
mintzatu zitzaion Jainkoari, hau baitzioen: Ez dut, bada, ni ikusi
nauena bera ikusi? Horregatik, Kadex eta Bered artean dagoen
ur-putzuari Lahai-Roi deritza, hau da, Bizi denak ikusi nau
Gerora, semea eman zion Agarrek Abrami, eta honek Ismael
ezarri zion izena. Laurogeita sei urte zituen Abramek, Agarrek
Ismael sortu zionean.
Jaunak agintzaria berritu Abrahami
Abramek laurogeita hemeretzi urte zituela, berriro agertu zitzaion
Jauna eta esan zion: Ni Jainko Ahaltsua naiz. Bizi nire zerbitzuan,
eta joka zuzen. Ituna egingo dut zurekin: zure ondorengoak arras
ugalduko ditut
Ahuspez erori zen Abram, eta Jainkoa mintzatzen jarraitu
zitzaion:
Hona egiten dizudan agintzaria:
herri askoren sorburu izango zara.
Aurrerantzean, ez duzu
Abram izango izen, Abraham baizik,
herri askoren sorburu
egingo baitzaitut.
Ugalduko ditut zure ondorengoak,
nazioen sorburu egingo zaitut
eta erregeak aterako dira
zuregandik.
Belaunez belaun eutsiko diot
zurekin eta zure ondorengoekin
egin dudan itunari,
betiko balio izango du;
zure eta zure ondorengoen Jainkoa
izango naiz.
Zuri eta zure ondorengoei
betiereko jabegotzat emango dizuet
Kanaan lurraldea,
gaur egun etorkin gisa
bizi zareneko lurraldea;
zure ondorengoen Jainkoa
izango naiz
Erdainkuntza edo zirkuntzisioa, itunaren ezaugarri
Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Abrahami: Gorde nirekiko
ituna zeuk eta zure ondorengoek belaunez belaun. Hau da zuk
eta zure ondorengoek nirekiko duzuen konpromisoa: zuetako
gizaseme oro erdaintzea. Zeuen zakil-muturra erdainduko duzue:
horixe izango duzue nire eta zuen arteko itunaren ezaugarria.
Zuetako gizaseme oro, jaio eta zortzi egunera, erdaindu egingo
duzue belaunez belaun; baita esklaboa ere, zuregandik sortua izan
ez arren, etxean jaioa nahiz atzerrian erosia izan. Salbuespenik
gabe erdainduko dituzue esklaboak, etxean jaioa ala diruz erosia
izan. Honela, nire ituna zuen gorputzean geldituko da seinalatua
betiko. Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen
gizasemea, herritik bota egingo duzue, nire ituna hautsi duelako
Isaaken jaiotzaz lehen agintzaria
Jainkoak esan zion Abrahami: Aurrerantzean ez diozu zeure
emazteari Sarai esango, baizik eta Sara izango du izen. Honen
bidez semea emango dizut. Bedeinkatuko dut, nazio askoren sorburu
egingo eta harengandik erregeak aterako dira
Orduan, Abrahamek, ahuspezturik, irri egin zuen. Pentsatu zuen
bere baitan: Ehun urteko gizakumeari sortu al lekioke semerik?
Edota, izan ote dezake semerik Sarak bere laurogeita hamarrekin?
Horregatik ziotson Abrahamek Jainkoari:
Ai, Ismaeli bederen bizirik eutsiko bazenio!
Ez! erantzun zion Jainkoak Zeure emazte Sarak sortuko
dizu semea, eta Isaak jarriko diozu izen. Ituna egingo dut harekin eta
haren ondorengoekin betiko. Aditu dizut Ismaeli buruz esan
duzuna ere. Bedeinkatu egingo dut: ondorengo ugari izango ditu,
hamabi printze sortuko ditu eta herri handi baten sorburu egingo
dut. Baina nire ituna burutu, Isaakekin burutuko dut, Sarak
urtebete barru sasoi honetan sortuko dizun semearekin.
Abrahamekin mintzatu ondoren, alde egin zuen Jainkoak.
Egun hartan bertan, Jainkoak agindu bezala, bere etxeko
gizaseme guztiak erdaindu zituen Abrahamek: Ismael bere semea eta
esklabo guztiak, nahiz etxean jaioak nahiz diruz erosiak.
Erdaindu zirenean, Abrahamek laurogeita hemeretzi urte zituen,
eta Ismael semeak hamahiru. Biok egun berean erdaindu
ziren.
Abrahamekin batera erdaindu ziren etxeko gizaseme guztiak
ere, nahiz etxean jaioak nahiz atzerrian diruz erosiak.
Isaaken jaiotzaz bigarren agintzaria
Behin batean, Jauna agertu zitzaion Abrahami Mambreren
artadian. Abraham oihal-etxolaren sarreran eserita zegoen, berorik
handieneko orduan. Begiak jasorik, hiru gizonezko ikusi zituen
bere aurrean zutik. Ikusi orduko, lasterka joan zitzaien oihal-
etxolaren sarreratik. Ahuspez jarri eta esan zien:
Ene Jauna, begiko banauzu, ez alde egin, arren. Berehala
ekarriko dizuet ura, oinak garbitzeko. Hartzazue atseden bitartean,
zuhaitzaren itzalpean. Jateko zerbait ekarriko dizuet indarberri
zaitezten. Gero, bideari jarraituko diozue. Zerbaitegatik igaro zarete
zeuen zerbitzari honen ondotik.
Ongi da erantzun zioten; egizu esan bezala.
Abraham korrika sartu zen oihal-etxolara, Sararengana, eta esan
zion:
Bizkor, egizu orea irinik onenaz hirurentzat eta presta itzazu opil
batzuk.
Abraham bera bizi-bizi joan zen ukuilura, eta, zekor guri eta
gizen bat aukeraturik, morroi bati eman zion; honek berehala atondu
zuen. Hartu zituen gatzatua, esnea eta atonduriko okela, eta
bisitariei eraman zizkien. Haiek jaten zuten bitartean, zutik egon zen
bera ondoan, zuhaizpean. Bukatzean, esan zioten:
Non da Sara zure emaztea?
Oihal-etxolan erantzun zuen Abrahamek.
Jaunak esan zion:
Zinez, urtebete barru itzuliko natzaizu, eta ordurako zure emazte
Sarak semea izango du.
Sara adi-adi zegoen oihal-etxolako ate ostean. Abraham eta
Sara oso zaharrak ziren, eta iragana zuen Sarak seme-alabak izateko
garaia. Horregatik, irri egin zuen Sarak, bere artean pentsatuz:
Agor-agorra nagoelarik, senti ote nezake atseginik? Eta nire senarra
zaharra dela, gainera
Orduan, Jaunak esan zion Abrahami:
Zergatik ari da irribarrez Sara, zaharra izanik, semerik ezin duela
izan pentsatuz? Ba ote da ezer ezinezkorik Jaunarentzat?
Urtebete barru itzuliko natzaizunean, Sarak semea izango du!
Sarak, beldurturik, ukatu egin zuen, esanez:
Ez dut irribarrerik egin.
Nola ezetz! Irri egin duzu erantzun zion hark.
Sodomako suntsipena iragarri
Ondoren, gizon haiek Sodomarantz abiatu ziren. Abrahamek
lagundu egin zien apur batez, agurtu aurretik. Honela ziharduen
Jaunak berekiko: Egingo dudanaren berri eman gabe utzi behar ote
dut Abraham? Izan ere, berau izango da herri handi eta ahaltsu
baten buru eta herri guztientzat bedeinkazio-iturri. Berau hautatu
dut bere seme-alaba eta etxekoei Jaunaren arabera bizitzen
irakasteko, on eta zuzen dena eginez. Eta nik, Jaunak, bete egingo
dut Abrahami aginduriko guztia
Esan zion, beraz, Jaunak Abrahami: Izugarria da Sodoma eta
Gomorraren aurkako salakuntza. Larriegia da hiri horien bekatua.
Salakuntza hori egiaztatzera joan behar dut, eta egiazkoa den ala
ez ikusi
Gizasemeek Sodomarantz jo zuten.
Abrahamen erregua
Abraham, berriz, Jaunaren aurrean zutik gelditu zen.
Hurbildurik, esan zion:
Egiaz, errugabea galdu behar ote duzu errudunarekin batera?
Beharbada, berrogeita hamar errugabe izango dira herri horretan.
Horiek ere hilarazi behar ote dituzu? Ez ote zenioke barkatuko hiri
osoari berrogeita hamar errugabeongatik? Utikan zuregandik
errugabea errudunarekin batera hilaraztea! Nola jokatuko duzu, bada,
berdin batarekin zein bestearekin? Munduaren epaileak ez ote du
zuzenbiderik egingo?
Jaunak erantzun:
Baldin berrogeita hamar errugabe aurkitzen baditut, haiengatik
hiri osoari barkatuko diot.
Abrahamek esan zion:
Hara, hauts eta errauts besterik ez naizen arren, ene jaun horri
mintzatzera ausartzen naiz. Gerta daiteke berrogeita hamarrera
iristeko bost falta izatea. Hiri osoa suntsituko ote duzu bost
horiengatik?
Ez erantzun zion Jaunak ez dut suntsituko, berrogeita bost
errugabe aurkitzen baditut.
Eta Abrahamek, berriro:
Gerta daiteke berrogei besterik ez izatea.
Ba ihardetsi zion Jaunak ez dut suntsituko berrogei
horiengatik.
Abrahamek esan zion:
Ez zaitez haserre, ene Jauna, oraindik ere mintzatzen banatzaizu.
Badaiteke hogeita hamar besterik ez izatea.
Ez dut suntsituko hogeita hamar aurkitzen baditut erantzun
zion Jaunak.
Abrahamek, berriro ere:
Badakit ausartegia naizela, baina badaiteke hogei besterik ez
izatea.
Ez dut suntsituko hogei horiengatik erantzun zion Jaunak.
Eta Abrahamek, oraindik:
Ez haserre, Jauna, beste behin mintzatzen banatzaizu. Badaiteke
hamar besterik ez izatea.
Jaunak erantzun zion:
Ez dut suntsituko hamar horiengatik.
Abrahamekin mintzatzen amaitu ondoren, alde egin zuen
Jaunak. Eta Abraham bere oihal-etxolara itzuli zen.
Lotek bi aingeruei abegi ona
Bi aingeruak Sodomara iritsi zirenean, arratsaldean, Lot hiriko
sarreran eseria zegoen. Ikusi zitueneko, altxatu eta bidera atera
zitzaien. Ahuspezturik, esan zien:
Arren, ene jaunok, zatozte nire etxera, oinak garbitu eta gaua
igaro dezazuen. Bihar, goizean goiz, zeuen bidaiari jarraituko diozue.
Haiek erantzun zioten:
Ez! Nahiago dugu gaua plazan igaro.
Baina Lotek hainbeste erregutu zienez gero, berarekin joan ziren
etxera. Afaria prestatu zien, legamia gabeko ogia errearaziz, eta
afaldu egin zuten.
Baina bisitariek oheratu baino lehen, Sodomako gizaseme
guztiek, zahar eta gazte, hiritar guztiek, etxea inguratu
zuten. Oihuka esan zioten Loti:
Non dituk bart etorri zaizkian gizonak? Atera itzak, bortxatu egin
nahi dizkiagu eta!
Lot atarira irten, bere atzean atea itxi eta esan zien:
Arren, anaiok, ez egin horrelako gaiztakeriarik! Hara, baditut
oraindik birjina dauden bi alaba. Aterako dizkizuet zeuen gogara
erabil ditzazuen. Gizaseme hauek, ordea, ez ukitu, ostatua eta
babesa eman baitizkiet.
Alde hortik! erantzun zioten Hara, gure artean atzerritar
izan eta zer egin behar dugun erakutsi nahi ziguk! Horiei baino tratu
txarragoa emango diagu heuri.
Loten aurka oldartu ziren eta ateraino hurbildu, behera botatzeko
asmoz. Orduan, bisitariek heldu eta etxe barrura erakarri zuten
Lot, eta atea itxi. Etxe atarian zeudenak, zahar nahiz gazte,
itsuturik utzi zituzten. Alferrik jardun zuten ate bila.
Sodomaren hondamendia
Gizaseme haiek esan zioten Loti: Nor duzu besterik hemen?
Atera hiri honetatik zeure alabak, suhigaiak eta bertan daukazun
guztia, erraustu egin behar dugu eta. Handiak dira, izan ere,
bertako bizilagunen aurka Jaunak jaso dituen salaketak, eta hiria
erraustera bidali gaitu
Lotek suhigaien bila joan eta esan zien: Ea, atera zaitezte
hemendik, Jaunak erraustu egin behar baitu hiria. Baina haiek
txantxetan ari zitzaiela pentsatu zuten.
Eguna argitzear zegoelarik, bisitariek presa eman zioten Loti,
esanez: Bizkor! Zoaz hemendik emazte eta alaba biekin; bestela,
hiri honi ezarritako zigor berean hilko zara!
Eta, Lot nagi zebilela ikusirik, bisitariek indarrez atera zituzten
bera, emaztea eta bi alabak, eta hiritik kanpo utzi, erruki izan baitzien
Jaunak.
Hiritik kanpora eraman zituztenean, haietako batek esan zion:
Libra zaitez! Ez begiratu atzera, ez gelditu ibar honetan. Ihes
egizu mendira, hondamendian eror ez zaitezen.
Lotek, ordea, erantzun:
Ez, arren, ene jauna! Egiaz zure zerbitzari hau begiko izan
duzu eta onginahi handia agertu didazu, bizirik gordez. Baina ez dut
inolako salbabiderik mendian, hondamendiak harrapatu eta bidean
hilko baininduke. Ikusi herri koskor hura. Nahiko hurbil dago,
bertan babesteko. Arren, uztazu herri txiki horretaraino joaten, eta
bizirik aterako naiz.
Ea, bada erantzun zion emango dizut hori ere. Ez dut
suntsituko aipatu didazun herrixka. Zoaz bizkor, ez baitezaket
ezer egin zu hara iritsi arte.
Honengatik, herri hari Tzoar hau da, Txiki deritza.
Eguzkia ateratzen ari zuen Lot Tzoarrera iritsi zenean.
Orduan, Jaunak sufre eta suzko euria bota zuen zerutik Sodoma
eta Gomorraren gainera. Jaunak erraustu egin zituen hiriak eta
bertako bizilagunak, lautada osoa eta lurralde hartako landaretza.
Loten emazteak atzera begiratu zuen, eta gatz-irudi bihurtu
zen.
Abraham, goizean goiz jaikirik, Jaunarekin egondako lekura
joan zen. Eta Sodoma, Gomorra eta ibar aldeko lautada osora
begiraturik, kea ikusi zuen labe batetik bezala lurretik altxatzen.
Honela, ibarreko hiriak erraustu zituenean, Abrahamez gogoratu
zen Jainkoa eta onez atera zuen Lot, bizi zeneko hirien hondamen
hartatik.
Moabdarren eta amondarren sorrera
Gero, Lotek alde egin zuen Tzoartik, han gelditzeko beldur
baitzen, eta mendian kokatu zen bere bi alabekin. Harpe batean jarri
ziren bizitzen. Behin batez, alaba zaharrenak gazteenari esan
zion: Gure aita zaharra dun eta hemen inguruan ez zegon
ezkontzeko gizonezkorik, lurralde guztian egin ohi den bezala.
Goazeman; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen berarekin;
horrela, izango dinagu semerik geure aitarengandik
Hala, gau hartan bertan mozkortu zuten aita eta beronekin
etzan zen alaba zaharrena; Lot ez zen ohartu alaba noiz etzan eta
noiz jaiki zen.
Biharamunean, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: Bart ni
egon naun aitarekin. Mozkor dezagun berriro eta gaur gauean hi
joango haiz harekin etzatera; horrela, biok izango dizkinagu semeak
geure aitarengandik
Gau hartan ere mozkortu zuten aita eta alaba gazteena joan
zitzaion. Lot ez zen ohartu noiz etzan eta noiz jaiki zen. Hala,
Loten bi alabak haurdun gelditu ziren beren aitarengandik.
Zaharrenak semea izan zuen, eta Moab eman zion izen; berau
da gaur eguneko moabdarren arbasoa. Gazteenak ere semea izan
zuen, eta Ben-Ami eman zion izen; berau da gaur eguneko
amondarren arbasoa.
Abraham, Sara eta Abimelek
Abraham, zegoen tokitik Negeveko eskualdera abiatu zen eta
Gerar hirian jarri zen bizitzen atzerritar gisa, Kadex eta Xur-en
artean. Han zegoelarik, Sara bere emaztea, arreba zuela zioen.
Orduan, Gerarko errege Abimelekek Sara eraman ziezaiotela agindu
zuen. Baina, gau hartan, Jainkoa agertu zitzaion Abimeleki
ametsetan, esanez: Hil egingo zara, hartu duzun emakumea
ezkondua baita
Baina Abimelekek ez zuen oraindik inolako harremanik izan
Sararekin. Horregatik esan zion:
Jauna, galdu egin behar al duzu errugabe den herri bat? Ez al
dit, bada, berak esan arreba zuela? Andreak ere neba zuela zioen.
Nik fede onez eta zintzo jokatu dut.
Jainkoak erantzun zion ametsetan:
Bai, badakit fede onez jokatu duzula; horregatik, ez dizut utzi
Sararekin harremanak izaten, nire aurka bekatu egin ez zenezan.
Orain, ordea, itzul iezaiozu gizon horri bere emaztea; profeta
denez, zure alde erregutuko du eta ez duzu galduko bizia. Itzultzen
ez badiozu, berriz, zinez hilko zarete zu zeu eta zuretar guztiak.
Goizean goiz jaikirik, Abimelekek bere zerbitzari guztiak deitu
zituen, ametsaren berri emateko. Denak harriturik gelditu ziren.
Etorrarazi zuen Abimelekek Abraham, eta esan zion:
Baina zer egin didazu? Zer kalte egin dizut, ni neu eta nire herria
halako bekatu handiaren arriskuan jartzeko? Ez duzu ongi jokatu
nirekin. Zer dela-eta jokatu duzu horrela?
Abrahamek erantzun zion:
Neure baitarako pentsatu nuen: Segur aski leku honetan ez
zegok Jainkoarekiko begirunerik; nire emazteaz jabetzeko, hil egingo
naitek. Gainera, egiaz nire arreba duzue Sara aitaren aldetik, nire
amarenetik ez bada ere, eta emaztetzat hartu nuen. Horrela,
Jainkoak neure aitarenetik atzerrira bidean jarri ninduenean, esan
nion Sarari: Norabait sartzen garenean, esazu, arren, neba
nauzula
Orduan, Abimelekek itzuli egin zion Abrahami emaztea. Era
berean, ardiak, behiak eta morroi-mirabeak eman zizkion oparitzat,
eta esan zion:
Hor duzu zeure aurrean nire lurralde guztia. Geldi zaitez bizitzen
gogokoen duzun lekuan.
Sarari, berriz, esan zion:
Adizu, zure nebari zilarrezko mila txanpon eman dizkiot. Opari
honek egiaztatzen die zuretarrei eta denei errugabea zarela; honela,
denek jakingo dute ez duzula inolako okerrik egin.
Abrahamek Jainkoari otoitz egin eta Jainkoak sendatu egin
zituen Abimelek, honen emaztea eta mirabeak, berriro seme-alabak
izan ahal zitzaten. Izan ere, Jaunak agor bihurtuak zituen
Abimeleken etxekoak, Sara Abrahamen emaztea zela eta.
Babelgo dorrea
Garai hartan mundu guztiak hizkuntza eta mintzaira berberak
zituen. Ekialdetik etorririk, gizonek lautada bat aurkitu zuten Xinear
lurraldean eta bertan kokatu ziren. Honela esan zioten elkarri: Ea,
adreiluak egin eta sutan erre ditzagun Honela, harriaren ordez
adreilua erabili zuten eta kare-orearen ordez bikea. Gero, esan
zuten: Ea, eraiki ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat.
Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar barreiatuko
Jaitsi zen Jauna gizasemeak eraikitzen ari ziren hiria eta dorrea
ikustera, eta esan zuen: Hara, guztiak herri bat bera dira,
hizkuntza bat berekoak. Hau beren lehenengo lana badute, ez zaie
aurrerantzean egin nahiko duten ezer ezinezko gertatuko. Jaitsi eta
nahas diezaiegun, bada, hizkuntza, elkar uler ez dezaten
Horrela, Jaunak handik bota eta mundu zabalean sakabanatu
zituen; hiria eraikitzeari utzi egin behar izan zioten. Horregatik,
Babel hau da, Nahasketa eman zioten izena, han nahasi
baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu
baitzituen mundu zabalera.
Semen ondorengoak Abrahamenganaino
Kro
Hona hemen Semen ondorengoak. Ehun urte zituela, uholdetik
bi urtera, Semek Arpakxad izan zuen. Beste bostehun urtez bizi
izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
Hogeita bost urte zituela, Arpakxadek Xelah izan zuen.
Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak
izan zituen.
Hogeita hamar urte zituela, Xelahek Eber izan zuen.
Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak
izan zituen.
Hogeita hamalau urte zituela, Eberrek Peleg izan zuen.
Ondoren, laurehun eta hogeita hamar urtez bizi izan zen, eta
seme-alabak izan zituen.
Hogeita hamar urte zituela, Pelegek Reu izan zuen.
Ondoren, berrehun eta bederatzi urtez bizi izan zen, eta seme-
alabak izan zituen.
Hogeita hamabi urte zituela, Reuk Serug izan zuen.
Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak
izan zituen.
Hogeita hamar urte zituela, Serugek Nahor izan zuen.
Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak
izan zituen.
Hogeita bederatzi urte zituela, Nahorrek Terah izan zuen.
Ondoren, ehun eta hemeretzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak
izan zituen.
Hirurogeita hamar urte zituela, Terahek Abram, Nahor eta Haran
izan zituen.
Hona hemen Terahen ondorengoak:
Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.
Haran Loten aita izan zen. Haran bere sorterrian, kaldearren Ur
hirian, hil zen, oraino bere aita bizi zela.
Abramek eta Nahorrek emazteak hartu zituzten: Abramenak
Sarai zuen izena eta Nahorrenak Milka, Haranen alaba eta Jiskaren
ahizpa. Sarai agorra zen, eta ez zuen seme-alabarik.
Hartu zituen Terahek bere seme Abram, bere biloba Lot,
Haranen semea, eta bere erraina Sarai, Abramen emaztea, eta
kaldearren Ur hiria utzi zuen Kanaan lurraldera joateko. Haranera
iritsi zirenean, bertan kokatu ziren.
Terah Haranen hil zen berrehun eta bost urte zituela.
PATRIARKEN HISTORIA
Abraham
Jaunak Abrahami dei
Jaunak esan zion Abrami:
Utzi zeure lurra, zeure ahaideak
eta zeure aitaren etxea
eta zoaz nik erakutsiko dizudan
lurraldera.
Nazio handi eginen zaitut.
Ospetsu bihurtuko dut zure izena.
Bedeinkatuko zaitut,
eta bedeinkazio-iturri izango zara.
Bedeinkatzen zaituena
bedeinkatu egingo dut;
madarikatzen zaituena, berriz,
madarikatu.
Zure bitartez bedeinkatuko ditut
lurreko herri guztiak
Abiatu zen, beraz, Abram, Jaunak agindu bezala. Hirurogeita
hamabost urte zituen Harandik atera zenean. Berekin hartu zituen
bere emazte Sarai, iloba Lot, Haranen lortutako ondasunak eta
erositako esklaboak. Hala, Kanaan aldera jo zuten.
Abraham Kanaan lurraldean
Kanaanera iritsi zirenean, Abramek lurraldea igaro zuen Sikem
deritzan lekuraino, Moreko arteraino. Kanaandarrak ziren garai hartan
bertako bizilagun.
Jauna agertu zitzaion Abrami eta esan zion: Hau da zure
ondorengoei emango diedan lurraldea
Eta aldarea eraiki zion bertan Abramek agertu zitzaion Jaunari.
Handik, mendi aldera jo zuen, Betel-en ekialdera. Han kokatu zuen
oihal-etxola, Betel mendebaldera eta Ai ekialdera zituela. Beste aldare
bat eraiki eta Jauna gurtu zuen. Ondoren, geldialdiak eginez,
Negev aldera jo zuen.
Abraham Egipton
Gosetea izan zen lurralde hartan. Hain larria zenez, Egiptora
joan zen Abram, atzerritar gisa bizitzera. Hara iristear zegoela,
Sarai bere emazteari esan zion: Adizu, badakit emakume ederra
zarela. Egiptoarrek, ikus zaitzatenean, nire emaztea zarela uste
izango dute eta hil egingo naute, eta zu bizirik utzi. Esazu, arren,
arreba zaitudala, zuri esker bizirik utzi eta ongi har nazaten
Abram Egiptora heldu bezain laster, ikusi zuten egiptoarrek oso
ederra zela haren emaztea. Ikusi zuten faraoiaren zenbait
zerbitzarik ere, eta haren edertasuna faraoiari aipatu zioten. Horrela,
faraoiaren jauregira eraman zuten. Oso tratu ona eman zioten
Abrami Sarairengatik, eta ardiak eta behiak, astarrak eta astemeak,
neskame-morroiak eta gameluak eskaini zizkioten oparitzat.
Jaunak, ordea, gaitz handiz zigortu zituen faraoia eta honen
etxea, Abramen emazte Sarai zela eta.
Deitu zuen faraoiak Abram eta esan zion: Zer egin didazu? Zer
dela-eta ez didazu jakinarazi zeure emazte zenuela? Arreba
duzula esan didazu eta emaztetzat hartu dut. Horra zeure emaztea,
hartzazu eta zoaz
Eta Abram, bere emazte eta zituen guztiekin, bidaltzeko
agindua eman zien faraoiak bere zerbitzariei.
Abram, Egiptotik Negev aldera abiatu zen bere emazte eta
ondasun guztiekin. Lot ere berarekin zihoan.
Abraham eta Lot bere iloba
Oso aberatsa zen Abram. Abere, zilar eta urre ugari
zuen. Geldiuneak eginez, Negevetik Betelera itzuli zen, beste behin
ere oihal-etxola kokatua zuen lekura, Betel eta Airen artean. Eta
lehenago aldarea eraiki zuen leku berean gurtu zuen Jauna.
Abramen bidelagun zen Lotek ere bazuen artalde, behi-talde eta
oihal-etxola ugari. Horrenbeste abere izanik, lurralde hark ez zien
denak batera bizitzeko egokierarik eskaintzen; garai hartan,
gainera, kanaandarrak eta periztarrak bizi ziren han. Behin batean,
liskarra sortu zen Abramen eta Loten artzainen artean. Abramek
Loti esan zion: Senitartekoak gara biok. Beraz, ez dugu bion artean
liskarrik izan behar, ezta zure eta nire artzainen artean ere. Bereiz
gaitezen, beraz. Hor duzu aurrean eskualde guztia; zuk ezkerrera
jotzen baduzu, ni eskuinera joango naiz; zuk eskuinera jotzen
baduzu, ni ezkerrera joango naiz
Jaso zituen begiak Lotek eta Jordango ibarra ikusi zuen.
Jaunak Sodoma eta Gomorra erraustu baino lehen, ibar hura Tzoar-
eraino uretan aberatsa zen: Jaunaren baratzea zirudien, Nilo
ibarraren antzekoa. Lotek Jordango ibar osoa hautatu zuen
beretzat eta ekialderantz jo. Honela, banatu egin ziren bata
bestearengandik.
Abram Kanaan lurraldean jarri zen bizitzen, eta Lot ibarreko
hirietan. Honen oihal-etxolak Sodoma bertaraino hedatzen ziren.
Sodomako bizilagunak gaiztoak ziren eta bekatu larriak egiten
zituzten Jaunaren aurka.
Lotek alde egin ondoren, honela mintzatu zitzaion Jauna
Abrami: Begira inguru guztira; zuzendu begiak zauden lekutik
iparralde nahiz hegoaldera, ekialde nahiz mendebaldera. Ikusten
duzun lurralde hau guztia betiko emango dizuet zeuri eta zure
ondorengoei. Lurreko hautsa bezain ugari egingo ditut zure
ondorengoak: ezin konta ahalako izango dira, lurreko hautsa ezin
konta ahalako den bezala. Zoaz orain lurralde hau bere luze-
zabalean zeharkatzera, zeuri emango baitizut
Oihal-etxolak bildu eta Hebronen zegoen Mambreren artadian
kokatu zen Abram, eta aldarea eraiki zion Jaunari.
Abrahamek Lot askatu
Hona zer gertatu zen Xinearko Amrafel, Elasarko Ariok, Elamgo
Kedorlaomer eta Goimgo Tidal erregeen garaian. Errege hauek
gudu egin zieten Sodomako Bera, Gomorrako Birxa, Admako Xinab,
Tzeboimgo Xemeber erregeei eta Belako, hau da, Tzoarko, erregeari.
Azken hauek Sidim haranean bildu ziren, gaur egun Itsaso Hila
dagoen lekuan. Kedorlaomerren mende hamabi urtez egon
ondoren, hamahirugarrenean haren kontra matxinatu ziren.
Hamalaugarrenean, Kedorlaomerrek, lagun zituen erregeekin joan
eta refatarrak garaitu zituen Axterot-Karnaimen, zuzitarrak Hamen,
emitarrak Xabe-Kiriataimen eta hortarrak Seir mendialdean, El-Paran
basamortutik hurbil. Handik itzultzean, En-Mixpatera, hots,
Kadexera, etorri eta amalektarrak xehatu zituzten beren lurralde
guztian, baita Jatzetzon-Tamarren bizi ziren amortarrak ere. Irten
ziren, orduan, Sodoma, Gomorra, Adma, Tzeboim eta Bela edo
Tzoarko erregeak, eta eraso egin zieten Sidimgo haranean Elamgo
Kedorlaomer, Goimgo Tidal, Xinearko Amrafel eta Elasarko Ariok
erregeei; bost errege lauren aurka.
Sidimgo harana galipot-putzuz josia zegoen, eta, ihesi
zihoazela, hauetara erori ziren Sodoma eta Gomorrako erregeak;
gainerakoek mendialdera egin zuten ihes. Garaileek, Sodoma eta
Gomorrako ondasun eta jaki oroz jabeturik, alde egin zuten.
Sodoman bizi zen Abramen iloba Lot ere atxilotu egin zuten, bere
ondasun eta guzti. Eta alde egin zuten.
Iheslarietako bat gertatuaren berri Abram hebrearrari ematera
joan zitzaion. Abram Mambre amortarraren artadian bizi zen, eta
Mambreren anaia Exkol eta Anerrekin hitzarmena egina zuen.
Abramek, iloba bahitu ziotela jakitean, hirurehun eta hemezortzi
laguneko taldea morroi fidagarrienekin prestatu zuen eta errege
haien ondoren joan zen Daneraino. Bere gizataldearekin gauez
etsaien gainera erori eta garaitu egin zituen, eta Damaskotik
iparraldera dagoen Hobaraino jazarri. Haiek harrapatutako guztia
berreskuratu zuen: Lot eta honen ondasunak, bahiturik zeramatzaten
emakumeak eta gainerako jendea.
Melkisedekek Abraham bedeinkatu
Kedorlaomer eta honek lagun zituen erregeak garaitu ondoren,
itzulbidetik zetorrela, Sodomako erregea atera zitzaion Abrami bidera
Xeba haranean, hau da, Erregearen haranean.
Une hartan, Melkisedek Xalemgo erregeak ogi-ardoak atera
zituen, Goi-goiko Jainkoaren apaiza baitzen, eta Abram
bedeinkatu zuen, esanez:
Goi-goiko Jainkoak,
zeru-lurren egileak,
bedeinka zaitzala, Abram!
Eta bedeinkatua izan bedi
Goi-goiko Jainkoa,
zure etsaien garaile
egin zaituelako
Abramek guztiaren hamarrenak eman zizkion Melkisedeki.
Sodomako erregeak esan zion Abrami:
Itzul iezadazu neure jendea, eta gorde zeuretzat guda-
harrapakinak.
Abramek ihardetsi zion:
Jaunarengatik, zeru-lurren egile den Goi-goiko Jainkoarengatik,
dagit zin ez dudala zurerik deus hartuko, ezta oinetako lokarririk
ere, Abram aberastu duzula esaterik izan ez dezazun. Ez dut ezer
ere nahi neuretzat, nire gizonek jan dutena eta Aner, Exkol eta
Mambre nire lagunei dagokiena izan ezik. Hauek har dezatela berena.
Jaunaren agintzaria Abrahami
Gertakizun hauen ondoren, Jauna ikuskari batean mintzatu
zitzaion Abrami, esanez:
Ez izan beldur, Abram! Zure babesle nauzu, eta sari bikaina
emango dizut.
Abramek, ordea, erantzun zion:
Jauna, ene Jainkoa, zer eman diezadakezu, baldin semerik gabe
banoa mundutik, eta nire etxaldearen oinordeko Eliezer damaskoarra
izango bada?
Hara erantsi zuen Abramek semerik ez didazu eman eta
neure etxeko morroia izango dut oinordeko!
Jaunak esan zion:
Ez horixe! Morroia ez, baizik eta zeuregandik jaioko dena izango
duzu oinordeko.
Ondoren, kanpora aterarazi eta esan zion: Begira zerura eta
zenbatu izarrak, ahal baduzu. Horiek bezainbat izango dira zure
ondorengoak
Abramek sinetsi egin zuen Jaunarengan eta, honengatik, Jaunak
zuzenetsi egin zuen.
Jaunak esan zion Abrami:
Ni Jauna naiz. Nik irtenarazi zintudan kaldearren Ur hiritik lurralde
hau zuri emateko.
Jauna, ene Jainkoa erantzun zion Abramek nola jakin
nezake lurralde hau neurea izango dudala?
Jaunak esan zion:
Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak,
usapal bat eta usakume bat.
Abere guztiok eskuratuz, Abramek erdibi egin zituen, eta
puskak bata bestearen aurrez aurre ipini; hegaztiak ez zituen
erdibitu. Hegazti harrapariak abere hildakoen gainera etorri ziren,
baina Abramek uxatu egin zituen.
Eguzkia sartzean, lozorroan murgildu zen Abram. Izua eta larria
nagusitu zitzaizkion.
Orduan, Jaunak esan zion: Jakizu zure ondorengoak atzerritar
gisa biziko direla berena ez duten lurraldean. Esklabo bihurtuko
dituzte eta zapaldurik edukiko laurehun urtez. Alabaina, zigortu
eginen dut esklabo bihurtuko dituen herria; ondoren, aberastasunez
beterik irtenaraziko ditut. Laugarren belaunaldian itzuliko dira
hona, ez baita ordu arte bere betera helduko amortarren gaiztakeria.
Zu, berriz, zahartzaro zoriontsua izan ondoren, zeure arbasoekin
elkartuko zara bakean
Eguzkia sartu eta iluna egin zenean, labe bat ketan eta zuzi bat
sutan igaro ziren hildako abereen artetik.
Egun hartan, Jaunak agintzari hau egin zion Abrami: Lurralde
hau zure ondorengoei ematen diet, Egiptoko ibaitik hasi eta Eufrates
ibai handiraino: orain kendarrak, keniztarrak, kadmondarrak,
hititak, periztarrak, refatarrak, amortarrak, kanaandarrak,
girgaxtarrak eta jebustarrak bizi direneko lurraldea, alegia
Uholdea
Gizakien gaiztakeria
Gizakiak munduan ugaltzen hasi ziren eta alabak izan zituzten.
Jainkoaren semeek, gizakien alabak ederrak zirela ikusirik, haien
artetik hautatu eta emaztetzat hartu zituzten.
Orduan, Jaunak esan zuen: Ez diot neure bizi-arnasa betiko
utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta
hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari
Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan
zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan:
antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.
Ikusi zuen Jaunak handituz zihoala munduan gizakiaren
gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela
beti. Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta,
bihozmindurik, esan zuen: Desagerrarazi egingo dut mundutik egin
dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta
zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz
Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.
Noek ontzia egin
Hona hemen Noeren historia.
Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean.
Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen. Hiru seme izan zituen: Sem,
Kam eta Jafet.
Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen, den-
denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain
gaiztotua ikustean, esan zion Noeri: Izaki oro suntsitzea erabaki
dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta
mundua, biak suntsituko ditut. Egizu zeuretzat ontzi bat erretxina-egurrez. Antolatu gelak
barruan eta estali bikez barrutik eta kanpotik. Hona zein
neurritakoa egingo duzun: ehun eta berrogeita hamar metro luze,
hogeita bost metro eta erdi zabal, eta hamabost metro eta erdi gora.
Sabaiez estaliko duzu, gailurretik hegalera metro eta erdiko
jaitsiera emanez. Alboan atea jarriko diozu. Hiru solairu izango ditu.
Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak
suntsitzeko. Munduko izaki guztiak hilko dira. Baina zurekin ituna
eginen dut.
Sar zaitezte ontzian emaztea eta biok, baita zure semeak ere
emazteekin. Animali mota bakoitzetik bikotea, ar-emeak, sartuko
duzu, zurekin batera bizirik iraun dezaten. Hegazti-, abere- eta
narrasti-mota bakoitzetik bina sartuko dira zurekin, bizirik iraun
dezaten. Elikagai guztietatik bildu, zer jan izan dezazuen
Jainkoak agindu guztia egin zuen Noek zehatz-mehatz.
Noe ontzian sartu
Jaunak esan zion Noeri: Sar zaitez ontzian zeure etxeko
guztiekin, zu beste gizon zuzenik ez baitut ikusi zure garaikideen
artean. Har itzazu zeurekin zazpina bikote, ar-emeak, legez kutsatu
gabeko diren abereen artetik, eta bikote bana, ar-emeak, kutsatuak
direnen artetik. Zeruko hegaztietatik ere zazpina bikote, ar-emeak,
hauen arrazak munduan iraun dezan. Zazpi egunen buruan euria
bidaliko dut lurrera berrogei egun eta berrogei gauez, egin dudan
izaki oro suntsitzeko
Noek Jaunak agindu guztia egin zuen. Seiehun urte zituen
uholdea gertatu zenean.
Uholdea hasi baino lehen, ontzian sartu zen bere emazte, seme
eta errainekin batera. Abere kutsatu gabe eta kutsatu, hegazti eta
lurrean narraska dabiltzan guztietatik, bikote bana sartu zen
ontzian Noerekin batera, Jainkoak agindu bezala.
Zazpi egunen buruan uholdea hasi zen.
Uholdea
Noeren bizitzako seiehungarren urtean, bigarren hilaren
hamazazpian, lur azpiko itsasoaren iturri guztiak lehertu ziren eta
zeruko atexkak ireki. Euri-jasa izan zen berrogei egun eta berrogei
gauez.
Egun hartan bertan sartu zen Noe ontzian bere seme Sem, Kam
eta Jafetekin, bere emazte eta errainekin. Sartu ziren, baita ere,
mota guztietako abere eta piztiak, lurreko narrasti eta hegaztiak.
Bizidun guztiak binaka sartu ziren ontzian Noerekin batera,
mota bakoitzetik arra eta emea, Jainkoak Noeri agindu bezala.
Gero, Jaunak ontziko atea itxi zuen.
Berrogei egunez iraun zuen uholdeak. Gora egin zuten urek eta
ontzia lurretik jaso zuten. Urak gero eta handiago eta indartsuago
ziren, eta ontzia ur gainean zebilen.
Hain uholde handia izan zen, ezen zerupeko mendi-gailurrik
garaienak ere estali baitzituen. Eta oraindik ere zazpi metro
gorago igo ziren urak.
Bizidun guztiak hil ziren: narrastiak, hegaztiak, abereak eta
piztiak, eta lurrazalean mugitzen den oro, eta gizaki guztiak.
Lehorrean bizi-arnasa zuen oro hil zen. Munduko izaki guztiak,
bada, suntsitu ziren: gizakietatik hasi eta abere, narrasti eta zeruko
hegazti guztietaraino. Ez zen gelditu Noe eta beronekin ontzian
zirenak besterik.
Ehun eta berrogeita hamar egunez iraun zuen uholdeak.
Uholdearen amaiera
Gogoratu zen Jainkoa Noe eta beronekin ontzian ziren piztia eta
abere guztiez: haizea bidali zuen, eta urak jaisten hasi ziren. Lur
azpiko itsasoaren iturriak eta zeruko atexkak itxi ziren eta euria
atertu. Poliki-poliki atzera egin zuten urek lurrazaletik. Ehun eta
berrogeita hamar egunen buruan jaitsiak ziren urak, eta,
zazpigarren hilaren hamazazpian, ontzia Ararat mendi gainean kokatu
zen. Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen
egunean mendi-gailurrak agertu ziren.
Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa
irekiz, belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen,
lurreko urak lehortu arte.
Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren
jakiteko. Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira
itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz,
usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen.
Beste zazpi egun itxaron eta berriro bidali zuen usoa ontzitik.
Arratsean etorri zitzaion, olibondo-adartxo moztu berria mokoan
zekarrela. Hortik jakin zuen Noek urak gutxitu zirela lur gainean.
Beste zazpi egun itxaron eta usoa bidali zuen; oraingoan ez zen
itzuli.
Beraz, Noeren bizitzaldiko seiehun eta batgarren urtean, lehen
hilaren lehen egunean, lehortu ziren urak. Noek ontziko estalkia
zabaldu eta lurrazala lehor ikusi zuen. Bigarren hilaren zazpian
zen hori.
Orduan, Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri: Irten zaitez
ontzitik emazte, seme eta errainekin. Atera zeurekin dituzun
bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez
munduan, sortu umeak eta ugaldu
Atera zen Noe bere emazte, seme eta errainekin. Atera ziren
ontzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak.
Noek erre-opariak eskaini Jainkoari
Noek aldarea eraiki zion Jaunari, eta, kutsatu gabeko abere eta
hegazti batzuk harturik, erre-oparitzat eskaini zituen aldarean.
Jaunak, oparien lurrina atseginez usnatuz, bere baitarako esan
zuen: Ez dut berriro mundua madarikatuko gizakia dela eta; egia da
okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik, baina ez ditut bizidunak
berriro suntsituko, orain egin dudan bezala.
Lurrak diraueino,
ereiteak eta uzta-biltzeak,
hotzak eta beroak,
udak eta neguak,
egunak eta gauak
ez dute behin ere huts egingo
Jainkoak ituna egin Noerekin
Jainkoak Noe eta beronen semeak bedeinkatu zituen, esanez:
Sortu umeak, ugaldu eta bete lurra. Zuen beldur-ikara izango dute
abereek eta zeruko hegaztiek; lurreko narrastiak eta itsasoko arrainak
zuen esku uzten ditut. Bizi eta mugitzen den guztitik jan
dezakezue; lehenago landareak bezala, den-dena ematen dizuet.
Baina ez duzue haragia odolarekin jango, odolean baitago bizia.
Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko
diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.
Giza odola isuriko duenari
giza eskuak isuriko dio berea,
Jainkoak bere irudiko
egin baitu gizakia.
Zuek sortu umeak, ugaldu,
zabaldu munduan
eta bete ezazue jendez
Jainkoak Noeri eta beronen semeei esan zien, gainera: Ituna
egiten dut zuekin eta zuen ondorengoekin, baita zuekin dituzuen
bizidun guztiekin ere: hegazti, abere eta piztiekin, ontzitik atera diren
guztiekin. Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak
berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua
suntsituko duen uholderik izango
Ostadarra
Hau ere esan zien Jainkoak: Hau da zuei eta zuen artean bizi
diren bizidun guztiei belaunez belaun eta betiko ematen dizuedan
itun-hitzaren ezaugarria: neure ostadarra ezartzen dut hodeien
artean, eta nire eta munduaren arteko itunaren seinale izango da.
Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan;
orduan, zuei eta bizidun guztiei emandako itun-hitz honetaz
oroituko naiz: ez direla aurrerantzean urak uholde bihurtuko, bizidun
oro suntsitzeko. Ostadarra hodeietan ikustean, bizidun guztiei
betiko ematen diedan itun-hitz honetaz oroituko naiz
Jainkoak esan zion Noeri: Hau da, bada, lurreko bizidun
guztiekin egiten dudan itunaren ezaugarria
Noerengandik Abrahamenganaino
Noe eta beronen semeak
Noerekin beronen semeok atera ziren ontzitik: Sem, Kam,
Kanaanen aita, eta Jafet. Noeren hiru seme hauetatik sorturiko
ondorengoak munduan barrena hedatu ziren.
Noe nekazaria zen eta mahastia landatu zuen. Ardoa edan
zuen batean, mozkortu egin zen eta bere oihal-etxolaren erdian
biluzik zegoen etzana. Kanaanen aita Kamek, bere aita biluzik
ikusirik, kanpoan ziren beste bi anaiei jakinarazi zien. Sem eta
Jafetek, soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta,
atzeraka joanez, aita biluzia estali egin zuten. Beste aldera
begiratzen zutenez, ez zuten aita biluzik ikusi. Ardoaren lozorrotik
esnatu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona.
Orduan, esan zuen:
Madarikatua Kanaan: izan bedi
bere senideen esklaboen esklabo
Esan zuen, gainera:
Bedeinkatua Jauna,
Semen Jainkoa!
Izan bedi Kanaan Semen esklabo!
Jainkoak zabal egin beza Jafet!
Bizi bedi Semen oihal-etxoletan!
Izan bedi Kanaan Jafeten esklabo
Uholdearen ondoren, ehun eta berrogeita hamar urtez bizi izan
zen Noe. Guztira bederatziehun eta berrogeita hamar urtez bizi
ondoren, hil egin zen.
Munduko herriak
Kro
Hauek dira Sem, Kam eta Jafeten, Noeren semeen, ondorengoak,
uholde ostean izan zituztenak.
Jafeten semeak Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta
Tiras izan ziren.
Gomerren semeak, Axkenaz, Rifat eta Togarma.
Jabanen semeak, Elixa, Tarsis, kitiarrak eta rodatarrak. Hauek
uharte eta itsas hegira hedatu ziren.
Horiek izan ziren Jafeten ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak
bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
Kamen semeak Kux, Mitzraim, Put eta Kanaan izan ziren.
Kuxen semeak, Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka.
Raemaren semeak, Saba eta Dedan.
Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehenengo gizon
boteretsua munduan; ehiztari aparta izan zen, eta hortik dator
esaera: Nimrod adinako ehiztari aparta. Beronen erresumako
hiriburuak Babel, Erek eta Akad izan ziren, guztiak Xinear lurraldean.
Hemen du Axurrek bere jatorria. Axurrek hiri hauek eraiki zituen:
Ninive, Rehobot-Ir, Kala hiri handia eta Resen, Ninive eta Kala
artean.
Mitzraimen semeak, ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak,
naftuharrak, patrostarrak, kasluharrak eta kaftortarrak; azken
hauengandik datoz filistearrak.
Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen.
Kanaanengandik datoz besteok ere: jebustarrak, amortarrak,
girgaxtarrak, hibiarrak, arkitarrak, sindarrak, arbadtarrak,
tzemartarrak eta hamatarrak; gerora, barreiatu egin ziren kanaandar jatorrikoak. Kanaandarren lurraldea Sidondik Gazaraino hedatzen
zen Gerar aldetik; eta Sodoma, Gomorra, Adma eta Tzeboim aldetik
Laxaraino.
Horiek izan ziren Kamen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak
bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
Semek ere, hebrear guztien aita eta Jafeten anaia nagusienak,
izan zituen semeak: Elam, Axur, Arpakxad, Lud eta Aram.
Aramen semeak Utz, Hul, Geter eta Max izan ziren.
Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber. Eberrek bi
seme izan zituen: batak Peleg, hau da, Zatiketa zuen izena, bere
garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.
Joktanen semeak Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah,
Hadoram, Uzal, Dikla, Obal, Abimael, Xeba, Ofir, Habila eta
Jobab izan ziren. Mexatik Zefar aldera dagoen lurraldean kokatu
ziren, ekialdeko mendietan.
Horiek izan ziren Semen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak
bere lurraldea eta hizkuntza ditu.
Horiek izan ziren Noeren semeen leinuak, nor bere ondorengo
eta herrien arabera. Horiengandik sortu ziren herriak uholdearen
ondoren eta hedatu munduan zehar.
HASIERAN
Munduaren eta gizadiaren jatorria
Zeru-lurren kreazioa
Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas
hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren
gainean zebilen.
Eta Jainkoak esan zuen: Izan bedi argia
Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi
egin zuen ilunpeetatik: argiari egun eman zion izen eta ilunpeei
gau Honela, lehen eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta
beheko urak bereiz ditzan
Eta hala izan zen. Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko
urak sabai gainekoetatik bereizi zituen. Jainkoak sabaiari zeru eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta
ager bedi lehorra
Eta hala izan zen. Lehorrari lur eman zion izen eta ur-
multzoari itsaso Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.
Jainkoak esan zuen: Eman bitza lurrak belar hezea, hazidun
landareak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti
Eta hala izan zen. Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta
fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela
ikusi zuen. Honela, hirugarren eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: Izan bitez argizagiak zeru-sabaian, eguna
eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko.
Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko
Eta hala izan zen. Jainkoak bi argizagi handi egin zituen:
handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta
izarrak ere egin zituen. Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi
egiteko, egunaren eta gauaren gain jartzeko, argia eta ilunpea
bereizteko. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Honela, laugarren
eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: Egin bezate urek borbor bizidunez; egin
bezate hegan hegaztiek lurraren gainean, airean
Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor
dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak
ona zela ikusi zuen. Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itsas urak; ugal bitez hegaztiak ere
lurraren gainean Honela, bosgarren eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: Eman bitza lurrak orotariko bizidunak:
abereak, piztiak eta narrastiak
Eta hala izan zen. Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen:
abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.
Jainkoak esan zuen: Egin dezagun gizakia; izan bedi gure
irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko
hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia
guztiak
Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren
beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.
Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: Sor itzazue umeak eta
ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko
arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia
guztiak
Jainkoak esan zien: Hara, zeuei ematen dizkizuet lurrazalean
diren hazidun landare guztiak eta hazidun fruta-arbola guztiak; horiek
izango dituzue janari. Abere, zeruko hegazti eta lurrean narraska
dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari
Eta hala izan zen. Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen
Jainkoak. Honela, seigarren eguna burutu zen.
Honela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak, berauetan dagoen
guztiarekin. Zazpigarren egunerako burutu zuen Jainkoak berak
eginiko lana eta zazpigarren egunean lanari utzi zion. Eta
bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna eta sagaratu, egun horretan
hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik. Hau da zeru-lurren
kreazioaren historia.
Gizakiaren kreazioa
Jainko Jaunak zeru-lurrak egin zituenean, ez zegoen oraindik
landarerik lurrean, ezta belarrik ere erneta, Jainko Jaunak ez baitzion
oraindik lurrari euririk eman, eta ez baitzen lurra lantzeko gizakirik.
Hala ere, lurrazala hezetzen zuen lurrina zerion lurrari.
Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-
zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu
zen. Ondoren, Jainko Jaunak baratzea landatu zuen Edenen,
ekialdean, eta hantxe ezarri moldaturiko gizona. Orotariko zuhaitzak
sorrarazi zituen lurretik, ikusgarriak eta fruitu gozodunak. Baratze
erdian bi zuhaitz ernearazi zituen: batak bizia ematen zuen eta
besteak dena ezagutzeko ahalmena.
Edendik ibai bat sortzen zen; baratzea ureztatu eta gero, lau
adarretan banatzen zen. Lehenari Pixon zeritzan; urrea aurkitzen
den Habilako lurraldea inguratzen du. Urre ona hangoa; badira
han erretxina eta harribitxiak ere. Bigarrenari Gihon zeritzan;
honek Etiopiako lurralde guztia inguratzen du. Hirugarrenari
Tigris, Axurko ekialdetik doana. Laugarrenari Eufrates.
Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen,
landu eta zain zezan. Eta agindu zion: Baratzeko zuhaitz
guztietatik jan dezakezu; baina ez jan dena ezagutzeko ahalmena
ematen duen zuhaitzetik; hartatik jaten baduzu, hil egingo zara
Emakumearen sorrera
Gero, esan zuen Jainko Jaunak: Ez da on gizona bakarrik
egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna
Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti
guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen
zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango
zuen. Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei
eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu. Orduan,
Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu
zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz
bete ziolarik. Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez
emakumea moldatu eta gizonari eraman zion. Honek esan zuen:
Hau bai dela
ene hezurraren hezur,
ene haragiaren haragi!
Emakume izango da deitua,
gizakumeagandik
izan baita hartua
Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin
elkartzeko, eta bat bera izango dira.
Biluzik zeuden gizona eta emaztea; hala ere, ez zuten elkarren
lotsarik.
Jainkoaren agindua hautsi
Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztiarik maltzurrena.
Sugeak esan zion emakumeari:
Jainkoak debekatu egin dizue, beraz, baratzeko arbola guztietako
fruituetarik jatea?
Emakumeak erantzun:
Ez, jan dezakegu baratzeko arboletako fruituetarik. Baratze
erdian dagoen zuhaitzaz bakarrik esan digu Jainkoak: Ez jan
horretatik, ezta ukitu ere, hil nahi ez baduzue
Ez zarete inolaz ere hilko esan zion sugeak Ongi daki
Jainkoak, hartatik jan dezazuenean, begiak zabalduko zaizkizuela,
eta bera bezalako bihurtuko zaretela, dena ezagutzeko ahalmena
lortuz.
Ikusi zuen emakumeak fruitua gozoa zela, arbola ikusgarria eta
jakituria lortzeko desiragarria. Hartu zuen, beraz, haren fruituetariko
bat eta jan egin zuen. Gero, bere senarrari eman eta honek ere jan
egin zuen. Orduan, begiak zabaldu zitzaizkien eta biluzik zeudela
ohartu ziren. Piku-hosto batzuk josi eta estalki bana egin zuten.
Arratsean, gizonak eta emazteak baratzean zebilen Jainko
Jaunaren oin-hotsa entzun zuten eta harengandik gorde egin ziren
zuhaitz artean. Baina Jainko Jaunak dei egin zion gizonari:
Non zara?
Gizonak erantzun:
Zure oin-hotsa baratzean entzun dudanean, beldurtu eta gorde
egin naiz, biluzik nagoelako.
Jainkoak esan zion:
Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako
fruitua jan al duzu?
Gizonak erantzun:
Laguntzat eman didazun emakumeak fruitua eskaini dit eta jan
egin dut.
Jainko Jaunak esan zion emakumeari:
Zer egin duzu?
Emakumeak erantzun:
Sugeak engainatu nau eta jan egin dut.
Orduan, Jainko Jaunak sugeari esan zion:
Hori egin dualako,
madarikatua hi abere guztien artean
eta basapiztia guztien artean!
Sabel gainean arrastaka ibiliko haiz
eta hautsa jango duk
heure bizitzako egun guztietan.
Elkarren etsai egingo zaituztet
hi eta emakumea,
hire eta haren ondorengotza;
honek burua zapalduko dik
eta hik orpotik helduko diok Emakumeari esan zion:
Haurdun gelditzean,
oinazeak ugalduko dizkizut
eta saminez izango dituzu haurrak;
irritsak senarrarengana
bultzatuko zaitu,
eta hura izango duzu nagusi
Eta gizonari esan zion:
Emaztearen esanari jaramon egin
eta galarazi nizun zuhaitzetik
jan duzunez gero,
madarikatua lurra zure erruz!
Nekearen nekez
aterako diozu janaria
zeure bizitzako egun guztietan.
Sasia eta laharra emango dizkizu,
basalandarez elikatu beharko duzu.
Zeure bekokiko izerdiz
jango duzu ogia,
lurrera itzuli arte,
handik izan zara hartua eta:
hautsa zara
eta hautsera itzuliko zara
Edendik kanporatuak
Gizonak bere emazteari Eva, hau da, Bizi eman zion izen,
bizidun guztien ama delako. Jainko Jaunak larruzko arropaz
jantzi zituen gizona eta emaztea. Gero, Jainko Jaunak esan zuen:
Horra gizakia gutariko bat bihurtua, dena ezagutzeko ahalmena
duelarik. Ez dezala orain bizi-arbolako fruiturik hartu eta, hura janez,
betiko bizi. Beraz, Jainko Jaunak, Edengo baratzetik bota egin
zuen, lurra landu zezan, handik izan baitzen hartua. Gizakia bota
ondoren, izaki hegaldun batzuk jarri zituen Edengo baratzearen
ekialdean, suzko ezpata distiratsuak zituztela, bizi-arbolarako
pasabidea ixteko.
Kain eta Abel
Gizonak bere emazte Evarekin harremanak izan zituen. Haurdun
gelditu zen Eva, eta Kain hau da, Eskuratua izan zuen. Orduan,
esan zuen: Gizon bat eskuratu dut Jaunari esker Gero, haren
anaia Abel izan zuen.
Abel artzain bilakatu zen; Kain, berriz, nekazari. Handik aldi
batera, Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari. Abelek
ere ekarri zituen artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantza. Jaunak
abegi on egin zien Abeli eta honen emaitzari; ez, ordea, Kaini eta
honen emaitzari. Kain biziki haserretu zen, eta kopetilun zebilen.
Jaunak esan zion, orduan: Zergatik zaude haserre? Zergatik kopetilun? Zuzen jokatuko
bazenu, argituko litzaizuke aurpegia; baina oker zabiltzanez gero,
atean duzu bekatua, gainera erortzeko zain. Hala ere, mendera
dezakezu.
Behinola, Kainek esanda, Abel eta biak landara elkarrekin joan
zirelarik, Kainek anaiari eraso eta hil egin zuen.
Jaunak esan zion Kaini:
Non da anaia?
Kainek erantzun:
Ez dakit. Anaiaren zaintzaile ote naiz, bada, ni?
Jaunak, orduan:
Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak.
Horregatik, madarikatu egiten hau hik isuritako odola edan duen
lurrak. Lurra landuko duk, baina ez dik fruiturik emango;
noraezean ibiliko haiz munduan.
Kainek esan zion Jaunari:
Astunegia dut zigor hau, eraman ahal izateko. Gaur lur
hauetatik botatzen nauzularik, zure begi-bistatik urrun eta munduan
noraezean ibili beharko dut; hala, aurki nazan edonork hil egingo
nau.
Jaunak, ordea, erantzun zion:
Ez horixe! Kain hiltzen duena, zazpi aldiz gogorrago izango da
zigortua.
Eta Jaunak ezaugarri bat ezarri zion Kaini, aurkitzen zuen inork hil
ez zezan. Honela, Kain, Jaunarengandik aldendurik, Nod
lurraldean bizi izan zen, Edenez ekialdera.
Kainen senitartea
Kain bere emazteari batu eta haurdun gelditu zen emaztea, eta
Henok izan zuen. Hiri bat eraiki zuen Kainek eta Henok eman zion
izen, bere semeari bezala. Henok Iraden aita izan zen; Irad
Mehuiaelena; Mehuiael Metuxaelena, eta Metuxael Lamekena.
Lamekek bi emazte hartu zituen. Batak Ada zuen izena, besteak
Tzila. Adak Jabal sortu zuen, oihal-etxoletan bizi diren abeltzainen
arbasoa. Honen anaiak Jubal zuen izena, zitara- eta txirula-
jotzaileen arbasoa. Tzilak, berriz, Tubalkain sortu zuen;
errementaria izan zen, brontze- eta burdin lanetan ari direnen
arbasoa. Arreba bat izan zuen: Naama.
Lamekek esan zien bere emazteei:
Ada eta Tzila, entzun!
Lameken emazteok,
aditu nire kopla:
Zauritu ninduelako, gizona hil dut;
jipoitu ninduelako, mutikoa.
Kainen hilketa zazpi aldiz
mendekatuko badute,
zazpi mila aldiz gehiago
Lamekena
Adamen beste seme bat
Adam berriro batu zitzaion bere emazteari; honek semea sortu
eta Set eman zion izen. Orduan, esan zuen: Jainkoak sorrarazi dit
beste seme hau, Kainek hil zigun Abelen ordez
Setek ere semea izan zuen, Enox izenekoa. Orduan hasi ziren
Jaunaren izena gurtzen.
Adamengandik Noerenganainoko patriarkak
Hau da Adamen ondorengoen izen-zerrenda. Jainkoak gizakia
egin zuenean, bere irudiko egin zuen. Gizaseme eta emakume egin
zituen, bedeinkatu eta gizaki eman zien izen egin zituen egun
berean.
Ehun eta hogeita hamar urte zituela, Adamek semea izan zuen,
bere antz eta irudikoa, eta Set eman zion izen. Set izan zuenetik,
beste zortziehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
Beraz, guztira bederatziehun urte bizi izan ondoren, hil egin zen.
Ehun eta bost urte zituela, Setek Enox izan zuen. Enox izan
zuenetik, beste zortziehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-
alabak izan zituen. Beraz, guztira bederatziehun eta hamabi urtez
bizi izan ondoren, hil egin zen.
Laurogeita hamar urte zituela, Enoxek Kenan izan zuen.
Kenan izan zuenetik, beste zortziehun eta hamabost urtez bizi
izan zen, eta seme-alabak izan zituen. Beraz, guztira
bederatziehun eta bost urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
Hirurogeita hamar urte zituela, Kenanek Mahalalel izan zuen.
Mahalalel izan zuenetik, beste zortziehun eta berrogei urtez bizi
izan zen, eta seme-alabak izan zituen. Beraz, guztira
bederatziehun eta hamar urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
Hirurogeita hamabost urte zituela, Mahalalelek Jered izan zuen.
Jered izan zuenetik, beste zortziehun eta hogeita hamar urtez bizi
izan zen, eta seme-alabak izan zituen. Beraz, guztira zortziehun
eta berrogeita hamabost urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
Ehun eta hirurogeita bi urte zituela, Jeredek Henok izan zuen.
Henok izan zuenetik, beste zortziehun urtez bizi izan zen, eta
seme-alabak izan zituen. Beraz, guztira bederatziehun eta
hirurogeita bi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.
Hirurogeita bost urte zituela, Henokek Matusalem izan
zuen. Matusalem izan zuenetik, beste hirurehun urtez bizi izan
zen, Jainkoak nahi bezala jokatuz, eta seme-alabak izan zituen.
Beraz, guztira hirurehun eta hirurogeita bost urtez bizi izan zen.
Jainkoak nahi bezala jokatuz bizi izan zenez gero, behin batean
desagertu egin zen, Jainkoak eramanik.
Ehun eta laurogeita zazpi urte zituela, Matusalemek Lamek izan
zuen. Lamek izan zuenetik, beste zazpiehun eta laurogeita bi
urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. Beraz, guztira
bederatziehun eta hirurogeita bederatzi urtez bizi izan ondoren, hil
egin zen.
Ehun eta laurogeita bi urte zituela, Lamekek semea izan zuen,
eta Noe eman zion izen. Honela zioen: Honek kontsolatuko
gaitu, Jaunak madarikaturiko lurra lantzeak dakarzkigun ahalegin eta
nekeetatik Noe izan zuenetik, beste bostehun eta laurogeita
bost urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. Beraz,
guztira zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi urtez bizi izan ondoren,
hil egin zen.
Bostehun urte zituela, Noek Sem, Kam eta Jafet izan zituen.